San Ferminen irudia (Santo Domingoko aldapa, Iruñea)
- Artikulu hau Iruñeko Santo Domingoko aldapan dagoen irudiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».
San Ferminen irudia Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharrean dagoen San Ferminen irudi bat da.
San Ferminen irudia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°39′W / 42.82°N 1.65°W |
Kokalekua
aldatuSanto Domingoko aldapan dago, Nafarroako Museoaren azpian eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren alboan.
Iruñeko entzierroko abestia
aldatuEgunero-egunero San Fermin jaietan zehar eta uztailaren 7tik 14ra arte, Iruñeko entzierroak hasi aurretik lasterkariek Santo Domingoko aldapako San Fermin santuaren irudi aurrean honako usadiozko gaztelaniazko abesti hau hiru aldiz abestu ohi dute:[1]
« | A San Fermin pedimos por ser nuestro patrón, nos guie en el encierro dándonos su bendición ¡Viva San Fermín! Gora San Fermin! |
» |
2009. urtetik aurrera bertan urtero-urtero ohikoak diren lasterketari talde baten ekimenez eta San Fermin jaietako une garrantzitsuenetako bat den honetan euskarak ere bere tokia izan dezan, abestia bi hizkuntzetan abesten da. Euskarazko bertsioa honako hau da, akatsak eta guzti:
« | Entzun arren San Fermin zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak entzierro hontan otoi. ¡Viva San Fermín! Gora San Fermin! |
» |
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20090709083137/http://www.sanfermin.com/index.php/es/sf09/noticias/el-cantico-del-encierro-en-euskara-y-castellano el-cantico-del-encierro-en-euskara-y-castellano. 2009. Sanfermin.com
Kanpo estekak
aldatu