Joan Jett (jaiotzez Joan Marie Larkin ; Filadelfia, Pensilvania, AEB, 1958ko irailaren 22a) abeslari, produktore, gitarra-jotzaile eta aktore bat da.

Joan Jett

Bizitza
JaiotzaFiladelfia1958ko irailaren 22a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaWheaton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, aktorea, egile abeslaria, disko-ekoizlea, telebista-aktorea, kantaria eta estudioko musikaria
Lantokia(k)Los Angeles
KidetzaThe Runaways (en) Itzuli
Joan Jett & the Blackhearts (en) Itzuli
Genero artistikoarock
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
baxua
DiskoetxeaBlackheart Records (en) Itzuli
Epic Records
MCA Records
Warner Music Group

joanjett.com
IMDB: nm0005053 Allocine: 36170 Rottentomatoes: celebrity/joan_jett Allmovie: p35595 TV.com: people/joan-jett IBDB: 75711
Facebook: joanjettandtheblackhearts Twitter: joanjett Instagram: joanjett Youtube: UCURhGCLPWhW4Ssy2bA0kbJg Spotify: 6ZRWxu4ak88m5yHBAEelkQ iTunes: 1282872765 Last fm: Joan+Jett Musicbrainz: f376828a-b438-4fda-bb2e-dcd5fbe81f83 Songkick: 369656 Discogs: 283542 Allmusic: mn0000137173 Deezer: 380367 Edit the value on Wikidata

Famatua da I Love Rock N’ Roll singlea dela-eta. Abesti hau Bilboard zerrendako lehena izan zen 1982ko martxoaren 20tik maiatzaren 8ra arte. Beste lan famatu batzuk Crimson and Clover, Bad Reputation, I Hate Myself for Loving You, Do You Wanna Touch Me, Light of Day, Little Liar eta Love Is All Around dira.

Joan rock musika-estiloaren emakume-erreferente garrantzitsuenetariko bat da. Izan ere hainbat talderengan eragin izan du, hala nola; L7, Bikini Kill, Shonen Knife, Yeah Yeah Yeahs, Kittie, The Donnas edo Hole. Hori gutxi izango balitz, Rolling Stone aldizkariarentzat munduko 87. gitarra-jole onena da (zerrenda honetan 2 emakume daude soilik).

Biografia:

aldatu

Joan Jett Lankenau ospitalean, Filadelfian, jaio zen. 1967an Marylandera bizitzera joan zen.

The Runnaways

aldatu

15 urterekin The Runaways izeneko taldea sortu zuen Sandy West, Mickie Steele, Jackie Fox, Lita Ford eta Cheri Currie kideekin. Joanek abesten, gitarra jotzen eta konposatzen zuen. Nahiz eta taldea nahiko ospetsua izan Europan, Japonian, Australian, Kanadan eta Hego Amerikan, ez zen halan izan AEBn. Horren arrazoi nagusia komunikabideak emakumez osatutako talde bat ikustera ohituta ez egotea izan zen. The Runnaways 1979an banandu zen. Guztira 5 diska ekoiztu zituzten. 2010an taldeari buruzko filma argitaratu zen, Kristen Stewartek Joan antzezten zuela.

Solista bezala

aldatu

1979ko udaberrian Joan Jett Londresera joan zen, bakarlari bezala lan egiteko. Sex Pistols, Paul Cook eta Steve Jonesekin abestiak grabatu zituen. Horietako bat I Love Rock N’ Roll abestiaren lehen bertsioa izan zen. Los Angelesera itzulita, The Runnawaysen oinarritutako film batean antzeztu zuen. Han Kenny Laguna konpositorea ezagutu eta elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Joan eta Kennyk Black Records zigilua editatu zuten. Joan berezko zigilua editatu zuen lehen emakumea izan zen.

Joan Jett & The Blackhearts

aldatu

Joanek Lagunarekin The Blackhearts taldea sortu zuen 1980ko hamarkadaren hasieran. Jetten taldekideak Ricky Byrd, John Doe, Gary Ryan eta Eric Ambel (geroago Byrdek ordezkatuko zuen). Taldeak I Love Rock N’ Roll abestia grabatu zuten

Beste lanak

Jett, kirol-zale amorratua, Love Is All Around abestia sortu zuen. Kanta hau emakumezkoen kirol-ereserki bihurtu da. Joan Jettek ESPN X-Games enpresarekin hainbat alditan elkarlanean aritu da.

Diskografia

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Jett