Memnoneko Kolosoak (bertan arabieraz Al-Colossat edo Es-Salamat izenekin ezagunak) bi harrizko estatua erraldoi dira, Amenofis III.a faraoia irudikatzen dutenak eta Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean kokatuak, Luxor parean, Medinet Habutik gertu eta Tebaseko nekropoli handietatik hegoaldera.

Memnoneko Kolosoak
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
Antzinako hiriTebas
Koordenatuak25°43′14″N 32°36′38″E / 25.720555555556°N 32.610555555556°E / 25.720555555556; 32.610555555556
Map
Altitudea79 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMemnon
Arkitektura
Materiala(k)kuartzita
Dimentsioak18 (altuera) m

Bi estatua bikiek, Amenofis III.a adierazten dute eserita. Bere eskuak belaunetan daude, eta bere begirada ekialdera zuzendua dago, Nilo ibaia eta irteten ari den Eguzkirantz begira. Tamaina txikiagoko bi irudik, tronuaren ondoan daudenak, bere emazte Tiy eta bere ama Mutemuia irudikatzen dituzte, alboetako panelek, urteroko uholdeen jainkoa den Hapiren baxuerliebean eginiko alegoria bat erakusten dute.

Estatuak, kuartzita bloke handietan zizelkatuak daude, espresuki Giza eta Gebel el-Silsilako harrobietatik ekarriak, Asuan iparraldean. Eusten dituzten harrizko oinarriak kontutan hartuz, estatua hauek 18 metroko garaiera dute.

Tronuaren xehetasuna

Kolosoen jatorrizko funtzioa, Amenofis III.aren hil multzoranzko sarreraren buru izatea zen: gurtza gune erraldoia, faraoia oraindik bizi zela eraikia, non lurrean zegoen jainkoa bezala gurtzen zen. Egun horietan, tenpluko multzoa, Egipto osoko handiena eta ikusgarriena zen. 35 hektareako azalera hartzen zuen. Karnakeko tenplua bera ere, Amenofisen multzoa baino txikiagoa zen. Gaur egun, baina, tenpluaren arrasto gutxi geratzen da.

Estrabon historialari eta geografo greziarrak, K. a. 27an gertatutako lurrikara batek Kolosoak kaltetu zituela dio. Ordutik, estatuek goizak argitzean "kantatzen" zutela esaten zen, bereziki hegoalderen zegoenak. Honen azalpena zera da: Tenperatura aldaketak, egun hasieran, uraren lurrintzea eragiten zuen, kolosoko zirriztuetatik irtetean, soinu berezi hori eragiten zuelarik. Septimio Severo erromatar enperadoreak estatua berritu zuen III. mendean eta ordutik ez da gehiago soinu hori entzun.

Memnoneko Kolosoak izena, aro helenistikotik dator. Kolosoak, izen horrekin bataiatu zituzten lehen bidaiari greziarrek, haue, tokikoei "Phamenoth" (Amenofis)en ahoskatzea entzuteak, Memnon izeneko Troiako Gerrako heroi bat eta Etiopiako erregea zena gogorarazten baitzien, bere armadak Afrikatik Asiara eraman zituena, setiatutako hiria defendatzen laguntzeko, eta azkenik Akilesek garaitu zuena.

Kanpo estekak

aldatu