Henriette Negrin

oihal artista eta arropa diseinatzailea

Adèle Henriette Negrin (edo Nigrin edo Brassart) (Fontainebleau, 1877ko urriak 4 - Venezia, 1965) arropa diseinatzaile eta oihal artista frantsesa izan zen.

Henriette Negrin

Bizitza
JaiotzaFontainebleau1877ko urriaren 4a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1965eko martxoaren 16a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mariano Fortuny Madrazo
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea eta artista

Biografia aldatu

Frédéric Albert Nigrin eta Marie Juliette Brassarten alaba zen.

1897ko urtarrilaren 12an Jean Eusèbe León Bellorgeot-ekin ezkondu zen, baina 1902an dibortziatu ziren.[1]

Henriette Negrin-e Mariano Fortuny Madrazo ezagutu zuen Parisen, XX. mendearen hasieran eta 1902an harekin bizitzera joan zen Veneziara, Palazzo Pesaro degli Orfei jauregira, gaur egun Fortuny jauregia bezala ezagutua eta museoa ere badena eta Negrinek hiltzean Veneziako udalari utzi ziona.[2]

Lana aldatu

Henriette Negrinek eta Mariano Fortuny Madrazok, biek oihalaren lagintzan interesa zuten. Elkarrekin egon ziren 47 urteetan zehar Negrinek oihalen diseinuetan lana egin zuen.

Henriette Negrinek oihalak tindatzeko pigmentuak ikertu zituen, estanpaziorako egurrezko plantillen bidezko aplikazioaren bidez.[3]

Makina bat patentatu zuten Negrin eta Fortunyk baina Parisko Jabego Industrialaren Institutu Nazionalean 1909ko ekainaren 10ean, baina Fortunyk berak idatzitako ohar batean esaten du asmatzailea emaztea izan zela, baina patentea egiteko presagatik jarri zutela Fortuny beraren izena ere (Biblioteca Nazionale Marcianan gordeta dagoena).[1]

Fortunyk Delphos soinekoan erabilitako plisatuen teknika ere, Henriette Negrinen asmakizuna izan zen eta horrela adierazi zion Elsie McNeill Lee-ri, Estatu Batuetan Fortunyren soineko eta oihalak esklusiban saltzen zituenari.[4]

Fortunyren heriotzaren ondoren, haren arte bilduma inbentariatu eta zaindu zuen. Era berean hainbat museotara ere emanaldiak egin zituen haren alargun gisa: Prado Museora, Kataluniako ArtenMuseo Nazionalera, Reusko museora eta Madrilgo Kalkografia Museo Nazionalera.[1][5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu