Desinformazioa, baita informazio manipulazioa edota manipulazio mediatikoa ere deitua, pertsonak datu, argumentu, gai, albiste, gertakari edo informazio jakin bati buruz ezjakintasunean edo oharkabean mantenarazteko ekintza edo teknika bat da. Teknika honen azken helburu nagusia, desinformatzailearen aldeko edo mesedekoa ez den informazioa ixilaraztea da. Agnotologiaren ohiko trikimailuetako bat da, eta komunikabideetan ematen da, baina hauek ez dira desinformazioa hedatu daitekeen bitartekari bakarrak. Gerran dauden edo informazio askatasunik ez duten herrialdeetan, beren aurkariak isilarazi nahi dituzten gobernuetan nahiz beren kideak kontrolpean mantendu nahi dituzten sektetan ere eman liteke, horretarako informazioa ezkutatuz.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu