Luisito Comunica

youtuber mexikarra

Luis Arturo Villar Sudek (Zaragozako Puebla 1991ko martxoaren 20a) ezagunago Luisito Comunica bezala mexikar empresari, youtuber, idazle, ekintzailea eta aktorea da.

Luisito Comunica

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Arturo Villar Sudek
JaiotzaPuebla1991ko martxoaren 20a (33 urte)
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaBenemérita Universidad Autónoma de Puebla (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakblogaria, aktorea eta telebista-ekoizlea
Izengoitia(k)Luisito comunica, El Rey Palomo eta Luisillo

IMDB: nm10305267 Facebook: LuisitoComunica Twitter: LuisitoComunica Instagram: luisitocomunica Youtube: UCECJDeK0MNapZbpaOzxrUPA TikTok: LuisitoComunica Edit the value on Wikidata

Bere youtubeko kanala Mexikon jarraitzaile gehien daukan kanala da[1].

Hezkuntza eta bizitza pertsonala

aldatu

Pueblako Ekialdeko Ikastolan ikasi zuen, hizkuntza oinarrizkoa eta erdi goikoa eskaintzen duena. Komunikazioko zientziako karrera egin eban Pueblako Unibertsitate Autonomoan. Bideo baten argitu eban ezin izan zuela karrera amaitu ez zuelako dirurik materia bat ordaintzeko. Geroago ordaindu zuen baina aurrekoaren ondorioz atzeratu zuen eta azkenean urteak joan ahala ez zuen inoiz amaitu.

Ibilbidea Youtuben

aldatu

Youtuben hasi zen 2007 eta bere kanala “piano para gente cool” izendatu zuen eta 2010anLouie Artie” izenara aldatu zuen. Bere kanala erabili zuen piano klaseak emateko urte asko geroago bere hiritik mugitu zen hiri berri batera joateko (Mexikoko hiria) hor aukera gehiago eukitzeko youtubetik bizitzeko, momentu horretan bere kanalaren izena berriro berriztu zuen orain daukan izena jartzeko ere bera egiten zuen edukia aldatu zuen; oraingoan hasi zen kanpotar baten bizitza aztertzen eta bere bizipenak esaten. 2020 Youtube Originalseko documetal baten parte hartu zuen Aislados izenekoa konfinamenduko egoera erakusten zuena.

Espainar askoren oldarraldia

aldatu

2024ko ekainan gorroto eta irain mezu asko jazo zituen espainar askoren aldetik. Euskadin egona zela, youtubera bideo bat igo zuen. Bertan Euskadi "Politikoki Espainia eta Frantzian artean arrapatutako eskualde bat da" esan zuen. Bideoan agertzen zen gazte batek zera esan zuenː "Euskaldunak garelako, ez espainiarrak". Gehienbat hitz hauen ondorioz espainiar nazionalisten arbuioa eta gaitzezpena jazo zuen eta Luisitok, jazotako presioaren ondorioz bideoaren atal batzuk ezabatu zituen[2][3][4]

Beste lanetako partizipazioa

aldatu

Luis ez da beti youtubera izan, gazteago zanean ingeleseko irakasle bezela lan egin zuen. 2018ean arropa enpresa bat sortu zuen Rey Palomo izenarekin, 2021 bere bigarren enpresa sortu zuen, tamarindo zaporeko tekila saltzen zena Gran Malo izenarekin[5].

Hirugarren ogibide moduan PilloFón da telefono-komunikazio enpresa bat 2020ean sortuko zuela esan zuen eta hurrengo urterako jada eskuragarri zegoen. Azkenik urrian hanburgesa kate baten sortzailenetariko bat da, Fasfú izenekoa.

2019ean liburu bat idatzi eban Lugares Asombrosos bere bidaiei buruz hitz egiten dauana eta Alfaguara editorialarekin argitaratu eban.

Sonic 1 eta Sonic 2 pelikuletako ahots aktore izan da latin Amerikarako[6].

Deigo & Kaito japoniar katean inbertzailea da 2020tik[7].

2023ko urtarrilean, Munduko Ekonomia Foroaren urteko kongresuaren berri emateko gonbidatutako mundu osoko sei YouTuber ospetsuetako bat izan zen.

2024ko ekainean, The Boys telesailean antzezten debuta egin zuen Black Noir supervillanoa bezala.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • [1], Luis Comunicaren YouTube kanala.