Mariupolgo ospitaleko aire-erasoa

2022ko martxoaren 9an, Errusiako Aire Armadak Mariupolen (Ukraina) haur-ospitale eta amatasun-gela gisa funtzionatzen zuen eraikin bat –Hirugarren Amtasun Ospitala– bonbardatu zuen,[2] gutxienez hiru pertsona hil eta beste hamazazpi zaurituz.[1] Volodomyr Zelensky-kUkrainako Presidenteak–,[3] Josep Borrell-ekEuropar Batasuneko Kanpo Arazoetako arduradunak[1] eta James Heappey-kErresuma Batuko Defentsa Ministerioko kidea[4] gerra-krimentzat jo zuten bonbardaketa. Martxoaren 10ean, Errusiako Kanpo Arazoetako eta Defentsako Ministroek publikoki desadostasunean agertu ziren, Errusiako indarrek ospitalea bonbardatu zutenaren ala ez inguruan.[5][6] Hala ere, ospitaleko bonbardaketa "justifikaturik" egongo litzatekeela adierazi zuten, bertako Ukrainako Indar Armatuen parte den Azov Batailoiaren presentziaren ondorioz.[2][5][6][7] Halere, presentzia hau lehenengo amatasun-ospitalari buruzkoa zela adierazi zen martxoaren 7an.[2][7]

Mariupolgo ospitaleko aire-erasoa
Irudia
Mariupolgo ospitalea, bonbardaketa ostean.
Map
Motaaire-eraso
gerra krimen
bonbardaketa
Honen parte daMariupolgo setioa
(Ukrainako inbasioa)
Data2022ko martxoaren 9a
KokalekuMariupol, Donetsk Oblasta (Ukraina)
(47.09645°N, 37.53373°E)
Pertsona hilakGutxienez, 3[1]
Pertsona zaurituakGutxienez, 17[1]
Erantzule Errusia

Testuingurua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mariupolgo setioa»

2022an, errusiarrek Ukraina inbaditu zutenean eta su-eten mugatu baten testuinguruan, errusiar indarrek eta errusiazaleek hiria setiatu zuten. Azkenean, 2022ko martxoaren 9an, Errusiako eta Ukrainako agintariek adostu zuten zibilak Mariupoletik eta Ukrainako beste lau hiritatik ebakuatzea, korridore humanitarioen bitartez.[8]

Bonbardaketa aldatu

Mariupoleko haur- eta amatasun-ospitale bat (47.09645°N, 37.53373°E) hainbat aldiz bonbardatu zuten indar errusiarrek, airetik, su-etenean zehar.[8][9] Ukrainako agintariek "kolosaltzat" jo zituzten ospitaleak jasandako kalteak. Erasoen ondorengo bideo irudiek "eraikinaren fatxadaren zati handi bat (...) erauzita" eta "autoak suntsituta, kanpoan, sutan" erakutsi zuten.[8] Egoiliarren arabera, ospitaleko gelak "hondakin bihurturik zeuden, hormak erori[ta] (...), hondakinek mediku-ekipoa estaltzen zuten, leihoek airean salto egi[ten] zuten eta kristal hautsiak zeuden nonahi".[9]

Volodymyr Zelenskyk adierazi zuenez, jendea erasotik "garaiz ezkutatu" zela, biktima-kopurua minimizatzea eragin zuena.[3]

Biktimak aldatu

2022ko martxoaren 9an, Donetskeko Oblasteko Gobernadoreak adierazi zuen 17 pertsona zauritu zirela bonbardaketan, tartean erditzen ari ziren emakumeak.[8][10] "Emakumeak, jaioberriak eta medikuak hil ziren", Oleksandra Xtxerbet neurologoaren arabera.[9] Martxoaren 10ean, tokiko agintariek adierazi zuten neskato bat eta beste bi pertsona ere hil zirela bonbardaketan.[1]

Bonbardaketaren argazkietan agertzen den emakume haurduna, Errusiak aktorea izatea leporatu ziona, beste ospitale batera eraman zuten, eta, martxoaren 14an, semea hilda jaio ondoren hil zen. Hainbat zauri jasan zituen bonbardaketan, besteak beste, pelbis-zapalketa bat eta aldakako luizi bat, zeinen ondorioz, semea hilda jaio zen.[11]

Gerra-krimenaren aldarrikapena aldatu

Zelenskyk eta Josep Borrellek, Europar Batasuneko Kanpo Arazoetako arduradunak, gerra-krimentzat jo zuten bonbardaketa.[1][3] James Heappeyk, Erresuma Batuko Parlamentuko Indar Armatuetarako Estatu-Idazkariordeak, esan zuen ospitalaren aurkako inpaktua bereizi-gabeko inpaktua izan bazen edo nahita egindako helburua izan bazen, "gerra-krimen bat [izan]" zela.[4]

Erreakzioak aldatu

Ukraina aldatu

Sergei Orlov-ek, Mariupolgo alkateordeak, esan zuenez: "Ez dugu ulertzen nola den posible bizitza modernoan haur-ospitale bat bonbardatzea"; hala, Mariupolgo Udalak Errusiako hegazkinen bonbardaketa deliberatutzat jo zuen.[9] Zelenskyk, bestalde, adierazi zuen erasoa "ukrainarren genozidioaren froga" zela,[3] Mariupolgo alkateordeak erasoa gerra-krimentzat eta genozidiotzat jo zuen bezala.[9]

Errusia aldatu

Martxoaren 10ean, Errusiako Kanpo Arazoetako Ministroak eta Defentsa Ministroak publikoki eztabaidatu zuten bonbardaketa indar errusiarrek egin zutenaren ala ez inguruan. Sergei Lavrov-ek, Kanpo Arazoetako Ministroak, baieztatu zuen ospitalearen bonbardaketa nahita egindako ekintza izan zela, hala adierazi zuenez: "Duela egun batzuk, NBEren Segurtasun Kontseiluaren bilera batean, Errusiako ordezkaritzak informazio objektiboa aurkeztu zuen, [non] amatasun-ospitale hau aspalditik Azov Batailoiak eta beste erradikal batzuek harturik zutela [ikus ziteeken], eta [non] esan zitzaie[n] han lan egiten zuten erditzaile guztiei, erizain guztiei eta, oro har, langile guztiei, bertatik joateko. Azov Batailoi ultraeskuindarraren base bat zen".[5] Igor Konaxenkov-ek –Defentsa Ministerioko bozeramaileak–, bestalde, hurrengoa adierazi zuen: "Errusiako abiazio militarrak ez [du] inolako lanik egin Mariupol inguruan lehorrean helburuak lortzeko", eta "ustezko aire-erasoa" erabat eszenifikatutako probokazioa" zela, "Mendebaldeko audientzian usadioaren aurkako aldarri publikoari eusteko".[6] Aurretik, Errusiako militarrek esan zuten ere Azov eta Aidar Batailoiak Mariupoleko "eskola, ospitale eta haurtzaindegietatik" ari zirela "tiroka".[12]

2022ko martxoaren 10ean, Twitterrek txio bat ezabatu zuen Errusiak Erresuma Batuan zuen enbaxadaren kontutik, esanez Mariupolgo ospitaleko atentatua "faltsua" zela eta biktimetako bat "aktorea" zela, Twitterreko arauak urratzen zituela iritzita. Politikari britainiarrek ospatu egin zuten neurria eta Errusiako enbaxadari desinformazioa leporatu zioten.[13]

Meduzak adierazi zuenez, Vasili Nebenzia-k –Errusiak Nazio Batuetan duen ordezkariak– martxoaren 7an aipatu zuen Lehen Amatasun Ospitalea zela Ukrainako indar armatuek tiro-puntu gisa erabili zuten ospitale gisa, eta ez Hirugarren Amatasun Ospitalea. Meduzak esan zuenez, Lavrovek nahastu egin zen hirugarren ospitalea lehenengoarekin.[2][7]

Nazioarteko komunitatea aldatu

Egungo Erresuma Batuko lehen ministroa den Boris Johnson-ek erasoa "gaizkina" izan dela esan zuen. Jen Psaki-k, Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen prentsa-idazkariak, zera adierazi zuen: "Izugarria da ikustea (...) indar militarraren erabilera barbaroa herrialde subirano batean zibil errugabeak jazartzeko". Josep Borrellek, Europar Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak, bonbardaketa "gerra-krimen latza" izan zela esan zuen. Pietro Parolin Vatikano Hiriko Kardinal Estatu-idazkariak, bere atsekabea adierazi zuen bonbardaketagatik, eta "zibilen aurkako eraso onartezintzat" jo zuen.[14] Nazio Batuetako Idazkari Nagusi den António Guterres-ek idatzi zuen erasoa "izugarria" zela eta "zentzurik gabeko indarkeria ho[rr]ek amaitu egin behar [z]uela".[15]

Bonbardaketak gaitzespen zabala jaso zuen ere nazioarteko prentsan: Daily Mirror eta The Independent egunkariek "barbarotzat" jo zuten bonbardaketa, Daily Express eta Daily Mail egunkariek "laidotzat" jo zuten, eta The Guardian, Financial Times eta El País egunkariek, berriz, "izugarritzat".[16][17] Il Giornale egunkari italiarrak "gerrako kriminaltzat" jo zuen Putin, eta La Repubblicak "errugabeen heriotza" salatu zuen.[18][19]

Erreferentziak aldatu

1. a b c d e f (Ingelesez) Sandford, Alasdair. (2022-03-10). «More than 1.9 million internally displaced in Ukraine, says UN» euronews (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
2. a b c d (Ingelesez) «Definitely not ‘staged’ False allegations about the maternity hospital airstrike in Mariupol, debunked» Meduza (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
3. a b c d (Ingelesez) «Everything that occupiers doing with Mariupol is beyond atrocities – Zelensky's address (full text)» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
4. a b (Ingelesez) «Russian airstrike on Mariupol children’s hospital sparks global outrage - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
5. a b c (Ingelesez) «Lavrov confirms Russia deliberately bombed maternity hospital in Mariupol» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
6. a b c «Russian troops don't hit hospital in Mariupol, it's Kyiv's information provocation - Russian Defense Ministry» interfax.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
7. a b c «Выступление и ответное слово Постоянного представителя В.А.Небензи на заседании СБ ООН по гуманитарной ситуации на Украине» russiaun.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
8. a b c d (Ingelesez) «Ukraine accuses Russia of ‘genocide’ after hospital attack» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
9. a b c d e (Ingelesez) Ward, Victoria. (2022-03-09). «‘Atrocity’ as maternity hospital in besieged Mariupol destroyed by Russian air strikes» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
10. (Ingelesez) CNN, By Aditi Sangal, Adrienne Vogt, Meg Wagner, George Ramsay, Jack Guy, Helen Regan, Adam Renton, Melissa Macaya, Jason Kurtz, Aditi Sangal and Amir Vera. (2022-03-10). «Russian forces bombed a maternity and children's hospital. Here's what we know about the siege of Mariupol» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
11. (Ingelesez) «Ukraine war: Pregnant woman and baby die after hospital shelled» BBC News 2022-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
12. «"Nationalists in Mariupol setting up emplacements in schools, hospitals — Russian top brass"» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
13. (Ingelesez) «Twitter removes Russian embassy tweet on Mariupol bombing» the Guardian 2022-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
14. (Ingelesez) «Ukraine: Cardinal Parolin ‘dismayed’ at bombing of children’s hospital - Vatican News» www.vaticannews.va 2022-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
15. (Ingelesez) «Invasion of Ukraine: Neighbours struggle with refugee influx; UN expresses 'horror' at Mariupol hospital attack» UN News 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
16. (Ingelesez) «Friday's national newspaper front pages» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
17. «Periódicos de España. Toda la prensa de hoy. Kiosko.net» web.archive.org 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
18. https://www.ilpost.it/wp-content/uploads/2022/03/3_la_repubblica-8.jpg.webp
19. https://www.ilpost.it/wp-content/uploads/2022/03/6_giornale-9.jpg.webp

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu