Pintura modernista (Modernist Painting) testua, Clement Greenbergek (1909 Bronx-1994 Nueva York)[1] idatzitako testua da; XX.mendeko AEB-ko arte-kritikalari garrantzitsuenetako bat.[2] Jatorriz entsegua 1961.urtean eman zen irratirako transmisio moduan, Voice of America-ko Conferencias del Foro delakoarentzat, eta urte berean inprimatu zen Arts Yearbook 4-ean. Berriro inprimatu zen hurrengo bi urteetan, 1974, 1978 eta 1982-an. Entsegua bere bilduma batean aurkitu dezakegu; Artea eta Kultura alegia, eta baita Abangoardia historikoen interpretazio klasikoetako bat kontsideratzen da. Honen bitartez Greenberg-ek bere teoria formalista garatzen du, denbora askoren bitartean pintura abangoardistaren interpretazioa menperatu zuena. Modu honetan, Greenberg-ek "modernismoa" definitu zuen 1850 hamarkadaren erdialdearen inguru bere garaira arte artearen periodo bat bezala, zeina arteen joera autokritikoa erakusten zuen. [3]

Modernist Painting
Jatorria
Egilea(k)Clement Greenberg
Argitaratze-data1961
IzenburuaModernist Painting
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera

Greenberg-en pentsamendua aldatu

Babesten eta kritikatzen duena aldatu

Bere pentsamenduaren oinarrizko ideiak zehaztuz eta plano orokor bat osatuz, Pintura Modernista-n agerturiko teoria hobeto ulertzeko aukera dugu. Greenberg batez ere formalista bat da, baina ez zen beti horrela izan.

Formalismoa hain loturik dago bere idazkerarekin non, batzutan, "Greenberg-en formalismoa" izendatzen den. Hainbat ikuspuntuen nahasketa izan zen; Kant-en Juizioaren Kritika (1790), Hofmann-en margogintzaren teoriak (XIX.mende amaierako Alemaniako margolaria), XIX.mendeko idazkera, non Walter Pater aurkitzen den (Ingalaterrako saiakera idazlea, literatura kritikoa eta arte historialaria) eta Roger Fry[4] ingeles formalistaren lana.

Surrealismoa bezalako zenbait mugimendu erasotu zituen, zeinak abstrakziorako joeraren alderantzikatzea erakusten duten. Bere gogokoak izan ziren artisten artean Mondrian eta Kandinsky ditugu (zeinak aurrerago aipatuak ikusiko ditugu Greenberg-en teoriaren azalpenean). Hau da, abstrakzio puru baterantz aurreratzearen ulermena (Cézanne -tik Pollock -raino) ez zuen lekurik utzi eraginkorrak ziren mugimendu kontzeptualei, Dadá, Fluxus eta Pop Artea (azken honi dagokionez Kitsch atalean informazio gehiago aurkitzen da).[5]

Babesten zituen artisten artean, batez ere Jackson Pollock nabarmendu behar da, 1942.urtean ezagutu zirenetik bere karrera osoan babestu zuena. Modu orokorrago batean hitz egiten, era berean espresionista abstraktuak babestu zituen, haien lanak erakusketa desberdinen bitartez hedatzen lagundu zituenak, neurri handi batean Kootz Galeria-rako (Samuel Kootz-en zuzendaritzapean, Nueva York-en).[6]

1948.urtearen inguru, estetika trotskista baztertuz eta Kant-en ildo formalistak bereganatuz, arte kritikarekiko ikuspuntua aldatu zuen. Pixkanaka aspektu formal hutsak gehiago interesatuko zitzaizkion. [7] Beste aldetik, ikuspegi formalista hobeto ulertzeko asmoz, kontutan euki behar dugu nahiz eta berak uste zuela forma ez zela arte osoa, kalitatezko epaiketak eta artelan desberdinen izaera erlatiboa ebaluatzeko oinarri sendo bakarra eskeintzen zuen. [8]

Avant-Garde eta Kitsch aldatu

Kritikalari moduan lehenengo aldiz nabarmendu zen bere Avant-Garde and Kitsch izeneko entseguarekin (kontsumismoa deskribatzeko kitsch hitz alemaniarra bereganatu zuen), lehenengo aldiz 1939.urteko Partisan Review aldizkarian publikatua izan zena. Entsegu honetan baieztatu zuen abangoardiako modernismoa zela "momentu honetan dugun kultura bizia bakarra", eta batik bat Kitsch bezalako ekoizpenen agerpenarekin bere burua erasotua ikusten ari zela. Hau kapitalismo eta sozialismoko gizarte industrialen berezko ezaugarria zen, eta bere ikuspuntuaren arabera, artearen eta literaturaren eginbeharrekoa bide "hobeago" bat eskeintzea zen. Puntu hau garrantzitsua da Pintura Modernista-n azpimarratuko duelako arte "goratuaren" definitzearen eta salbatzearen saiakeraren garrantzia.

 
Pop artearen adibide bat
 
Duchamp-en iturria. Dadaismoaren adibidea.
 
Surrealismoaren adibidea. Dalí.
 
Cézanne. Bodegoia
 
Kandinsky. Irudia mantxa gorriarekin
 
Mondrian. Konposizioa gorrian, horian, urdinean eta beltzean

Kant eta bere autokritika aldatu

 
Immanuel Kant

Greenberg-entzat modernismoaren funtsa autokritika izango denez, eta Emmanuel Kant lehenengo modernistatzat hartu zuenez, pentsalari ilustratu hau eta bere autokritika laburki aipatzea garrantzitsua da.

Filosofiaren arlo berrian lan eginez; alegia, estetikan, Kant-ek saiatu zen artearen epistemologia ezartzen, banakakoen lanetan oinarritu gabe, baizik eta ezagutzaren metodo batean. Hau da, bere interesa ez zetzan artea zer zen definitzean, baizik eta artearen epaiketarako oinarri bat zehazten. Berarentzat garrantzitsuena izan zen ikuslegoaren jarrera egokia, zeina bakoitzaren gogo pertsonaletik eta eduki artistikoarekiko axolagabetasunetik askatu behar zen. Horretaz gain, argudiatzen du edertasuna esperimentatzea eta gure esperientziak mundu antolatu eta natural baten zati bezala ulertzea ahalbidetzen diguna gure epaiketaren gaitasuna dela. Greenberg-en arabera, Kant-ek logika erabili zuen "logikaren mugak" ezartzeko.

Tesi honen funtsa, geroago Greenberg-ek berrerabiliko duen bezala, aurkitzen da diziplinaren ezaugarrizkoak diren "metodoak" erabiltzean, "diziplina bera kritikatzeko". Hori bai, kritika abiatzen da aztertzen den objektuaren barrutik, ez da epaituko kanpotik, kanpoko irizpideak jarraituz (hau garrantzi handikoa izango da artearen autonomiaz hitz egiterakoan).[9]  

Atal honekin bukatzeko, esan dezakegu Kant-ek pertzepzioan zentratzen den bitartean, Greenberg-ek margolaritzan egiten duela. Beraz, eremua mugitu da epaiketa bitarteko batetik (Kant) artearen eboluzioaren teoria batera, buruan helburu batekin, purutasuna.

Entseguaren analisia (bere teoriaren laburpena eta gakoak) aldatu

Entsegu/teoriaren kezka nagusia aldatu

Margolaritzaren garrantzia ikuspuntu desberdinetatik eztabaidatzen du. Hala nola, gisa- perspektikatik, kultura eta sortu zen historia testuinguruaren aldetik, estetika azpimarratuz. Bere esaldi batean azken honen garrantzia nabari dezakegu: Batek pintura modernista lehenengoz ikusten du irudi baten moduan.

Amerikako espresionismo abstraktuaren artisten garrantzia eta balorazioa aldatu

Bere teoria sortu zen garaian hobeto testuinguratzeko asmoz, Bigarren Mundu Gerra-ren ondorengoko urteetan kokatu beharko ginateke. Greenberg-ek kontsideratu zuen abangoardiako artistarik hoberenak Amerikan sortzen ari zirela (bere ustez arte "aurreratuaren" zaindaria zena) eta ez Europan. Espresionista abstraktuen lanak defendatuko zituen (Pop Artea baztertuz), arte modernoaren hurrengo etapa bezala, defendatuz margolari hauek planu piktorikoaren "lautasun"-ean (bere teoriaren oso elementu inportantea) enfasi handiago baterantz aurreratzen ari zirela, horien artean; Willem de Kooning, Hans Hofmann, Barnett Newman, eta Clyfford Still, baina bereziki Jackson Pollock, bere belaunaldiko margolaririk hoberena kontsideratzen zuena.[10]

Modernismoa: Mendebaldean buruturiko ekintzarik gorenena + Modernisten helburuak aldatu

L. Fassi autoreak dioen moduan, Greenberg-ek azaltzen duen modernismoa abangoardiaren sinonimo bezala ulertu behar da. Ez da mugimendu kontziente edo manifestu teoriko bat, baizik eta tendentzia bat (tropismo), non mendebaldeko kultura modernoan erroturik dagoen era eramaten duena arteen eta beraien aukeren inguruan era autokritikoan erreflexionatzera.

Ulertuz era espontaneo batean sortu zela, eta praktikari immanente, esan dezakegu artista modernisten helburua izan zela batez ere banakakoa eta subjektiboa.

Modernismoaren esentzia aldatu

Greenberg-en kezka da argudiatzea arte modernoaren garapenean logika bat existitzen dela eta, bereziki, margogintza modernistan. Testuari hasiera emango dio berarentzat modernismoaren esentzia zein den definituz: Diziplina baten ezaugarritsuak diren metodoen erabilera, diziplina bera kritikatzeko, ez asaldatzeko, baizik eta bere lehia arloan irmoago finkatzeko [11].

Ilustrazioko autokritikarekin desberdintasuna aldatu

R. Amadour-ek gogorarazten du autokritika modernistak Ilustrazioaren kritikarekin antzeko konnotazio duela, baina desberdintzen dela, Greenberg-ek bere testuan esaten duen moduan, kritika barnetik egiten delako, eta ez kanpotik; Ez da Ilustrazioarekiko kritika bezala. Ilustrazioa kanpotik kritikatua da. Modernismoak barrutik kritikatzen du...

Kant "lehenengo modernista" eta metodo zehatzen aplikazioa aldatu

Modu honetan ikusten dugu nola Greenberg-ek bere analisiari hasiera ematen dion Kant-en argudio baten bidez (Kant-en obraren irakurle handia bezala agertzen da, "lehenengo modernista" deitzera ailegatuz: Kant kontzebitzen dut lehenengo benetako modernista moduan [12]). Defendatzen du ez dagoela modernismorik autokritika erradikalik gabe. Egia da filosofia kritikoak aparailu metodologiko bikaina eskeintzen diola edozein arte motaren aldarrikapen formalen egiazkotasuna egiaztatzeko. Horretaz gain, margogintza modernista ez da mugatzen berari buruzko informazioa ematera. Greenberg-en formalismoa kezka abstraktu batean ondorioztatuko da.[13]

Kant-ek Arrazoi puruaren Kritika-n planteatzen du ¿Zer dakit ni?. Greenberg-ek metodo hau aplikatuko du diziplina artistiko bakarkoen eskaerei, zehazki galdetuz bere buruari zer egin dezaketen, legezzein tresnak diren bereak eta zeintzuk ez. Honek esan nahi du arte-mota bakoitzean bakarra eta erabakikorra dena erakutsiko dela, bere bitartekoak, funtzioak eta gaitasunak destilatzearekin batera. Greenberg-en hitzetan; "artelanak, bere bitartekoaren esentzialena eta literalena den naturari atxikia ez den beste edozein esperientziaren dependentzia ekiditu behar du"[14]. Beraz, arte bakoitzean propioak ez diren gauzak ezabatzean datza. Arreta jarriko du nagusiki margogintzan, azalduz lautasuna dela diziplina honen ezaugarri bereizkorra, antzerki-, zinema-, eskultura- eta dantzarekin konparatuz, hiru dimentsioko izaera lehentasuna hartzen duena, eta jotzen dutenak mundua era naturalista batean errekreatzera. Bere entsegutik harturiko zenbait aipuetan ikusi ahal den bezala: Lautasuna zenez margogintzak beste edozein arterekin partekatzen ez zuen baldintza bakarra, pintura modernistak lautasunera orientatu zen, beste edozein gauzarekin egin ez zuen moduan. Edo hurrengoa: Zatikatua den siluetak, bidimentsionalitatearen espazio piktorikoa alienatuko du, pinturaren independentzia arte bezalaren bermea dena. Tridimentsionalitatea eskulturaren probintzia delako. Autonomia lortzeko, pinturak desegin behar izan da batez ere eskulturarekin partekatu ahal duen edozeinetik...

Planu piktorikoaren osotasuna nabarmendu behar da, hau da, zaugutu ahal ditugun objektuek espazio bat hartu dezakete, eta hori errepresentatzea baztertu behar da, bestela, ikuslea arreta galduko zuen. Batek lehenengoz irudiaren planuaren kontzientzia hartu behar du, eta gero bere edukia aztertu. Modu honetan, arte abstraktuak hiru dimentsioko garaiarekin apurtzen du, mende askoren zehar margogintzaren artistari ahalbidetu ziona alegiazko sakontasun batean "zulatzea"/"hondeatzea". Albo batera uzten da asto gaineko mihisearen pinturan ohikoa zen ilusionismoa, amerikar berrien lanera heldu arte.

Arte "purua" aldatu

 
Manet
 
Trompe l'oeil (ilusio optikoa). Begia engainatzen duen irudia

L.Fassi-k dioen moduan, margogintzak, osatua den autodefinizio prozesu honetan, purua, argia, ongi definitua, independiente bihurtuko zen, eta frogatuko zuen bere berezko balioa. J.Willette-k onartzen du purutasun honek abangoardiako artearen kalitate eta independentziaren bermea bihurtzen dela, bere berezko teleologia eramanez, hau da, autodefinizioa bilatzen du eta berezko berezitasuna mugatzen du.

Ezabatzen da material, eduki, irudikeri, ilusionismo, narratiba gehiago, eta honekin artea bihurtzen da independiente eta ez objektiboa, hau da, abstraktua. Baina purutasun honek errealitatean ez zen izango erabatekoa, Greenberg-ek dioen moduan, pintzelkada sinple batekin bidimentsionalitatea apurtzen da, hirugarren bat sortuz. Berak esan nahi duena da igaro dela perspektibatik antzematen den ilusio batetik ilusio optiko batera. Jada ez gara pinturatik igarotzen, paseatzen, baizik eta begiratzen da. Prozesu honek, aurrerago ikusiko dugun moduan, Manet-ek hasi zuen, perspektibaren erabilera ekidituz narratibitatea ezabatu zuelako.

Artea "salbatzea" aldatu

Bere teoriaren beste ideia garrantzitsu bat, non margogintzari atxikitzen zaizkion ezaugarriak analizatzen diren, "artea salbatzeko" proposamena izango da. Pinturak bakarrik eskeintzen duena erakutsiz, justifikazio bat eraikitzen da, bere autonomia propioaren oinarria izango dena.

"Salbazio" hau komentatzen hasi al gara bere testuaren aipu baten bidez: Arteek Ilustrazioaren ukapenetik salbatu ahal ziren (non bakarrik seriotzat hartu ahal zituzten entretrenimendu hutsa eta sinplearen zereginak) erakutsiz eskeini zuten esperientzia mota baliotsua zela eskubide propioagatik eta ezin da beste inolako aktibitate motatik eskuratu. Greenberg-en behaketa da arteak entretenimendurako edo terapiarako paperean bihurtu dela, eta hortaz, bere mugak argi eta garbi definitzea beharrezkoa zen.[15]

Artearen justifikazioa aldatu

Greenberg-en arabera, "giza-aktibitate formal" oro justifikazio arrazional bat behar du, hau da, zehazki bat aktibitate bat justifikatzeko arrazoiak egon behar dira. Justifikazio hau gabe, aktibitate hori (adibidez, pintura, filosofia, fisika, poesia, matematikak, etab.) , nolabait esateko, "ospea" galtzen du eta ahultzen da. Askoren ustez hau da erlijioari gertatu zitzaiona. J. Cuevas del Barrio dioen moduan, arteak jada ez zuen behar erlijioaren edo Estatuaren zerbitzura egon behar, baizik eta bakarrik bere zerbitzu propiora.

Ilustrazioaren eta gero berehala sorturiko artea izan zen justifikazio behar honen egoeran. Hortaz, eskatu zitzaion bere autonomia propioa ezartzea, bere egiazkotasunaren alde egiten zuen argumentu baten bidez eta azalduz gaitasuna duela beste arte mota edo praktika sozialetik lortzen ez diren esperientziak eskeintzeko.

Autojustifikazio honen emaitza moduan, arte forma bakoitzak espezialitate eta segurtasun handiago bat lortzen du. Arte forma baten berezitasuna bitartekoaren zehaztasunaren menpean dago, hau da, bere obren ezaugarriak, beste arte formekin partekatzen ez dituenak. Modu honetan, Modernismoan, arte bakoitzak "purutasuna" bilatzen du eta purutasun horretan, erabateko autonomia (ez bakarrik arte forma aurreratuena, baizik eta eguneroko bizitzarena eta masen kulturarena, berak deitzen duena Kitsch).

Metodo zientifikoaren aplikazioa aldatu

Zentzu honetan, aurre-modernista zen pintura errealista arazo bat planteatzen zuen, bitartekoaren zehaztasuna ezkutatzeko joera duelako eta, hortaz, pinturaren purutasuna. Hori gertatzen zen errealismoak ikusleari animatzen ziolako gainazalean zehar eta irudikapenaren espazio ilusionista horretatik mugitzera.

Gainazal laua, euskarriaren forma, pigmentuaren ezaugarriak, pintura tradizionalaren eskutik ukatuak izan ziren elementu guzti hauek, margogintza modernistan berriro baieztatzen dira (historikoki hitz eginez, Manet eta bere ondorengoen lana dena).

J. Cuevas del Barrio dioen moduan, Greenberg-en ustez metodo zientifikoa Kant-en autokritikaren prozesu hori aplikatzeko egokiena da. Ideia hori hurrengo esaldian ikusten dugu: arte modernistak zientzia modernoaren kultura zehatzaren tendentzia berarena da... Kant-en autokritika artean era zientifikoan aplikatzen da (Errenazimentuan baino gehiago).

Zientziarekin paralelotasun bat ezartzen du non, egoera bati aurre egiten zaion hau aurkezten den era berdinean. Hortaz, aurretik errepikatu den moduan, artea mugatu behar da arte bisualean ematen den horri eta ez beste iturri bati.[16]

Errenazimentuko artistak eta autokritika aldatu
 
Paolo Ucello-ren lan bat

J. Cuevas del Barrio-rekin jarraituz, ikusten dugu nola Errenazimentuko margogintzak izan zuen oinarri teorikotik askoz urrunago aurkitzen zela. Hau da, ez zuen behar praxis-a sostengatzen zuen teoria oinarririk, nahiz eta oinarri hori erori zen, arte esperientzia jarraitzen zelako ematen. Modu honetan, ulertu dezakegu modernitateak izan zuen eragina zenbait autore berpizterako orduan; esaterako, Paolo Ucello, Piero della Francesca, Greco edo Borromini, eta onartzen ez ziren klasikoaren desbideratze guztiek.

