Mutemuia Antzinako Egiptoko erregina bat izan zen, zehazki, Tutmosis IV.a faraoiaren emaztea eta Amenofis III.aren ama (K. a. XIV. mende inguruan.)

Mutemuia

Amon jainkoaren emazte

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaArtatama I.a
Ezkontidea(k)Tutmosis IV.a
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Kasu gehienetan bezala, Mutemuiaren jatorria erabat ezezaguna da. Batzuk diotenez, Tebaseko gortera bidalitako lehen Mitanniko printzesetako bat dela diote, bi herrialdeen arteko aliantzaren adierazgarri bezala. Beste batzuen ustez, Yei izeneko siriar jatorriko gurdi gidari baten alaba eta Iuiaren (Amenofis III.aren erregealdian garrantzi handia izango zuen gizona eta Tiy erreginaren aita izango zena) arreba. Bi aukera hauek, oraindik frogatzeke daude.

Mutemuia emaztea eta ama zen bere senarra tronura igo aurretik, nahiko zaila zena, oinordekotza zerrendan bosgarren edo seigarren postuan aurkitzen baitzen. Patuaren nahiak direla eta, Tutmosis IV.a errege izatera iritsi zenean, Mutemuiak, errege odoleko bi printzesek alboratua izatearekin konformatu behar izan zuen (Nefertari eta Iaret), Errege Emazte Handi kargua izan zutenak, Mutemuiak berak, bere senarra hil ondoren bakarrik lortuko zuena.

Amenofis III.a faraoi izendatua izan zenean Tutmosis IV.aren erregealdi laburraren ondoren, Mutemuiak, umearen erregeordetza bere gain hartu zuen. Izan ere, une horretan, Amenofis III.ak hamabi urte baino ez zituen, eta bere ustezko anaia Iuiarekin, Tiyrekin ezkontzea adostu zuen, Tutmosis IV.ak bere bi Errege Emazte handiekin izandako alabak baztertuz (litekeena da Mutemuiak bi haiek gorrotatzea, errege emazte handi bezala alboratua izan zenean). Luxu oroz inguratua eta bere ametsa lortuz, erregina ama oso edadetua zen bere semearen erregealdiaren amaiera inguruan hil zenean.

Ukaezina da emakume honek bere semeagan izan zuen eragina, batez ere erregealdiaren lehen urteetan. Bere amarentzako opari bezala eta bere tronuratzea are gehiago legitimatzeko, Amenofis III.ak, eta hala irudikatu zuen Luxorreko tenplu ederrean, Mutemuia eta Amon-Ra jainkoa beraren arteko loturatik jaiotakoa zela adierazi zuen. Faraoiak berak, bere burua Amonen semetzat izendatzea eta oraindik bizirik zegoela jainkotzea ez zen batere ohikoa Antzinako Egipton, eta errege gutxi batzuek baino ez zuten egin halakorik Amenofis III.ak baino lehenago, Hatshepsutek adibidez.

Amenofis III.az gain, Mutemuiak beste zenbait seme izan zituen Tutmosis IV.arekin, Amenemhat gaztea bezala.

Mutemuia izenak Mut txalupan esan nahi du, hau da, Mut eguzki txalupan). Mutemuia hieroglifoetan:

G15tM
P3
B7