Växjö
Växjö (suedieraz ˈvɛkːˈɧøː ahoskatua) Suediako hegoaldeko hiria da, Kronobergeko konderriko hiriburua. 2010ko erroldaren arabera 60.887 biztanle ditu.
Växjö Växjö | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) ![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Konderria | Kronobergeko konderria | |
Probintzia | Småland | |
Izen ofiziala | Växjö | |
Jatorrizko izena | Växjö | |
Posta kodea | 350 03–359 99 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°53′21″N 14°48′10″E / 56.88903°N 14.802795°E | |
![]() | ||
Azalera | 30,28 km² | |
Altuera | 167 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 71.282 (2020ko Abenduaren 31)![]() | |
Dentsitatea | 2,01 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1342 | |
Telefono aurrizkia | 0470 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Skagaströnd | |
http://www.vaxjo.se/ |
Etimologia Aldatu
Växjö izenak bi hitz hartzen ditu bere baitan, väg (bidea) eta sjö (aintzira), izan ere neguan aintzira izoztu egiten zenea berau zeharkatzen baitzuten inguruko herrietako nekazariek markatu plazara joateko.
Historia Aldatu
Kontrakoa uste bazen ere, ez zen kristautasun aurreko kultorik izan bertan, bai ordea gertu dagoen Hov herrian. XII mendetik aurrera apezpikuaren egoitza izan da baina ez zuen hiri estatusa lortu 1342 arte, Magnus IV.a Suediakoak eman zion. XIV mendean eskola ireki zen eta 1485ean frantziskotarren monasterio bat. XV mendekoa da Kronoberg gaztelua ere, konderriari izena ematen diona.
Iparraldeko Gerratan sarritan suak kaltetu izan zuen herria, 1277, 1516, 1570, 1612, 1658, 1690, 1749, 1753, 1799, 1838 eta azkenik 1843an, eta orduko berreraikuntzaren ondoren ezarri zen gaur egungo kaleen planoa.
Klima Aldatu
Datu klimatikoak (Växjö) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.6 | 13.8 | 20.0 | 27.9 | 29.0 | 32.5 | 32.9 | 34.4 | 27.6 | 21.9 | 14.0 | 11.3 | 34.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.3 | 0.9 | 5.4 | 12.0 | 16.6 | 19.8 | 22.4 | 21.0 | 16.8 | 10.8 | 5.5 | 1.7 | 11.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -4.0 | -2.5 | 1.4 | 6.1 | 9.3 | 12.5 | 11.8 | 8.4 | 4.0 | 1.3 | -2.3 | 3.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -34.0 | -28.8 | -29.8 | -19.0 | -6.0 | -0.8 | 3.5 | 0.0 | -4.8 | -10.3 | -17.8 | -24.5 | -34.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 52.1 | 34.9 | 41.4 | 39.6 | 47.6 | 54.9 | 76.6 | 57.4 | 71.0 | 57.8 | 63.4 | 55.6 | 652.6 |
Eguzki orduak | 34 | 63 | 100 | 151 | 214 | 218 | 202 | 193 | 125 | 72 | 45 | 23 | 1440 |
Iturria (1): SMHI[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2014[2] |
Hiri berdea Aldatu
Hiriak kutsadura handia zuela ikusita, hala airea nola urak (eutrofizazioa), 1996an erregai fosilak 2030rako erabat baztertzeko erabakia hartu zen. Dagoeneko ondorioak nabariak dira. 1993 eta 2011 artean negutegi efektuaren arduradunak diren gasak $41 jeitsi dira. CO2-aren ekoizpena adibidez 2'4 tona/biztanleko da, Europar Batasuneko batazbestekoa 7'3 tona/biztanleko delarik.
Kirolak Aldatu
Östers IF da Växjöko futbol taldea eta 1970 eta 1980 hamarkadetan arrakastatsua izan zen Suediako lau liga eta kopa bat irabaziz.
Hiritar ezagunak Aldatu
- Par Lagerkvist (1891-1974), Literaturako Nobel Sariduna
- Stefan Johansson (1956- ), 1 Formula gidaria
- Mats Wilander (1964- ), tenislaria
- Carolina Klüft (1983- ), heptatloi kirolaria, olinpiar txapelduna
Ondasun nabarmenak Aldatu
-
Hiriaren ikuspegia.
-
Kronoberg gazteluaren hondarrak.
-
Vita Villan, Smålandeko museoa.
-
Karolinerhuset.