Oinarri teorikoa erortzerakoan, artista guzti hauek ukatuak izateko arrazoiak ere erori ziren. Bere garaian goraipatuak izan ziren horiek, modernitatean ere izan ziren, Rafael, Tiziano edo Leonardo bezala, baina demostratu zen lehen apreziatuak izateko arrazoiak ez zirela egokiak.

Modernitatearen izaera praktiko hori eman zen, Greenberg-en ustez, artistek autokritika prozesuaz ez zirelako kontziente. Horretarako denbora behar izan da. Horretaz gain, artistaren lana bakarkakoa zen, hain zuzen ere, ez zuelako ezer demostratu vehar, praktikoa zelako eta ez teorikoa (iritzi honen abiapuntua aurkitu ahal dugu Greenberg-en idazten duen garaiko gizarte amerikarrean, non izaera indibidualista gailentzen zen).

Murriztearen edo purutasunaren ondorioa: abstrakzio hutsa aldatu

Gogoratuz lehen esandakoa, hau da, lehenengoz planuaren kontzientzia hartu behar dugula eta gero horren edukia aztertzea, ikusten dugu nola edukia forman erabat disolbatzen den. Murrizketa honen ondorio zuzena abstrakzioa izango litzateke. Hala ere, kontutan euki behar dugu pintura modernistak ez duela figuratiboa dena baztertzen, baizik eta errepresentatzeko espazio piktorikoa; Pintura modernistak bere azken fasean, printzipioz ez du abandonatu ezagunak diren objektuen irudikapena. Hasiera batean, abandonatu duena izan da objektu ezagunek bete ahal duten espazio motaren irudikapena.

Modernisten askatasun kreatzailea aldatu

J. Cuevas del Barrio hitz egiten digu baita modernitatearen izaera automugatzaileari buruz. Hau da, Kant-en prozesu autokritikoa jarraitzerakoan, artista batek aske izatea zailtzen dituzten arau zorrotz batzuk definitzen dira. Modu honetan, Mondrian-ek, bere mundu ideiala antolatzen duenean (trazu geometrikoen bidez, lerro horizontal eta bertikalekin), eskema honen barnean ezingo zuen askatasun handia izan. Horrela, Greenberg-ek erakutsi nahi digu askatasun horrek, normalean abangoardiari atxikitu zitzaiona, ez zela guztiz egia edo praktika orori aplikagarria.

Bestetik, garrantzitsua da aipatzea zenbait artistek margogintzaren inguruan aurkitu ahal diren beste arauen inguruan aurrera eramandako ikerketa edo errebisioa ez zela hain garrantzitsua izan; esate baterako, bukatuaren inguruko arauak, ehundura piktorikoa, kolorearen balioa eta kontrastea, etab. Greenberg-ek dioen moduan: pinturaren artearen beste arau kardinalak, modernismoaren hasierarekin hasi ziren era berean sakona zen errebisio baten pean jartzen.

Faktore positibo eta negatiboak pinturagintzan aldatu

 
Rouen-go bista. Monet. 1872.

Entseguaren analisiarekin jarraituz, aipatu ahal dira antzinean negatibotzat hartzen ziren faktoreak, orain margogintza modernistan apreziatzen hasiko direnak. Greenberg-en arabera, pinturaren bitartekoa osatzen zuen muga, hau da, gainazal laua, euskarriaren forma, kolorea (pigmentuaren ezaugarriak)... Antzinako Maisuengatik faktore negatibo moduan tratatuak izan ziren. Baina; modernismoaren pean faktore positibotzat hartu ziren eta modu irekian ezagutzera eman ziren. Lehen esan dugun moduan, Manet izango da lehenengo modernista. Inpresionistek saiatu ziren erakusten erabiltzen den kolorea tuboetan zuela jatorria. Era berean, Manet saiatu zen marrazkia eta honen disenua mihisearen forma laukizuzenari moldatzen.

 
Perspektibarik gabeko irudi baten adibidea. Cézanne.

J. Wolf-ek gogorarazten du Greenberg-ek ez duela bakarrik arreta jartzen mihisearen gainazalaren lautasun horretan, baizik eta baita ere irudikaturik dagoenaren lautasunean, artistek kolorea eta lerroak orekatzen zituztelako efektu hori lortzeko.

 
Kubismoaren adibide bat
Margolarien eboluzioa eta Kubisten iraultza aldatu
 
Picassoren erretratua
 
Goya "caballete" batean margotzen

Kubismoan arreta jarri zuen, arte modernoaren lautasun ideia horretan une erabakikorra bezala hartzen zuelako. Picasso eta Braque-k anbiguotasun espaziala

Asto gaineko planua margogintza kubistan, Picasso eta Braque bezalako artistengan itea irekiko zuen anbiguotasun espazial batekin lan egitera; hau da, formaren irudikapena perspektiba argi eta berebiziko bat izan gabe. Greenberg-ek idatzi zuen: kontrairaultza kubista eman zen Giotto eta Cimabueren aurretik mendebaldeko artean beste edozer gauza baino lauena izan den pintura mota batean, hain laua zeina ezin zuen errekonozigarriak ziren irudiak izan.

Manet heldu arte, pinturak teknika serie bat erabiltzen zuen, begi bistari ahalbidetzen ziona kolorea, itzalak, perspektiba... esperimentatzea, ia hiru dimentsioko irudi bat bezala, hala ere, Greenberg-en ustez, margogintza funtsean izango da bi dimentsioko esperientzia bat, non ikusleak bere begiekin irudi bat antzematen duen, hasiera batean behintzat. Laburbilduz, ez da egongo eskulturala den ilusioa (trompe-l'oeil ukigarria) baina ilusio optikoa onartzen da. Espazioaren ilusioa, pinturaren barnean, antzemango dan bakarrik begiekin, eta ez antzinako maisuek egiten zuten moduan, non ikuslegoak bidaiatu ahal zuen haiek eraikitako alegiazko mundu batean.

