Moskuko gudua

Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuneko hiriburutik hurbil izandako gudua

Moskuko gudua kanpaina militar bat izan zen, Bizargorri Operazioaren amaierako helburua, Bigarren Mundu Gerran. 1941eko iraila eta 1942ko urtarrila bitartean, Ekialdeko Fronteko 600 km-ko sektore batean estrategikoki esanguratsuak ziren bi borrokaldi izan zituen: lehenengo alemaniar erasoa eta sobietarren ondorengo kontraerasoa. Sobietarren defentsa ahalegin gogorrek Hitlerren erasoa zapuztu zuen Moskun, eta neguaren iristearekin borroka haien alde amaitu zen. Mosku Ardatzeko indarren helburu militar eta politiko nagusietako bat izan zen Sobietar Batasunaren inbasioan, SESB-aren hiriburua eta hiri handiena baitzen.[1]

Moskuko gudua
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Barrikadak Moskuko kaleetan
Data1941eko irailaren 30tik 1942ko urtarrilaren 7ra
LekuaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Mosku
Koordenatuak55°45′08″N 37°37′56″E / 55.7522°N 37.6322°E / 55.7522; 37.6322
EmaitzaSobietar garaipena, Alemaniarrek ez dute Mosku hartzen
Gudulariak
Alemania Alemania Nazia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Alemania Adolf Hitler
Alemania Franz Halder
Alemania Walther von Brauchitsch
Alemania Fedor von Bock
Alemania Heinz Guderian
Alemania Walter Model
Alemania Günther von Kluge
Alemania Georg-Hans Reinhardt
Alemania Adolf Strauss
Alemania Erich Hoepner
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Iosif Stalin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Konstantin Rokossovsky
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ivan Konev
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Aleksandr Vasilevski
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Semion Timoxenko
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Boris Shaposhnikov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leonid Govorov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Semion Budionni
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Pavel Belov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Lev Dovator
Indarra
1941ko Urriak 1ean:
1.184.000 - 1.929,406 gizon inguru
1.000 - 2.470 tanke eta asaltu-kanoi
14.000 kanoi
549 hegazkin

1941ko Urriak 1ean:
1.252.591 gizon
1.044 - 3.232 tanke inguru
7.600 kanoi

936 hegazkin
Galerak
Alemaniarren arabera:
174.194 guztira
Sobietarren arabera:581.000 guztira
1.029.234 guztira

Alemaniarren ofentsiba estrategikoa, Tifoi Operazioa deiturikoa, bi matxarda-mugimendu aurreikusten zituen, bata Moskuren iparraldean 3. eta 4. Panzer Armaden bidez Kalinin Frontearen aurka, aldi berean Mosku-Leningrado trenbidea moztuz, eta bestea Moskuren hegoaldean, Tula hegoaldean, Mendebaldeko Frontearen aurka, 2. Panzer Armadaren bidez, 4. Infanteria Armada Moskurantz zuzenean mendebaldetik aurrera egiten zuen bitartean.[2]

Hasiera batean, nazien erasoa gogor jo zuenean, sobietar indarrek Moskuko oblastaren defentsa estrategikoa egin zuten, hiru "defentsa gerriko" eraikiz, mobilizatutako erreserbako armadak hedatuz eta Siberiako eta Ekialde Urruneko barruti militarretatik tropak ekarriz. Alemaniarren erasoaldiak gelditu ahala, sobietarren kontraeraso estrategiko eta eskala txikiko eraso operazio batek armada alemaniarrak Oriol, Vyazma eta Vitebsk hirien inguruko posizioetara itzularazi zituen, eta ia hiru armada alemaniar inguratu zituen. Alemaniarrentzat atzerapauso handia izan zen, eta SESBen aurkako garaipen aleman azkarrean sinestearen amaiera eragin zuen. Erasoaren hutsegitearen ondorioz, Walther von Brauchitsch mariskala Alemaniako Armadako buruzagi goren kargutik kendu zuten, eta Hitlerrek ordezkatu zuen karguan.[3]

Moskuko guduaren amaierarekin Bizargorri Operazioa bera amaitu zen ere, eta honekin 1941-1942 arteko etenaldia hasi zen, sobietarrek behin-behineko kontraerasoekin jarraitu bazuten ere. Udaberritik aurrera sobietarrak haien egoera egonkortuko zuten eta, prozesuan zenbait eragozpen jasan izan bazituzten ere, nagusiki 1942ko udan Kaukasoan, handik aurrera alemaniarrak atzerantz bidaliko zituzten, 1945ean Berlineraino ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Nagorski, Andrew. (2007). The greatest battle: Stalin, Hitler, and the desperate struggle for Moscow that changed the course of World War II. Simon & Schuster ISBN 978-0-7432-8110-2. (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  2. Braithwaite, Rodric. (2006). Moscow 1941: a city and its people at war. Profile Books ISBN 978-1-86197-759-5. PMC ocm63137298. (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  3. Cairns, John C.; Shirer, William L.. (1961). «The Rise and Fall of the Third Reich» International Journal 16 (2): 188.  doi:10.2307/40198487. ISSN 0020-7020. (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu