Ireki menu nagusia

Semion Konstantinovitx Timoxenko (errusieraz: Семён Константинович Тимошенко, Semën Konstantinovič Timošenko; ukraineraz: Семе́н Костянти́нович Тимоше́нко, Semen Kostiantynovych Tymoshenko; Furmanivka, Besarabia, Errusiar Inperioa, 1895eko otsailaren 18agreg./otsailaren 6ajul. - Mosku, 1970eko martxoaren 31) sobietar mariskala izan zen.

Semion Timoxenko
Маршал Тимошенко 1940 01.jpg
People's Commissar for Defense of the Soviet Union Itzuli

1940-05-07 - 1941-07-19
Kliment Voroxilov - Iosif Stalin
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotza Furmanivka Itzuli1895eko otsailaren  6a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa ukrainarra
Heriotza Mosku1970eko martxoaren  31 (75 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Imperial Russian Army Itzuli
Gradua Marshal of the Soviet Union Itzuli
Comcor Itzuli
Komandarm 2nd rank Itzuli
Komandarm 1st rank Itzuli
Parte hartutako gatazkak Eastern Front Itzuli
Errusiako Gerra Zibila
Neguko Gerra
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

BizitzaAldatu

1917an Armada Gorriko kide egin zen. 1918-1920 urteetan Polonian barneratu zen militar taldearen komandante zen. Stalinekin eta Voroxilovekin batera Wrangelen osteen aurka borrokatu zen. Gerra zibila amaitutakoan alderdi komunistako kide egin zen, eta alderdiko batzorde zentraleko kide hautatu zuten. 1939an Finlandiaren aurkako gerran parte hartu zuen, eta han gerrarako dohainak erakutsi zituen. Poloniako ekialdea okupatu zuen ondoren eta 1940an mariskal egin zuten. 1941ean Alemaniako gudarostea gerarazi zuen Smolensken eta urte bereko azaroan Rostov berreskuratu zuen Errusiarentzat. 1942. urtean, ordea, Kharkiveko gudua galdu zuen eta Georgi Zhukovek okupatu zuen haren kargua. 1945-1947 urteetan Txinan izan zen, eta txinatar gudarostea berrantolatzeko lanetan jardun zuen. 1955-1960 urteetan Minsk aldeko gudarosteko buruzagia izan zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semion Timoxenko