Alfred Vail
Alfred Lewis Vail (Morristown, New Jersey, Estatu Batuak, 1807ko irailaren 25a - 1859ko urtarrilaren 18a) telegrafo komertzialaren garapenerako oinarrizko asmatzaile estatubatuarra izan zen Samuel Morse, William Fothergill Cooke edo Charles Wheatstonerekin batera, besteak beste..
Alfred Vail | |
---|---|
(1853) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Morristown, 1809ko irailaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Morristown, 1859ko urtarrilaren 18a (49 urte) |
Familia | |
Aita | Stephen Vail |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea |
Vail funtsezko pertsonaia izan zen, Samuel Morserekin batera, 1837 eta 1844 artean Estatu Batuetan telegrafoa garatu eta merkaturatzeko. Vail eta Morse izan ziren Washington eta Baltimore arteko telegrafoa instalatu eta ustiatu zuten lehen biak, Estatu Batuetan eraikitako lehen telegrafo-linea, 1845eko Urte Berri egunean ireki zena. Vail 1845 eta 1848 artean hainbat telegrafo linea eraiki eta kudeatzeaz arduratu zen. Gainera, Morseren telegrafoaren aurrerapen tekniko asko bere lana izan ziren, batez ere grabazio sistema eta errele magnetikoen hobekuntza.
Vailek telegrafiaren industria utzi zuen 1848an, telegrafo-lineen operadoreak bere ekarpenak eta hobekuntzak gutxietsi zituela uste zuelako. Bere azken lanpostuan, "Washington eta New Orleans Telegraph Company"ko superintendente gisa, urtean 900 dolar baino ez zizkioten ordaintzen, beraz Vailek Morse-ri idatzi zion: "Telegraph-ek bere buruaz arduratzen uztea erabaki dut, ezin nauelako zaindu. Ni, hilabete gutxiren buruan, Washingtonetik New Jerseyra joango naiz, [...] eta Telegrafoaren gaiari agur esango diot negozio errentagarriago batzuengatik." [1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Morse, Edward L., ed. Samuel F. B. Morse (1914): ‹His Letters and Journals›: "I have made up my mind to leave the Telegraph to take care of itself, since it cannot take care of me. I shall, in a few months, leave Washington for New Jersey, ... and bid adieu to the subject of the Telegraph for some more profitable business."