Metal natiboa naturan era metalikoan, garbian, agertzen den metala da. Bi mota daude: elementu natiboak (urrea, kobrea, beruna, aluminioa, merkurioa, zilarra, platinoa, burdina,[oh 1][1] iridioa, osmioa, paladioa, rodioa, rutenioa) eta aleazioak (letoia, brontzea, peltrea).

Platino natiboa, Kondyor meatzea, Khabarovsk kraia, Errusia

Historiaurreko gizakiarentzat metalak eskuratzeko bide bakarra izan ziren, uste baita metalak mineraletatik erauzteko prozesua duela 7.500 urte inguru garatu zela.[2] Hala ere, metal natiboak oso kantitate txikitan baino ezin ziren aurkitu; beraz, kobrea eta burdina Kobre Aroa eta Burdin Aroa baino askoz lehenago ezagutzen baziren ere,[3] galdaketa agertu arte ez zuten eragin handirik izan.

Oharrak

aldatu
  1. Lurraren azalean burdina natiboa oso urria da. Gehiena meteoritoetan iritsitakoa da, eta nikelarekin nahasturik dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. Iron-Nickel. galleries.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  2. Ancient metal workshop found in Serbia. stonepages.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  3. Egiptoarrek meteoritoetako burdina landu zuten. Argia, 2013ko irailak 8, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.