Monsanto Company AEBetako nekazaritza korporazioa da, genetikoki eraldatutako hazien ekoizle handiena mundu osoan. Izan ere, hainbat laboretan merkatuen %70-%100 dauka bere menpe. Halaber, hazi arrunten konpainiarik handiena ere bada munduan, 2005ean Seminis Inc erosi ondoren. Orotara 18.800 langile ditu, eta 2007rako 8.563 mila milioi dolarreko mozkina aitortu zuen[1].

Monsanto
MonsantoCompany.png
Datuak
Mota multinazionala eta kapital irekiko enpresa
Industria nekazaritza eta bioteknologia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak 25.500 (2015)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboa Hugh Grant (en) Itzuli
Egoitza Creve Coeur (Missouri) eta Saint Louis
Legezko forma akzio konpainia
Jabea Bayer
Ekonomia
Diru-sarrerak 15.000.000.000 US$ (2015)
Irabazi garbia 2.300.000.000 US$ (2015)
Balore-burtsa New Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera 1901
Sortzailea
Sorlekua Saint Louis
Desagerpena 2018ko ekainaren 7a
Jasotako sariak

monsanto.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.png

Genetikoki eraldatutako hazien eta hazteko hormonen garapenak eta salmentak, baita politikaren gaineko lobby-jarduerak ere, mundu osoan zehar eragin dute polemika eta globalizazioaren aurkako mugimendukoen eta ingurumenaren aldekoen jomugan jarri dute enpresa.

HistoriaAldatu

John Francis Queeny botikariak sortu zuen Monsanto 1901ean St. Louis-en (Missouri). Enpresari emaztearen ezkondu aurreko abizena eman zion. Hastapenean sakarina eta kafeina Coca-Cola konpainiari hornitzen zizkion. 1940ko hamarkadatik aurrera plastikoen eratorriak ekoizteari ekin zion, eta lehen bonba atomikoa garatzeko proiektuan parte hartu zuen. 1960ko hamarkadan Vietnamgo Gerran erabilitako ajente laranja zeritzonaren ekoizle nagusia bilakatu zen. Bioteknologia arloan 1997an hasi zen.

Oin oharrakAldatu

  1. "Google Finance: Monsanto Company.

Kanpo estekakAldatu