Non dago Mikel? Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2020an ekoiztua. Urte hartako Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten.[1] [2]25 urte pasa eta gero, Mikel Zabalzaren auziaren erantzuna erakutsi nahi izan dute, galdera bat luzatuta ere.[3]

Non dago Mikel?
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaNon dago Mikel?
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena79 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Amaia Merino
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli

[[Kategoria:Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Amaia Merino
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli

[[Kategoria:Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaIzaskun Arandia
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli

[[Kategoria:Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaIZAR Films
ahotsa.info

EdizioaAmaia Merino
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGorka Pastor
Argumentu nagusiaMikel Zabaltza Garatea
Historia
Jasotako sariak

mikelzabalza.eus
IMDB: tt13117258 Filmaffinity: 687348
Facebook: nondagomikel Twitter: NonDagoMikel Edit the value on Wikidata


Dokumentalaren material estrarekin, Galdutako Objetuak websaila ere zabaldu da.[4] Haren gaineko informazio osoa https://mikelzabalza.eus/ webgunean aurki daiteke.[5]

2021eko otsailaren 26an, zinema-aretoetan estreinatu zen[6], eta, lehendabiziko astea pasa aurretik, ikusienen artean kokatu zen.[7][8][9]

Egileek nahiz Mikel Zabalzaren familiak aitortu dutenez, estreinaldiak lortu du torturaren kutxa berriro irekitzea.[10][11] Euskal Herrian, baita Espainian ere. Izan ere, Madrilgo estreinaldian, Espainiako Gobernuko presidenteorde Pablo Iglesiasek eta Berdintasun ministro Irene Monterok parte hartu zuten. Pablo Iglesiasek esan zuen Espainian torturatu dela eta hori Espainiako demokraziarentzat lotsagarria dela. [12][13]

Estreinaldiaren aste berean, Mikel Zabalza Intxaurrondon torturatuta hil zutela frogatzen duen grabazio bat zabaldu zuen 'Público'k. 'Non dago Mikel?' dokumentalerako lanetan topatu zuten audioa, entzun gabea zen.[14][15] Audioan, gainera, Gómez Nieto Guardia Zibileko kapitainak dio atxilotu bat ia hil arte torturatu zutela, 18 lagun zeuden atxilotuta sarekada hartan.[16]

Testuinguru horretan, Nafarroako Torturatuen Sareak torturaren kontrako manifestazioa antolatu du Iruñean, martxoaren 7an, hain zuzen; grabaketa zahar hark mahai gainean paratu du oraindik argitu eta garbitu gabeko auzia. [17] Bertan, besteak beste, Mikel Zabalzaren senideek parte hartu zuten.

(FICG) Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinemaldiaren 36. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko da 2021eko urrian.[18][19] [20] Bestalde, dokumentalak hasiera eman die Bilboko Zinexit topaketei. [21][22] Horren ondoren, Ipar Euskal Herriko zinema-aretoetara iritsi da. [23]

Filmak AtlantiDoc Saria ere irabazi du Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren jaialdian. [24][25][26][27]

2022aren irailaren 11n, TV3ek hilaren telebistaz lehen aldiz eman zuen, 'Sense ficció' saioaren barnean, 65 minutuko bertsioan, katalanezko azpidatziekin. [28]

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak 1985ean Mikel Zabalzari gertatu zitzaiona kontatzen du: Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuen, eta desagertuta eman zituen hogei egun. Desagerpenaren aurrean, erantzun bila jo zuen gizarteak, askotariko bertsioak baitzeuden gertatutakoaren inguruan. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen gazteak, Guardia Zibilari zulo baten berri ematera zihoala. Bidasoa ibaian agertu zen Mikelen hilotza, eta gertaera hark izugarrizko anabasa sortu zuen euskal gizartean: protesta ugari eta eztanda sozial handiak eragin zituen.[29]

Gizartean, baina, beste bertsio bat nabarmendu zen: torturen ondorioz hil zutela. Harekin batera atxilotutako lekukoek berretsi egin zuten bertsio hori, poltsa edo bainuontzia aplikatuta hil zutela; baina inoiz ez zuten inor epaitu. Zabalza hil zutenetik hiru hamarkadatik gora igaro arren, haren familiak eta gertukoek egia jakin nahian segitzen dute.[29]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Donostiako Zinemaldia. Non Dago Mikel? / Where Is Mikel?. .
  2. Hermosilla, Gotzon. «Paperean gelditu zen gezurra» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. «Non dago Mikel? Merinoren eta Pituren erantzun zinezkoa» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. Websaila – Non dago Mikel? Galdutako Objektuak. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. Non dago Mikel? Galdutako Objektuak – Non dago Mikel? Euskal Herria astindu zuen Estatu krimen baten historia.. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. Sarriegi, Enekoitz Telleria. «Erantzunak bai, erantzuleak ez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  7. Zurutuza, Amaia. (2021-03-01). ««Estatu espainiarrean 10 pelikula ikusienen artean sartu da Non dago Mikel, izugarria da»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  8. Regadas, Leire. (2021-02-25). «Miguel Angel Llamas 'Pitu': "Ion Arretxe Mikel Zabalzaren ahotsa bihurtzen da film honetan"» hamaika telebista (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  9. Teso, Begoña del. «Gezurra nork kontatuko?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  10. «Torturaren kutxa berriz ireki du "Non dago Mikel?" filmak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  11. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-24). ««Torturaren egunean hil zen Galindo, itota... mendeku asmorik gabe, oso sinbolikoa da»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  12. «Pablo Iglesias: "Demokrazia batek ezin du onartu tortura mekanismo prozesal gisa" - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  13. Garmendia, Lander Muñagorri. «Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatu izatea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  14. Urain, Jon O.. ««Eskua joan zaie»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  15. Urain, Jon O.. «Gomez Nieto, Lasa eta Zabalaz: «Bi tiro buruan, kaputxarik gabe»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  16. Urain, Jon O.. ««Poltsa jartzean konturatzen zara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  17. Tubia, Iker. ««Bada garaia tortura aitortzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  18. «Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian lehiatuko da 'Non Dago Mikel?' - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  19. Erredakzioa. (2021-08-19). «‘Non dago Mikel?’, Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  20. «FICG | Festival Internacional de Cine en Guadalajara | Inicio» ficg.mx (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  21. «‘Non dago Mikel?’ dokumentalak emango die hasiera Bilboko Zinexit Topaketei» KULTUR SHAREA 2021-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  22. «'Non dago Mikel?' dokumentalak Zinexit topaketak irekiko ditu astearte honetan» El Correo 2021-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  23. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2021-10-21). «‘Non dago Mikel?’ film-dokumentala Ipar Euskal Herrian ikusgai» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  24. «"Non dago Mikel?" filmak AtlantiDoc Saria irabazi du Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren jaialdian» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  25. «'Non Dago Mikel?' dokumentalak AtlantiDoc Saria irabazi du» El Diario Vasco 2021-12-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  26. Erredakzioa. (2021-12-15). «'Non dago Mikel?' lanak Uruguaiko Atlanticdoc jaialdia irabazi du» Zinea (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  27. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-12-14). «‘Non dago Mikel?’ filma saritu dute Uruguaiko Atlantidoc jaialdian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  28. Urkizu, Urtzi. «TV3ek hilaren 11n emango du 'Non dago Mikel?' dokumentala» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  29. a b «Estatu krimen baten historia» Berria 2021-02-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  30. Berria. «'Non dago Mikel?' filma, Jon Gerediaga eta Elena Olabe, Lauaxeta sarien irabazle» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  31. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu