Ireki menu nagusia

Eztebe I.a Ingalaterrakoa

Eztebe Ingalaterrakoa» orritik birbideratua)

BizitzaAldatu

Gilen Konkistatzailearen biloba zen, Adela alabaren semea hain zuzen ere. Lurralde zabalak jaso zituen Ingalaterra, Normandia eta, ezkontzaz, Boulognen. Henrike I.aren heriotzaren ostean, honen alaba Matildek jaso beharko zuen koroa. Baroien batzarrak, aldiz, Ezteberen alde egin zuen, belaunaldi bat iraun zuen gerra zibila eraginez[2].

Haren garaian, normandiar monarkiak anarkia aldia izan zuen: nobleei ahalmen handiak eman zizkien, eta horrek haien burujabetasuna sendotu zuen. Matildek West Countryn gorte alternatiboa eratu zuen. Eztebek ezin izan zuen geldiarazi, eta baroiek, batzuetan baten alde, eta beste batzuetan bestearen alde jokatzen zuten. Azkenean akordioa lortu zen, eta Eztebek Matilderen seme Henrike onartu behar izan zuen Ingalaterrako erregegai.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eztebe I.a Ingalaterrakoa