Medinet Habu (izen arabiarra), Dyamet (izen egiptoarra), Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen gune arkeologikoa da, Tebasen parean. Azken hau, mendeetan zehar, eskualdeko gune administraibo eta ekonomikoa izan zena, baita, tebastar lurraldean Amon jainkoarekin lotutako lehen tokietako bat ere.

Medinet Habu: Ramses III.aren tenplua. Tenplurako sarrerako pilonoa.
Medinet Habu:Ramses III.aren tenplua. Barrutirako sarrerarako dorrea.
Tutmosis III.a eta Hatshepsuten tenplutxoa Medinet Habun, Amon jainkoari eskainia.

Monumentuak eta hondar arkeologikoak aldatu

Amonen tenplua aldatu

Tutmosis III.a eta Hatshepsut, XVIII. dinastiako gobernariek, Amon jainkoari eskeinitako tenplu txiki bat eraiki zuten, urteetan zehar aldaketa mordoa jasan zuena, XX, XXI, XXV, XXVI, XXIX eta XXX. dinastietan eta aro greko-erromatarrean.

Ramses III.aren hil tenplua aldatu

Ramses III.a, XX. dinastiako faraoia izan zenak, toki hau aukeratu zuen bere hil tenplu handia eraikitzeko. Kanon klasikoen arabera diseinatua, Ramesseumaren antzera, ehun ta berrogeitamar metro inguruko luzera du eta nahiko ongi kontserbatua dago. Barrutiaren barnean, hegoaldean, Amenirdis I.a, Shepenupet II.a eta Nitokris I.aren kaperak daude, hauek, Amonen gurtzaile jainkotiarrak edo jainkoaren emazte titulua zutelarik XXV. dinastian. Multzoa, adobezko harresi batek babesten zuen, barrutiaren sarrerak, dorre bitxi bat zuelarik.

Gertuko tenpluak aldatu

Amenofis III.a, XVIII. dinastiako faraoiak, Medinet Haburen hegoaldean, Egiptoko handi eta ikusgarriena izatera iritsi zen hil multzo bat eraikitzea agindu zuen, Memnoneko Kolosoak ataria gordetzen zeudelarik, gaur egun, multzo honen hondakin gutxi geratzen den arren. Bere errege jauregia Malkatan eraiki zen, hegoalderago.

Kanpo estekak aldatu