Ireki menu nagusia

Rollon edo Rollo (c. 846 – c. 931), Roberto bataiatua,[1] buruzagi normandiarra eta Normandiako printzea izan zen 911-927 urteetan. Daniarra edo norvegiarra zen jatorriz eta normandiar pirata-talde baten buru izan zen. Ingalaterrari eraso egin ondoren Walcherengo uhartera jo zuen. Raimbaud Frisiako kondea eta Raniero II.a garaitu zituen, eta Sena ibaiaren bokalera abiatu zen ondoren. Lisieuxko hiria hustu eta Parisko hiria setiatu zuen (892), eta Rouenen hartu zuen egoitza. Karlos III.a "Sinplea" Frantziako erregeak aurre egin zion Chartresko hiritik hurbil, eta hitzarmen bat egin zuten bi buruzagiek (Saint-Claire-sur-Epte). Rollonen esku geratu zen ordurako normandiarren mende zegoen Neustriako zati bat (911).

Rollon
Rollon Falaise (Calvados).jpg
Normandiako dukea

911 - 927 - Gilen I.a Normandiakoa
Bizitza
Jaiotza 846
Talde etnikoa Norsemena Itzuli
Heriotza Normandia930 (83/84 urte)
Hobiratze lekua Rouengo katedrala
Familia
Aita Rognvald Eysteinsson
Ezkontidea(k) Poppa of Bayeux Itzuli
Gisela of France Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Normandy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak Mertzenarioa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Siege of Paris Itzuli

Rollo izena antzinako eskandinavierazko Hrólfr izenaren itzulpena da, egungo Rolf bilakatu zena.[2]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rollon  
  1.   Crouch, David (2002) The Normans:The History of a Dynasty Hambledon Continuum 8 or. .
  2.   Lepelley, René (1987) Guillaume le duc, Guillaume le roi : extraits du Roman de Rou de Wace Caen: Centre de publications de l'Université de Caen 15-16 or. .


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.