María Cánepa

italiar-txiletar aktorea

María Cánepa Pesce (Cassinelle, Italia, 1921eko azaroaren 1aSantiago, Txile, 2006ko urriaren 27a) Italian jaiotako ibilbide artistiko luzeko aktore txiletarra izan zen, eta 1940tik 2000ra antzerki-eszenan aritu zen.[1] Txileko Antzerki eta Ikus-entzunezko Arteen Sari Nazionala jaso zuen.

María Cánepa
Bizitza
JaiotzaAlessandria1921eko azaroaren 1a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1921eko azaroaren 1a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2006ko urriaren 27a)
HeriotzaSantiago2006ko urriaren 27a (84 urte)
Heriotza modua: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Pedro Orthous (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0194581 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bigarren mailako ikasketak Santiagoko Neskatilen Lizeoan egin zituen. Erakunde horretan kantuz, errezitatuz eta jardunez zabaldu zituen bere arte-dohainak. Gero antzerkia eta gizarte-lana egin zituen aldi berean. Txileko Unibertsitateko Antzerki Esperimentalaren belaunaldi sortzailea izan zen. Pedro Orthous antzerki-zuzendariarekin ezkondu zen lehen aldiz, eta gero Juan Cuevasekin.

2006ko uztailaren 23an, aktorea Juan Cuevasekin ezkondu zen elizaz, 84 urte zituela. Ricardo Darín protagonista duen El hijo de la novia filmean bezala, Mariak Alzheimerra zuen sei urte lehenagotik.

Lan ibilbidea aldatu

Cánape eta Cuevas, Héctor Noguera eta José Pinedarekin batera "Q antzerkia" sortu zuten 1982an. Hamar urte geroago, 1992an, "María Cánepa Kultur Korporazioa" sortu zuen Juan Cuevasekin batera, eta, lau urtez, herrietako gazteak prestatu zituzten kultura-animatzaile rolean.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1998an, Ipar Amerikako Txileko Institutuak emandako «Urteko emakumea» ren domina jaso zuen.
  • 1999an bere lana eskertzeko, Txileko Gobernuak Txileko Irudikapenaren eta Ikus-entzunezko Arteen Sari Nazionala eman zion .[2]
  • 2008an, Institutu Nazionaleko Antzerki Akademiak sari kultural bat sortu zuen, urteko emakumeen interpretazio onenetarako antzerki-ekarpena nabarmentzeko. Sariak «Maria Canepa» du izena.

Antzerkia aldatu

Aktore gisa egindako ibilbidearen lehen etapa 1942an Txileko Unibertsitatean hasi zen Antzerki Esperimentalarekin lotuta dago. Konpainia horretan hainbat lanetan hartu zuen parte, eta honako hauetan nabarmendu zituen bere jarduerak:

  • Tartufo
  • Fuenteovejuna, Laurencia rola.
  • La viuda de Apablaza, doña Meche rola.
  • El caballero de Olmedo, doña Elvira rola.
  • El tío Vania, Helena rola.
  • Doña Rosita, la soltera, Rosita rola.
  • La casa de Bernarda Alba, Poncia rola.
  • El sombrero de paja de Italia, Condesa rola.
  • ¿Quién le tiene miedo al lobo?, Marta rola.
  • Ánimas de día claro, Orfilia rola.
  • Macbeth, lady Macbeth rola.
  • Los invasores (Egilea: Egon Wolff)
  • El evangelio según San Jaime (Egilea: Jaime Silva)

1970ean Teatro del Nuevo Extremon hasi zen, eta 1974an, lehen senarra hil zenean, gonbidatu gisa parte hartu zuen Txileko Unibertsitate Katolikoko Entsegu Antzokian.

Tauletako azken paperak hauexek izan ziren:

  • Home, 1977
  • Hombres oscuros, pies de mármol, 1995.
  • El señor de los pasajes, Rubia Turbia rola 1998an.
  • Savannah Bay, 2002.

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

  • Coronación (2000) como Elisa de Abalos.
  • Fiestapatria (2007)

Telebista aldatu

Teleserieak
Urtea Teleseriea Rola Kanala
1982 Bienvenido Hermano Andes Juliette D'Anvers Canal 13
1986 Ángel malo Carmen Lozano
1988 Semidiós Alma Prado
1990 ¿Te conté? Magdalena
1991 Volver a empezar Gema Morel TVN
1992 Trampas y caretas Matilde Mancini
1993 Jaque mate Ester Fontaine
1995 Juegos de fuego Eugenia Bravo
1997 Santiago City Matilde Mega
Telebista-seriea
Urtea Seriea Rola Kanal
1990 Crónica de un hombre santo Ana Cruchaga Canal 13
1992 Estrictamente sentimental Magnolia Fariña TVN
1997 Brigada Escorpión Josefina Novoa

Sariak aldatu

  • 1952 - "Laurel de Oro", "Quién le miedo al Lobo" filmean egindako lanagatik - 1952
  • 2000 - Aktore onenaren APES
  • 2001 - Zinemako aktore onenaren Altazorra
  • 2000 - Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldia aktore onenarentzat
  • 2000 - Aktore onenaren Miamiko Nazioarteko Zinemaldia.
  • 2000 - Fort Lauderdaleko Nazioarteko Zinemaldia aktore onenari

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu