Tula (Errusia)

Errusiako hiria
Artikulu hau Errusiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tula».

Tula (errusieraz: Тула) Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Tula oblastaren hiriburua. Upa ibaiaren ertzean dago, Moskutik 193 km hegoaldera. Burdinbidegune garrantzitsua da. 2010ean 501.169 biztanle zituen[1].

Tula
Тула
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tula oblasta
Hiri okrugaMunicipal Formation of the City of Tula
AlkateaOlga Slyusareva (en) Itzuli
Izen ofizialaТула
Jatorrizko izenaТула
Posta kodea300000–300999
Geografia
Koordenatuak54°12′N 37°37′E / 54.2°N 37.62°E / 54.2; 37.62
Map
Azalera145,2 km²
Altuera170 m
Demografia
Biztanleria466.609 (2023ko urtarrilaren 1a)
−7.013 (2021)
Dentsitatea3.196 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia4872
Hiri senidetuakAlbany, Kutaisi, Kaluga, Banská Bystrica eta Mahiliou
http://www.tula.ru/

Historia

aldatu

Riazango printzeek eraiki zuten zurezko gotorleku baten oinetan sortu zen hiria. XIV. eta XV. mendeetan tatariarrek suntsitu zuten, eta gero lituaniarrek. 1503. urtean, Moskoviako lurraldearen barnean, estrategia gune garrantzitsua izan zen. XVII. mendean, laborariek egin zituzten matxinaden gunea izan zen. 1712. urtean, Petri I.a Handiak arma-lantegi nazional bat eraikiarazi zuen Tulan.

Ekonomia

aldatu

Industriagune garrantzitsua da: metalurgia, nekazaritzarako makineria, armamentua eta elikagaien industria.

      Datu klimatikoak (Tula)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.0 7.1 19.0 25.9 33.2 35.0 39.0 39.2 29.7 23.6 15.2 9.3 39.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.0 -3.8 2.3 11.9 19.1 22.6 25.2 23.2 17.0 9.4 1.3 -3.6 10.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.8 -7.3 -1.7 6.9 13.3 16.9 19.5 17.5 11.7 5.6 -0.8 -5.7 5.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.7 -10.8 -5.5 1.8 7.4 11.4 13.9 12.0 7.1 2.3 -3.4 -8.7 1.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.3 -36.1 -32.2 -15.0 -4.3 1.9 4.6 -1.1 -6.8 -13.0 -26.3 -33.2 -36.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 42 35 30 40 43 76 79 66 59 58 42 44 614
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu