Ramaleteko erromatar villa

Ramaleteko erromatar villa Erromatar Inperioaren nekazari-villa izan zen. Egungo Tuteran dago, Ebro ibaiaren eskuineko ertzetik gertu, Ramaleteko ibarbasoan. Aztarnategi bezala XX. mendearen erdian hasi zen ikertzen. Teknikarien ustez Hispaniaren iparraldeko villa handienetariko bat izan zen.[1] Ramaleten aurkitutako objektu asko eta mosaikoak Nafarroako Museoan ikus daitezke.

Ramaleteko erromatar villa
Mosaico (40035048584).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Tutera
Koordenatuak 42° 09′ 35″ N, 1° 38′ 44″ W / 42.15964°N,1.64561°W / 42.15964; -1.64561Koordenatuak: 42° 09′ 35″ N, 1° 38′ 44″ W / 42.15964°N,1.64561°W / 42.15964; -1.64561
Villaren planoa Taracena eta Vázquez de Pargaren arabera.

AurkikuntzaAldatu

Erromatar villaren aurkikuntza erabat kasuala izan zen. Carasusán familiako lurretan lurgintza lanak egiten ari ziren objektu desberdinen aztarnak agertu ziren: zeramika zatiak, teilak... Hau jakina, 1946aren udazkenean lehenengo indusketak egin ziren.

IndusketaAldatu

Indusketa 1946ko urriaren 19an hasi zen. Lanen arduraduna Nafarroako Vianako Printzea Erakundea izan zen eta zuzendariak Blas Taracena Aguirre eta Luis Vázquez de Parga izan ziren, zazpi langileekin batera. Lanekin hasi eta gutxira, hogeita hamar minututan, bosgarren gelako mosaikoa aurkitu zuten.

Indusketeei esker argitara erromatar villa bat atera zen. Multzo arkeologiko aberatsa zen eta tartean termak oso ondo kontserbatuta zeuden; erromatarren inperio berandutiarraren Hispaniako onenetarikoak omen dira. Villa eta gela multzoarekin batera, biltegiak, abeltegiak eta tailerra aurkitu zuten.

Aurkikuntza ikusgarrienak 5., 7. eta 8. geletan agertu ziren mosaikoak izan ziren. Mosaiko horiek gaur egun Nafarroako Museoan (5. eta 8.) eta Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean (7.).

Zoritxarrez lanak ez ziren oso egokiak. Villaren planimetria ez zen osatu eta, ondorioz, indusketa laburra eta mugatua izan zen. Batez ere dependentzia aberatsenak aztertu ziren. Beste arazoa lurren jabegoa zen: Ebro ibaia ondoan daudenez, sail ureztatuak dira eta, behin indusketak bukatuta, nekazari lanak jarraitu ziren egiten.[2]

KronologiaAldatu

Villaren kronologiaren inguruan, teknikoen ustez, eraikinaren altxatze prozesua IV. mendearen erdialdera hasi zen. Hori jakiteko hipokaustoren adreiluak, mosaikoak eta bildutako zeramika aztertu zen. Fernández Castroren ustez, bestetik, eraikina mende bat inguru iraun zuen zeren eta Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera horrelako villak desagertu baitziren.[3]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. http://turismo.navarra.com/item/villa-romana-del-ramalete/
  2. J. A. Martija (2013). "Siglo y medio de investigaciones: estado actual de la Arqueología de época antigua en Navarra". Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra (21), 151-218 or.
  3. J.S. Ackerman (2006): La antigua villa romana, La Villa forma e ideología de las casas de campo, Madril: Akal.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramaleteko erromatar villa