100 metroko hesi-lasterketa

100 metroko hesi-lasterketa edo 100 m hesiak egungo atletismoaren lasterketa bat da, emakumezkoen modalitatean bakarrik lehiatzen dena, gizonezkoak 110 metroko hesi-lasterketan lehiatzen baitira.

100 metroko hesi-lasterketa
100 metroko hesi-lasterketa Atlantako Olinpiar Jokoetan.
Markarik onenak
Mundukoa Kendra Harrison 12.20 (2016)
Olinpikoa Sally Pearson 12.35 (2012)

Hesien altuera 84 zentimetrokoa da, lehenengoa hasieratik 13 metrora eta gainontzeko bederatziak 8,5 metroko tartetan, 10,5 metro geratzen dira azkenaren eta helmugaren artean.

Historia aldatu

100 metroko hesi-lasterketa aro modernoko Olinpiar Jokoetako atletismo programaren barruan dago 1972an Munichen egin zen edizioaz geroztik, 1932ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetatik ordura arte egin zen 80 metroko hesi-lasterketa ordezkatu zuenetik.

Kanpo estekak aldatu