Norah Jones, benetako izenez Geethali Norah Jones Shankar (New York, 1979ko martxoaren 30a), estatubatuar konpositore, abeslari eta piano-jotzaile da. Barruko ahots epelak, haren xumetasun eta talentu handiarekin batera, mundu osoa maitemindu du. Come Away With me lehen diskoarekin 20 milioi ale baino gehiago saldu eta 8 Grammy sari lortu zituen. Haren musikak jazz-a, soul-a eta country-a nahasten ditu.

Norah Jones

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeethali Norah Jones Shankar
JaiotzaBrooklyn1979ko martxoaren 30a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRavi Shankar
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of North Texas College of Music (en) Itzuli
Grapevine High School (en) Itzuli
Booker T. Washington High School for the Performing and Visual Arts (en) Itzuli
Interlochen Center for the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, piano-jotzailea, egile abeslaria, jazz musikaria, abeslaria, jazz guitarist (en) Itzuli, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaThe Little Willies (en) Itzuli
Puss n Boots
Genero artistikoajazza
smooth jazz (en) Itzuli
countrya
bluesa
soula
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuapianoa
gitarra
ahotsa
DiskoetxeaBlue Note

norahjones.com
IMDB: nm1289528 Allocine: 143520 Rottentomatoes: celebrity/norah_jones Allmovie: p353088 TV.com: people/norah-jones
Facebook: norahjones Twitter: NorahJones Instagram: norahjones MySpace: norahjones Youtube: UCBJtGODWGrM3fdQ0G5E9uAQ Souncloud: norahjonesofficial Spotify: 2Kx7MNY7cI1ENniW7vT30N iTunes: 1001750 Last fm: Norah+Jones Musicbrainz: 985c709c-7771-4de3-9024-7bda29ebe3f9 Songkick: 56044 Discogs: 147031 Allmusic: mn0000884686 Deezer: 810 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Norah eta bere ama bizi ziren New Yorken lau urte bete zuen arte. Orduan, etxez aldatu ziren eta Grapevinera (Dallas, Texas) bizitzera joan ziren hogei urte bete zuen arte. Bere etxean blues eta jazz abeslari klasiko guztietako diskoak ez ziren falta: Billie Holiday, Etta James, Aretha Franklin, Ray Charles, Bill Evans, Joni Mitchell... Bere amaren musika eraginari amonarena gehitu behar zaio, outlaws-eko country zale sutsua baitzen.

Norah-k elizan gospel kantak abesten zituen, eta zazpi urterekin piano eta saxofono eskolak hartzen zituen. Oso alferra zen eta eskolak hamaika aldiz utzi zituen. Baina amak, amonak eta bere irakasleek konbentzitu zuten jarraitu zezan.

Dallasen izan zuen lehen harremana jazzarekin, Broket T. Washirable institutuan sartu zenean. 1996 eta 1997an nerabeentzako interpretazio eta konposizio lehiaketa batzuk irabazi zituen. Institutua bukatu ondoren North Texasko unibertsitatean sartu zen eta jazz programetan pianoa eta teoria ikasi zuen. Jazz klabierran espezializatu zen eta bere lehen taldea sortu zuen. Handik pianoa jotzera pasa zen eta jatetxe batean ia egunero jotzen zuen.

Hogei urterekin, New Yorkera itzuli zen oporretan. Han musika talde batekin harremanetan sartu eta ez zuen Texasera bueltatu nahi izan. Oso azkar sartu zen Greenwich Village kontzertu tabernetako zirkuitoan eta hainbat bandekin kolaboratu zuen. Bi urtez hainbat lekutan jo zuen, sarritan hamar lagun baino gutxiagoren aurrean. Baina Norahk ez zuen etsi, garai hartantxe argitu zuen zuzeneko musikatik bizi nahi zuela eta egin behar zuen guztia egingo zuela bere helburua lortzeko erabaki zuen. Unibertsitatea utzi zuen eta bere abestiak idazten hasi zen. Funk fusion, Wax Poetic taldeetan parte hartu zuen eta azkenean bere talde propioa sortu zuen Lee Alexander bajo jolearekin, Jesse Harris konpositore eta gitarra-jotzailearekin eta Dan Rieser bateria jolearekin. The Living Room klubean izan zen abesten.

Egunen batean, Shell Whitek, EMI diskografikakoa, abesten zuen klubera joan zen. Han bere ahotsa entzun eta gustatu zitzaion eta demo bat eskatu zion. Whitek-ek Blue Note jazz diskografia zuzendariarengana joan zen eta asmatu zuten Norah kontratatzera. Ahots gazte eta iradokigarri, oso sentsuala, sekretu handi bat kontatzen zuen bezala, izan ziren kalifikatiboak. Bakarrik hiru abesti entzun ondoren, Lundvall kontratatu zuen eta Craig Street produktoreari enkargatu zion Norahren lana lantzea. Emaitza bertsio pop bat atera zen eta zuen konbentzitu inori. Orduan Lundvallek bere produktore hoberenari enkargatu zion eta Norahren ahotsean zentratzea. Bertsioi berri honetan Come Away With Me diskoa atera zuten 2002ko otsailean. Ez zuen kanpaina handi bat izan, baina aho-mihitan egin zuen lana. Gero eta ale gehiago hasi zen saltzen eta milioi bat ale saldu zuen udazkenerako. Platinozko diskoa izan zen ere Herbeheretan, Australian, Portugalen eta Hong Kongen; platino bikoitza Britainia Handian, Irlandan eta Singapurren, platino boskoitza Zeelanda Berrian. Munduan zehar 18 milioi ale saldu zituen. Grammy Sarien 45. edizioan (2003) irabazlea izan zen zortzi sari zituen. Album, abesti, urteko diskoa eta artista berri hoberenak artean izan ziren sariak.

Bere lehen disko atera eta bi urte geroago, Fells Like Home disko atera zuen. Bi disko hauen arten 44 milioi ale saldu ziren. 2007an, bere hirugarren diska, Not Too Late, atera zuen.

Diskografia

aldatu
  • First Sessions (2001)
  • Come Away with Me (2002) 20 milioi ale
  • Feels like Home (2004) 11 milioi ale
  • Not Too Late (2007) 4 milioi ale
  • The Fall (2009)
  • Little Broken Hearts (2012)
  • Day Breaks (2016)
  • Begin Again (2019)

Kanpo estekak

aldatu