Pintura modernistara arte eman den garapen historikoa aztertzen baldin badugu, aurkitzen dugu lehenengoz Jacques Louis David eta bere ikaslea Ingres, saiatu zirenak pintura eskultorikoa berpizten (arrakasta gutxirekin). Geroago, inpresionisten asmoa izan zen itzalak eta modelaketa hondeatzea. Cézanne eta kubistek, inpresionisten aurka egin zuten, emaitza moduan izugarri laua zen pintura bat lortuz, ia errekonozitu ezinak ziren irudiekin. Azkenik, Mondrian eta Kandinsky-k, abstraktuaren eta ez figuratiboaren motore indartsuak izan ziren.

 
Jacques-Louis David. Napoleon Alpeak zeharkatzen
Manet-en lanaren garrantzia aldatu

Modernismoan lortu zenarekin bukatzeko, jarraitu dezakegu J. Cuevas del Barrio-k Manet-i buruz azaltzen duenarekin.

Margogintzaren desberdintasun nagusia eskulturaren tridimentsionalitatea izanda, Greenberg-ek azaltzen du arte errealistak aurrera eraman zuela gainazal piktorikoaren izaera bidimentsional hori ezkutatzea, pintura modernistak hori azpimarratzen saiatzen zen bitartean. Horregatik, modernismoan apreziatzen dugun lehen gauza da gainazal bidimentsionala, eta gero horretan murgiltzen gara. Arte errealistan (berak izendatzen duen moduan), kontrakoa ematen da. Esate baterako, Manet-ek, murru edo landareen bitartez perspektiben itxiera egin zuen. Honen bidez obraren narratibitate osoa ezabatzen ari da. Gogorarazten digu koadro bat aurrekalde eta atzekalde bat duen gainazala dela. Horien adibide batzuk aurkitzen ditugu; El ferrocarril izeneko obran ke hodeiak sakontasuna mozten du, eta hesiaren bidez ardatz bertikal eta horizontalak nabarmentzen dira. Jolasten du berriro begiradarekin, kasu honetan neskarena dena, gainazalaren atzekalde hori gogorarazteko eta guk kontutan hartzeko ezin dugula ikusi neskak begiratzen ari den hori.[17]

 
Edouard Manet, A Bar at the Folies-Bergère

Foucault -en arabera, Manet-ek aurrera eramandako bigarren iraultza handia argiaren arazoa izango zen. Margogintza tradizionalean barneko argitasun bat erabiltzen zen nolabait ukatzeko edo ahazteko pintura hori gainazal laukizuzen baten gainean zegoela. Pifano (1886) obran, Manet-ek sakontasun sentsazioa era erradikal batez ezabatzeaz gain, argitasun-mota aldatzen du. Baita bukatuko zuen ikuslegoari obra ikusteko leku fijo bat ematearen ohiturarekin (perspektibaren eta ihespuntuen bidez egiten zena). Adibidez, Bar en el Folies-Bergère (1881-1882) obran, ispiluaren jokua (gai klasikoa) eta emakumearen jarreraren bidez. Horretaz gain, margolaria presente dago ispiluaren islada horretan, eta aldi berean ausente, argitasun horrekin, berriro frontala, bere presentzia ezineskoa izango litzatekelako. Apreziatu dezakegu nola Manet-ek hasten dela pintura apreziatzen bere ezaugarri fisikoengatik eta batez ere duen gainazal bidimentsional izaera horrengatik.

Eskulturarekiko erresistentzia/aurre egitea aldatu

Eskulturarekiko erresistentzia honek, Greenberg-ek adierazten duen moduan, ez da berria; modernismoa heldu baino askoz lehenago bazegoen. Mendebaldeko margogintzak, naturalista den heinean, eskulturari asko zor dio. J.Willette-k gogoratzen du nola Greenberg-ek esaten duen eskulturak irakatsi ziola pinturari nola eman itzalak eta nola moldeatu, baita nola bihurtu espazio bat alegiazko batean. Hala ere, mendebaldeko pinturak lorturiko asko izan da azken lau mendeetan eskulturarekiko askatzeko egin duen esfortzuagatik. T. Quigley-k dioen moduan, erresistentzia horretan aurkitu dezakegu pinturaren jarraipen historikoa eta teleologia.

XVI.mendeko margolari veneziarrak, edo XVII.mendeko espainiarrak eta flandriarrak, saiatu izan ziren eskulturari aurre egiten kolorearen bidez. Greenberg-ek ulertzen du David-ek pintura eskultorikora bueltatzen denean da pinturak, kolorearen alde eginiko apustu horren ostean hartu zuen efektu dekoratzailetik salbatzeko. Hala eta guztiz ere, konsideratzen du David-en pintura hoberenetan indarra gehiago kolorean oinarritzen dela eta ez beste edozein alderdian. Bere dizipulua, Ingres, nahiz eta kolorearekin hein handiagoan binkulaturik egon, XIV.mendetik bere momentura arte mendebaldeko ohitura piktorikoaren lan lauenak burutu zituen. Modu honetan, Greenberg-en interpretazioa izango da XIX.mendearen erdialdean proposamen edo norabide antieskultoriko bat dagoela.


Bitartekoa Greenberg-en sisteman aldatu

Entseguaren azkenetako ideia bat da Greenberg-ek sistemaren bitartekoa; Arte errealista eta naturalistak bitartekoa disimulatu zuen, artea erabiliz artea ezkutatzeko; Modenrismoak artea erabiltzen du artearen gaineko arreta deitzeko.

A. Jopp-ek dioen moduan, Greenberg-ek bitartekoa mugatua da mihisea bezalako gainazal lau batek irudiari behartzen diolako bidimentsionala bihurtzera. Beste hitzetan, modernismoan bidimentsionalitatea baieztatzen da.


Arte garaikidea eta kazetaritza aldatu

Testuaren amaieran arte garaikideari buruz hitz egiten du, aipatuz nola prentsaren menpean aurkitzen den; Arte modernistaren inguruan idazten diren gauza gehienak oraindik kazetaritzarenak dira, kritika edo artearen historiakoak baino. Hortaz, dirudi arte modernistaren fase berri bakoitza, artean aro berri baten hasiera bezala kontsideratu behar dela, erabakikorra den apurketa bat markatzen duena..., hala nola artearen jarraikortasuna, antzinateko eta arte modernoaren arteko lotura eta artea testuingurutik askatzea.

Prentsaren arloan oso murgilduta dagoenez, arte modernistaren esaldi berri bakoitza artean garai berri baten hasiera bezala hartzen dela. Gero eta gehiago, aurreko arteekin erabat desberdintzen den arte bat itxaroten da, praktikaren edo gustuaren arauetaz aske dagoena. Hortaz, dirudi ia pertson guztiek horren inguruan haien iritzia bota ahal dutela. [18]

Modernismoa, antzinakoarekiko jarraipena aldatu

Baina arte modernistak ez du apurketa bat suposatzen, antzinako artearekin estuki erlazionaturik egonda jarraia delako. Horretaz gain, hau kontutan izan gabe ezingo zen arte hau justifikatu. Greenberg-ek baieztatu zuen: Arte modernista antzinatetik kanpo garatzen da, apurketa barik, eta non ere amaitzen duen, inoiz ez du utziko ulergarri izatera artearen jarraikortasun terminoetan... Artearen iragana gabe, eta antzinateko nagusiak diren estandarrak mantentzeko beharra gabe, arte modernista ezineskoa izango litzateke.

Testuinguruarekiko askatasuna aldatu

 
Pollock-en etxeko estudioa

Azkenik, testuingurutik askatzearen ideiari dagokionez, Greenberg-ek aurkezten du abangoardia artistikoaren ideia historikoki zehatza dela, eta artea ez dela halabeharrez testuingurura loturik egon behar. Adibidez, berak ikusiko zuen Pollock-en artelan bat pintura abstraktu baten moduan, haren kolorearen erabilera eta mugimendua komentatuz, baina ez zituen ukituko obraren atzean aurkitu ahal diren beste gaiak (sinbolismoa izan ahal den moduan). Hala ere, Pollock-en pintura matxismoaren eta maskulinitatearen sinbolo baten moduan ikusi ahalko zen. Beste aldetik, kritikalari ugarik bere obra aktuazio baten moduan ikusten dute, prozesuan ematen den lana baloratuz eta amaierako emaitza. Esaterako; Hans Namuth-ek argazki batzuk atera zituen Pollock-ek lan egiten zuen bitartean eta aurkeztu zituen performance -aren elementuak bezala.[13]

Greenberg-en helburua aldatu

Greenberg-en modernismoa ez du beharrik ezta nahirik inor argitzeko. Bere funtzio nagusia da beharrezkoa den esfortzu artistiko eta lehiakor moduan oraindik gehiago finkatzea.[19] Ideia hori aurkitzen dugu L.Fassi-ren esaldi honetan; Aitzindari modernistek diseinua, artea eta arkitekturak edonolako balore apaingarri-umoretsua galtzea nahi zuten bezala, funtzioari esklusiboki dedikatzeko, Greenberg-ek nahi zuen baita pinturaren eta eskulturaren "funtzionalitatea" zaharberritzea, beraien bitartekoen natura literala ezagutzera ematen.

Testuaren balioa aldatu

Zenbait autoreek entsegu honen erabilgarritasunaren inguruan beraien iritzia eman dute. Lehenengo adibide bezala A.Jopp dugu; Greenberg-en ideia nagusiak formalismoaren inguruan eta arteak aurrera egiten duen era pixka bat zaharkiturik dagoela, fenomeno historikoa izaten jarraitzen du. Honen inguruan J. Cuevas del Barriok bere iritzia ematen du: Clement Greenberg-en testua ezinbestekoa izatean jarraitzen du abangoardia historikoen pintura ulertzeko. Pintura modernoaren interpretazio klasikoa da, nahiz eta, gaur egun, oso baztertua den testua izan, abangoardiako artistek buruturiko aktibitate konplexua murrizteagatik analisi formal sinple batera. Hala eta guztiz ere, ulertzen dugu ezinbesteko testua dela bere puntu batzuk edo osotasuna ukatzeko eta baieztatzeko.

Laburbilduz, artikuluak kanonikoa den estatus bat lortu zuen, eta baliagarria izan zen formalismoaren erabateko baieztapen bat bezala. Hau da, formalismoa analisi bisualaren metodoa bezala eta jarrera kritiko moduan, eta seguruenik, arte egiteko era bezala. Bestalde, Greenberg-en enfoke analitikoa artearentzat, arte kritikari aurretik disfrutatu izan ez zuen zorroztasun maila bat eskeini zion. Hori bai, bere ideia askok kritika garaikidean abandonatuak izan dira.[20]

Kontraesanak bere teorian eta ideia bitxiak aldatu

Greenberg-en teoriaren analisia abangoardien testu batzuk ikertuz aldatu

Bere entsegua aztertzearekin batera zenbait ideia bitxi eta kontraesanak aurkitu ahal ditugu. Lehenengoa azpi-testuari dagokio. Avant-Garde eta Kitsch testuetan bezala, Modernist Painting azpi-testu batez osaturik dago; Ilustrazioaren filosofia, bereziki Kant-en juizioaren kritikarena. Kitsch kontzeptuari dagokionez, gogoratu behar dugu nola bere hasierako urteetan kritika objektu izan zela, orain antzemangarriago izanez kultura kapitalistago batera aldatu dela. Baita garrantzitsua da formarekiko egiten duen enfasia; kanpoan uzten ditu abangoardiak gehienak (Dadá eta Surrealismoa bezala). Hau da, artea jariakorra da, baina Greenberg-en ikuspuntu modernista ez. Horretaz gain, irizpide estetiko eta teknikoen multzo zorrotz batean oinarriturik dauden beste lanak baztertzea bitartekoa kaltetzen du.[21]

Kontraesanei dagokionez, horietako bat izan daiteke modernitatearen izaera automugatzailea. Javier Cuevas del Barrio-k adierazten duen moduan, ulertu dezakegu izaera horrelakoa bada, esan nahi duela subjektuak (artistak) askatasuna duela bere baldintza automugatzaile propioa aukeratzeko. Modu honetan, konsideratzen dugu modernitateak artistari automugatzeko askatasuna eskeintzen diola. Honek suposatzen du askatasun maila bat, aurretik mendebaldean inoiz izan ez zutena. Ildo hau jarraituz, autoreak Manet-en lanaren analisi sakona bururtzen du, Foucault eta Malévich aztertuz (Greenberg-en teoria hobeto ulertzeko asmoarekin), eta hemen da non ikusten dugun Greenberg-en teoria ez dela praktika edo errealitate orori aplikagarria.

Adibideak topatzen ditugu non frogatzen den teoria formalistak gehiegi murrizten duela esperientzia kubistaren eduki aberats eta zabala. Adibidez, Delaunay-ren hitzetan bere pinturari buruz: «Margotzen duguna jada ez dira frutaontzi batean dauden sagarrak, edo Eiffel dorre bat edo kanpotik ikusitako kaleak edo bistak; gizon beraren bihotz-taupada da, bera sentitzen dena, bere ahalmen intuitiboetara entregatzen dena eta ukigarria egiten duena koloreen lengoai unibertsalarekin».

Edo Juan Gris-en hitzetan: «Niretzat kubismoa ez da prozedura bat, baizik eta estetika bat, bestela, izpirituaren baldintza bat. Eta hala bada, kubismoak pentsamendu garaikidearen manifestaldi guztiekin erlazio bat izan behar du. Teknika edo prozedura bat bakarka asmatu dezake, baina ez baldintza izpiritual bat».

Laburbilduz, ikusgarria da Greenberg, Foucault eta Malévich-ek analisi mota formalean koinziditzen duten, nahiz eta beraien artean desberdintasunak izan. Greenberg-ek ulertuko du margogintza modernistak abstrakziora heltzeko bere izaeraren berezkoak ez diren efektuak ezabatzen dituela, Malevich-ek egiten zuen moduan, baina azken honek mundu objektiboaren edozein aztarna ezabatuz egingo du, oztoporik gabe sentsibilitate purua irudikatzeko (hau izanda pinturaren protagonista absolutua)

Azken kontraesan bat aurkitzen dugu bere pentsamenduan "La Nueva Escultura" aztertzen badugu. M. Bissonnette-k adierazten duen moduan, antzeman dezakegu eskultura espresionistarekiko jarrera aldaketa batzuk, Greenberg-ek hasiera batean sostengatu zuenetik (bere defentsa handiena 1949an burutu zuen aurretik aipaturiko testu horrekin) gero ukatu zuenera arte. Hortik aurrera eskulturatik tendentzia berri bat ikusi zuen eta espresionista abstraktuek lehenengo planua okupatuko zuten.

Teoriaren Eraginak (positiboak eta negatiboak) aldatu

Mota askotariko eraginei buruz hitz egin dezakegu. M. Bissonnette-k esaten digu nola Greenberg-engan burutzen den kritika zuzena Jane Harrison Cone eta Rosalind Krauss-el lanetan ikusi ahal den (60.hamarkadan bere formalismoaren eragina jaso zutenak). Horretaz gain, kritika gehiago egin dira denborarekin; Michael Leja, Kirk Varnedoe eta Edward Lucie-Smith izeneko historialarietan ikusgarria da. Baita topatu dezakegu espresionismo abstraktuaren inguruko liburu askoretan, eskulturaren atalean.

Hala ere, Greenberg-en idazkien eragina ez da sakontasunean aztertu.

Eragin negatiboekin hasteko, adibidetzat hartuz Rosalind Krauss, ikusten dugu nola Greenberg-en modernismoaren teoria ezeztatzen duten batzuk dauden. Krauss-ek leporatzen zion gaitasun eza izatea autokritika modernistaren sentsibilitate handiago bati hurbiltzerakoan. Bestetik, ulertu behar dugu agian Greenberg-en kontrako teoriak agertzearen ondorioa artearen tradizionalizazioa izan zela.[22] Horretaz gain, Amerikako espresionista abstraktuak gehiegi babesten zituenez ( Picasso edo Cézanne bezalako europarrak ia ez ditu aipatzen) patriarkala kontsideratu zen eta baita egotzi zaio garaiko propaganda kulturala egin izatea.

Artistengan izan zuen eraginari dagokionez, esan daiteke Kanadako margolari moderno ugarietan efektu sakona izan zuela.[23] Horren adibide da Kenneth Noland[4], onartu zuela norabide aldaketa egin zuela Greenberg-en onespena lortzeko asmoarekin. Ikusgarria da bestetik zenbait artistekiko agertzen duen gaitzespena, nahiz eta inoiz ez erakutsi publikoki; adibidez, De Kooning artistarekin eta "Emakume" serieko figurazioarekin. [24] Erasoak ez zituzten bakarrik artistek jasotzen, baita teorilari eta intelektualek ere. Pribatuan, esaten da Rosenberg eta Greenberg-ek zenbaitetan fisikoki borrokatu direla.[25]

Orokorrean ikusten dugu nola nahiz eta bere teoriak eragin handia duen artearen kanon historikoan, bere teoriaren baliogarritasuna zalantzagarria izan daiteke, artelanak ikusteko eta sailkatzeko modu mugatu bat delako. Hau da, Greenberg artearen erakundetzearekin estuki erlazionaturik egonda, aurkezturiko obren azalpen esplizituan arreta jarri zuen eta saiatu zen egoera bat sortzen non artea tradizionalizatua izango zen, eta material estetiko bezalako objektu baten moduan ikusia izango zen.


Hurrengo artistek eta arte historialariek Greenberg baztertu zuten teoria posmodernoen eta sozialki konprometituak ziren mugimenduen kontra agertu zelako. Ez hau bakarrik, publiko orokorra urruntzen hasi zen behin eta berriz estandar estetikoak aipatzen zituelako, eta horiek ziren Arte Pop-a edo minimalismoa bezalako mugimenduekin ondo etortzen ez ziren kategoria zorrotzak. Ezin zuen "estilo" kontzeptua alde batera utzi. Aldi berean, artearen historiak joera artistikoen pluralismo bat hartzen ari zen, eta justu "estilo" hori ekiditzen. Publikoaren urruntze horrekin batera, Greenberg-ek adierazi zuen 40.hamarkadako espresionismo abstraktua hasiera batean onartua ez izatea ulertzen zela kulturaren eta moralaren dekadentzia bat eman zelako jende "arruntaren" artean.

Bestelako informazio lagungarria aldatu

Nahiz eta hasierako bistan irudi daitekeen webgrafia oso luzea dela, Greenberg-en teoriaren inguruan aurretik burutu diren analisi gehienek enfokatuak izan dira arlo estetiko batetik. Hortaz, hemen ideia klabeak laburbildu dira gero iturri desberdinetatik informazio baliagarri gehiagorekin osatu ahal izateko.

Entsegu hau eskuratu ahal da PDF batean.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Testua eskuratzeko PDFa. .
  2. K.Carpenter
  3. WILLETTE, J. Modernist Painting by Clement Greenberg”
  4. a b Dictionary of Art Historians, Lee Sorensen. ed. “Greenberg, Clement”
  5. The Editors of Encyclopaedia Britannica. “Clement Greenberg. American critic”
  6. (ibid. Lee Sorensen)
  7. (ibid. WILLETTE, J.)
  8. “Art Critics Comparison: Clement Greenberg vs. Harold Rosenberg”.
  9. (op.cit. WILLETTE, J.)
  10. https://es.wikipedia.org/wiki/Clement_Greenberg (2018)
  11. (zita lortua hurrengo link-etik: Clement Greenberg. Modernist Painting. Link-a: http://www.yorku.ca/yamlau/readings/greenberg_modernistPainting.pdf).
  12. (ibid. James)
  13. a b “Clement Greenberg: Modernist Painting”. (egile eta data ezezaguna)
  14. Bere izaeragatik beste zerbaiti estuki lotuta dagoela (RAEren definizioa)
  15. “Clement Greenberg. Modernist Painting” PDF (egile eta data ezezaguna 2)
  16. (ibid. “Clement Greenberg. Modernist Painting” PDF. Egile eta data ezezaguna)
  17. Edouard Manet, A Bar at the Folies-Bergère
  18. https://en.wikiquote.org/wiki/Clement_Greenberg. (2018)
  19. James. “Analysis of Clement Greenberg's essay, 'Modernist Painting”
  20. “Clement Greenberg. Modernist Painting” PDF (egile eta data ezezaguna)
  21. (ibid. James)
  22. (ibid. “Clement Greenberg: Modernist Painting”. PDF . Egile eta data ezezaguna)
  23. (ibid. CARPENTER, K)
  24. (ibid. “Art Critics Comparison: Clement Greenberg vs. Harold Rosenberg”)
  25. Ibid. Bere etsaiaren kontrako eraso famatuena 1962ko entseguan eman zen ("Cómo la escritura artística gana su mal nombre").

Bibliografia aldatu

  • AMADOUR, R. “ Clement Greenberg's "Modernist Painting" ”. Amadour.com. (2017)

Esteka: https://web.archive.org/web/20200125075316/http://amadour.com/blog/2017/3/20/clement-greenbergs-modernist-painting (Kontsultatua 20/02/19)

  • BISSONNETTE, M. “From ‘The New Sculpture’ to Garden Statuary: the suppression of Abstract Expressionist sculpture”. Journal of Art Historiography Number 13 (December 2015.

Esteka: http://www.worldcat.org/title/from-the-new-sculpture-to-garden-statuary-the-suppression-of-abstract-expressionist-sculpture/oclc/950477174 (Kontsultatua 20/02/19)

  • CARPENTER, K. “Clement Greenberg”. The Canadian Encyclopedia, 29 May 2018, Historica Canada.

Esteka: https://www.thecanadianencyclopedia.ca/en/article/clement-greenberg. (Kontsultatua 20/02/19)

  • CHASE, M. “Clement Greenberg: Modernist Painting”. Docplayer.net. (2017)

Esteka: https://docplayer.net/43377287-Clement-greenberg-modernist-painting.html (Kontsultatua 20/12/19)

  • CUEVAS DEL BARRIO, J. “Espacio, Tiempo y Forma. Una revisión a la interpretación de la Pintura Moderna de Greenberg a través de los textos de la Vanguardia”. UNED. Serie VII, H.a del Arte, t. 22-23, 2009-2010. PDF. 336-364.

Esteka: http://revistas.uned.es/index.php/ETFVII/article/download/1433/1328 (Kontsultatua 20/02/19)

  • FASSI, L. “Clement Greenberg. Modernismo come farmakon”. Flashartonline.it (2008)

     Esteka: https://web.archive.org/web/20170814204752/http://www.flashartonline.it/article/clement-greenberg/ (Kontsultatua 20/02/19)

  • JOPP, A. “Clement Greenberg: Modernist Painting”. Bestamericanart.blogspot.com. (2011)

Esteka: http://bestamericanart.blogspot.com/2011/05/clement-greenberg-modernist-painting.html (Kontsultatua 20/02/19)

  • QUIGLEY, T. “Summary: Clement Greenberg Modernist Painting”. (1996)

Esteka: http://timothyquigley.net/vcs/greenberg-mp_sum.pdf (Kontsultatua 20/02/19)

  • WILLETTE, J. “Modernist Painting by Clement Greenberg” (2012) Arthistoryunstuffed.com.

Esteka: https://arthistoryunstuffed.com/modernist-painting-by-clement-greenberg/ (Kontsultatua 20/02/19)

  • WOLF, J. “Introduction to flatness”. Theartstory.org

Esteka: https://www.theartstory.org/definition-flatness.htm (Kontsultatua 20/02/19)

  • The Editors of Encyclopaedia Britannica. “Clement Greenberg. American critic” (2019)  Britannica.es.

Esteka: https://www.britannica.com/biography/Clement-Greenberg (Kontsultatua 20/02/19)        

  • “Clement Greenberg: Modernist Painting”. PDF (egile eta data ezezaguna)

Esteka: http://waller.sakura.ne.jp/waller/writing_ENG_files/Clement%20Greenberg.pdf (Kontsultatua 20/02/19)

Esteka: https://es.wikipedia.org/wiki/Clement_Greenberg (2018) (Kontsultatua 20/02/19)

  • James. “Analysis of Clement Greenberg's essay, 'Modernist Painting. Jbrasor.com (2015)

Esteka: http://www.jbrasor.com/writing/2015/3/28/analysis-of-clement-greenbergs-essay-modernist-painting (Kontsultatua 20/02/19)

  • Dictionary of Art Historians, Lee Sorensen. ed. “Greenberg, Clement”. Arthistorians.info. (data ezezaguna)

Esteka: https://web.archive.org/web/20190411172600/http://arthistorians.info/greenbergc (Kontsultatua 20/02/19)

Esteka: https://en.wikiquote.org/wiki/Clement_Greenberg (2018) (Kontsultatua 20/02/19)

  • “Art Critics Comparison: Clement Greenberg vs. Harold Rosenberg”. Theartstory.org. (2012, egile ezezaguna)

Esteka: https://resources.saylor.org/wwwresources/archived/site/wp-content/uploads/2012/02/ARTH408-1.2.1-The-Art-Story-Clement-Greenberg-vs-Harold-Rosenberg.pdf (Kontsultatua 20/02/19)

  • RAE: inherente.

Esteka: http://lema.rae.es/dpd/srv/search?key=inherente (Kontsultatua 07/03/19)

  • MEHTA, V. “Importance of Flatness in Paintings”. Medium.com (2016)

Esteka: https://medium.com/@vaibhavmehta/importance-of-flatness-in-paintings-24dd75cab874 (Kontsultatua 20/02/19)

  • “Arte y cultura : ensayos críticos. Clement Greenberg”. Colección Punto y Línea. Gustavo Gili, S. A. (Barcelona, 1979)

Kanpo estekak aldatu