Mehmed II.a

Mehmet II.a» orritik birbideratua)

Mehmed II.a[1] edo Mehmed Konkistatzailea sultana (Edirne, 1432ko martxoaren 30a - Hünkârçayırı, 1481eko maiatzaren 3a) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1444tik 1446ko irailera arte, eta, aurrerago, 1451tik 1481era arte. Hogeita bat urte zituela, Konstantinopla konkistatu zuen, eta Bizantziar Inperioaren azkena ekarri zuen.

Mehmed II.a


Otomandar Inperioko sultana

1451ko otsailaren 12a - 1481eko maiatzaren 12a
Murad II.a - Bayezid II.a

Otomandar Inperioko sultana

1444 (egutegi gregorianoa) - 1446 (egutegi gregorianoa)
Murad II.a - Murad II.a
Bizitza
JaiotzaEdirne1432ko martxoaren 30a
Lehen hizkuntzaOtomandar turkiera
HeriotzaGebze (en) Itzuli1481eko maiatzaren 3a (49 urte)
Hobiratze lekuaFatih Istanbul Mosque (en) Itzuli
Familia
AitaMurad II.a
AmaHüma Hatun
Ezkontidea(k)Gülbahar Hatun (en) Itzuli
Çiçek Hatun (en) Itzuli
Sittişah Mükrime Hatun (en) Itzuli
Gülşah Hatun (en) Itzuli
Helena Palaiologina (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
arabiera
persiera
Bibliako hebreera
Erdi Aroko greziera
latina
serbiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: ba01c2d1-0170-4a0a-8761-98013af51990 Find a Grave: 16625827 Edit the value on Wikidata

Mehmedek Asian konkistak egiten segitu zuen. Anatolia bateratzea lortu zuen eta, Europan, Bosnia eta Kroazia. Mehmed II.a heroi nazionala da Turkian, eta Istanbulen dagoen Mehmed sultanaren zubia haren omenez izendatua da.

Haurtzaroa aldatu

Murad II.aren hirugarren semea zen, eta Edirnen jaio zen 1432ko martxoan. Ama ez zen Muraden lau emazteetako bat, haren ohaideetako bat, esklaboa, baizik, eta seguruenik ere jatorri xumeko greziarra.

Mehmed, txikitan, Edirneko haremean bizi izan zen, amaren ondoan. Umetan, setatsua eta oldarkorra zen, helduen esana egiteko edo kritikarik edo aholkurik onartzeko inolako joerarik ez zuena: lehen urteak aitarengandik banatuta bizi izan zenez, ez zen egiteko erraza hura kontrolatzea eta arrastoan sartzea. Kleriko kurdu bat izan zuen tutore, eta filosofia eta zientzia, historia eta literatura islamikoa, greziarra eta latindarra ikasi zituen.

 
Mehmed II.aren tronuratzea Edirnen, 1451n

Tronuratzea aldatu

Murad aitak Edirnetik joan beharra izan zuela eta, Mehmed utzi zuen erregeorde, eta Halil Pasha Candarli bisir handia printzearen aholkulari gisa. Janizariak altxatu egin ziren, eta Edirneko merkatua erre zuten.

Murad Edirnera itzuli zenean, bere semearen alde abdikatu zuen, eta 1444ko abenduan tronuratu zen Mehmed semea. Murad erretiratu nahi zuen lekura joan zen, Manisara, eta Inperioaren aginpidea artean 13 urte bete gabe zituen Mehmed semeari utzi zion. Aurrerago, ordea, Halil Pasha bisir handiak halaxe eskatuta, Murad Edirnera itzuli zen, eta berriz ere sultan izan zen, eta Mehmed Manisara erretiratu zen.

Mehmedek lehen semea 1448an izan zuen, bere ohaideetako batekin, Bayezid II.a sultana izango zena, hain zuzen ere.

Hainbat alditan ezkondu zen tribu boteretsuetako printzesekin, eta seme-alabak ere izan zituen; bigarren semea ohaideetako batekin, eta hirugarrena, Ibrahim II.a emirraren alabarekin. Ezkontza horiek Muraden estrategia ziren, Anatolian zituen arerioekin aliantzak sendotzeko.

Murad 1451n hil zen, 47 urte zituela, eta hiru hamarkadaz gobernatu zuen. Haren heriotza isilean mantendu zen, Mehmed semea Manisatik itzuli arte. Iristean, armadak segituan aldarrikatu zuen sultan izateko.

Konstantinopla setiatzea eta konkistatzea aldatu

Mehmedek 1452an jarri zuen martxan Konstantinopla setiatu eta konkistatzeko plana.

Setioa 1453an hasi zen, eliteko tropa otomandar ziren janizariek lagunduta. Sultanak gidatutako erasoek sei aste iraun zuten, tropa turkiar-otomandarrak 1453ko maiatzaren 29an sartu, eta haiek hiria konkistatu zuten arte.

Konstantinopla erori ondoren, Mehmed sultanak Erromako enperadore titulua hartu zuen, Bizantzio Erromatar Inperioaren ondorengoarena baitzen.

Genealogia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmed II.a  

Erreferentziak aldatu