Hofbräuhaus am Platzl

Hofbräuhaus am Platzl, Hofbräuhaus edota HB Alemaniako Bavaria estatuko Munich hiriko garagardotegi ospetsuenetako bat da. Hiri honetako alde zaharrean kokatzen da eta jatorria 1589. urtean du.

Hofbräuhaus am Platzl
Hb muenchen 4c pos hoch.svg
Hofbrauhaus.JPG
Hofbräuhaus am Platzl garagardotegiaren kanpoaldea.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
HiriaMunich
Koordenatuak48°08′16″N 11°34′47″E / 48.1378°N 11.5797°E / 48.1378; 11.5797Koordenatuak: 48°08′16″N 11°34′47″E / 48.1378°N 11.5797°E / 48.1378; 11.5797
Historia eta erabilera
Irekiera1589
JabeaHofbräuhaus (en) Itzuli
KomisarioaWilliam V, Duke of Bavaria (en) Itzuli (1589ko irailaren 27a)
Arkitektura
EraikitzaileaHeilmann & Littmann (en) Itzuli
Ondarea
Webguneahttp://www.hofbraeuhaus.de/ www.hofbraeuhaus.de
Kontaktua
HelbideaPlatzl 9
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

1589an William V.a Bavariakoak Wittelsbach familia garagardoz hornitzeko sortu zuen. 1828 arte ez zen jende guztiarentzat zabaldu. 1896an garagardo lantegia Haidhausenera eraman ondoren eraikina berriztu eta handitu egin zen. Max Littmannek diseinaturiko etxea 1897an inauguratu zen. Eraikinaren gela nagusian 1.500 pertsona sartzen dira eta beheko solairuan beste mila.

XX mendearen hasieran Munichko bizitza politiko eta sozialaren erdigunea bilakatu zen. 1919an Lenin bertan aritzen zela eta "Munichko errepublika sobietikoa" deitu zitzaion bezela, 1920an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista ere bertan sortu zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten 1944 eta 1945 artean. 1958an berreraikia izan zen hiriaren zortzigarren mendeurrena ospatzeko.

Kalkulatzen da 35.000 pertsonak bisitatzen dutela urtero. Oktoberfest jaialdiaren erdigunea da.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu