Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

NSDAP» orritik birbideratua)

Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista (alemanez: Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei), NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.

Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Datuak
Izen ofiziala
Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei
Izen laburraNSDAP
MotaFührerpartei (en) Itzuli, Alemaniako alderdi politikoa eta former political party (en) Itzuli
HerrialdeaWeimarko Errepublika eta Hirugarren Reicha
IdeologiaNazionalsozialismoa, alemaniar nazionalismoa, Irredentismoa, Militarismoa, Antisemitismoa, antikomunismoa eta Kontserbadurismo soziala
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Jarduera
Kide kopurua64 (1919)
Honen partenational socialist movement (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaKarl Harrer (en) Itzuli, Anton Drexler (en) Itzuli, Adolf Hitler eta Martin Bormann
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaVölkischer Beobachter (en) Itzuli
GazteriaHitleriar Gazteria
Legezko formaalderdi politiko
Zeren jabe
Historia
Sorrera1920ko otsailaren 24a
Sortzailea
SorlekuaHofbräuhaus am Platzl
Ordezkatzen duGerman Socialist Party (en) Itzuli
AurrekoakAlemaniar Langileen Alderdia, German National People's Party (en) Itzuli eta Sudeteetako Alemaniar Alderdia
OndorengoakNeonazismo, Socialist Reich Party (en) Itzuli eta Black Front (en) Itzuli
Desagerpena1945eko urriaren 10a
Koloreak    

Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPk ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen.

Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien edo Lebensunwertes Leben (bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaviarrak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abar) deiturikoen kontra egiten zuen. Ideia horiek 11 miloi pertsona hil zituzten Holokaustoan. Gainera, Lebensraum (Bizitzeko tokia) kontzeptu naziak eta Alemania Handia bilatzeak Bigarren Mundu Gerra ekarri zuten berekin.

Nazien hauteskunde propaganda aldatu

« Klase ertainak, entzun! Bozkatu Adolf Hitlerren zerrendaren alde! Badira urte batzuk eskulangileen eta merkatarien klase ertainei esker eusten zaiola sistemari. Lehen klase ertainak eta nekazariak ziren Estatuaren zutaberik garrantzitsuenak. Baina marxismoren eta finantza kapitalismoaren gorakadarekin, klase horiek gero eta estuago bizi izan dira. Nahiz eta gerra garaian klase guztien artean beraiek egin sakrifiziorik handienak, inflazioak ondasunik gabe utzi zituen. (...). Nazionalsozialismoak baino ez du bide egokiari heltzeko indarra, gure herria askatzeko eta, arazoak arazo, beti aurrera egiteko indarra. Klase ertainek den-dena irabazi edo den-dena gal dezakete. »
Völkischer Beobachter, 1932ko uztailaren 31

Kapitalista batek, ikasle batek eta langile batek azaltzen dute zergatik jarri ziren alderdi naziaren alde aldatu

« Gu Krupp sendia, ez gara idealistak, errealistak baizik. Hitlerrek osasuntsu garatzeko aukera emango zigula uste genuen. Ondo funtzionatuko zuen sistema bat nahi genuen, bai eta lasai lan egiteko baliabideak emango zizkigun ere. »
Krupp enpresariaren adierazpenak Nurenbergeko epaiketetan, 1946
« Ez nire aitak, ez beste inork ez ninduen behartu Hitlerren Gazteen kide egitera. (...) Ni neuk erabaki nuen kide izatea, ideal nazionalista baten alde borrokatzeko gazte-elkarte bateko kide izateko gogoa bainuen. Hitlerren Gazteek kanpamentuak eta ibilaldiak antolatzen zituzten, bai eta taldeko bilerak egiten ere. Inguru guztietako mutikoak zeuden, batez ere burges txikiak eta langileak. Horrez gain, ez zen inolako klase-bereizketarik egiten, eta hori oso gustuko nuen. »
Alderdi naziko antzinako kide bati egindako elkarrizketa. 1960.
« 1932ko udaberrian, naziek trenbideetako langileen artean taldeak ezartzeko lehen ahaleginak egin zituzten. Jada nahikoa nazi zeuden, langileen, teknikarien eta bulegarien artean. 1931. urtetik, "alkandora arreak" (Sturmabteilungeko edo SAko) taldeko langileek pribilegioak izateaz arduratzen ziren zerbitzuburuak. (...) 1932ko udaberriaren bukaeran, langile sozialista guztiek paper bat sinatu behar izan zuten. Paper horren bidez, tituluak kentzen zizkieten. (...) Azkenean, agindua iritsi zen: "izena eman behar duzu (sindikatu nazian) edo kargutik kenduko zaituztete. »
W. Allen, "Un pequeño pueblo nazi (1930-1935)", 1967

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu