Manuel Antonio Madariaga

Manuel Antonio Madariaga Ustara, Patakon ezizenaz ezagunagoa (Galdakao, Bizkaia, 1796Afrika, c.1850) bidelapurra izan zen. Robin Hooden antzera, nolabaiteko gizarte kontzientzia zuen bidelapur famatua izan zen, eta hari buruzko oroitzapen hori gorde da, gaur egun arte, jardun zuen inguruetan, sarri aipatzen diren bi esaldi hauek erakusten dutenez:

Manuel Antonio Madariaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Antonio Madariaga y Ustara
JaiotzaGaldakao, 1796
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaLarrabetzu
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaAfrika, XIX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbandit (en) Itzuli eta errementaria
Izengoitia(k)Patakon
« Lapurre zan, baie errukitzue. Usabarri kendu ta alargunei emon.[1]
(Gaur egungo euskara batuan: Lapurra zen, baina errukitsua. Aberatsei kendu eta alargunei eman.)

Patakon, dekoneri kendu eta estekoneri emon.
(Gaur egungo euskara batuan: Patakon, daukanari kendu eta ez daukanari eman.)

»

Biografia

aldatu

Galdakaon 1796an jaio zen. Aita errementaria zuen eta hamar anai-alaben artean nagusia zen. Larrabetzun hezita, bide lapur gisa 1820 inguruan hasi zen, bere garaikide askoren modura, gerrez jositako aroa nekazaritza utzi eta lapurreten etekinez bizitzeko aprobetxatuz. Sei seme-alaba izan zituen. Garai hartan arraroa bazen ere, bazekien idazten eta irakurtzen. Kartzela ugari ezagutu zuen batzuetan ihes egitea lortuz eta besteetan indultuen bitartez aske geldituz. Haren ekintzak gehienetan Bizkaian (Arratia, Unbe eta Bizkargi aldean batez ere) burutu zituen, baita Gipuzkoa eta Araban ere.

Garaiko euskal bandoleroek ez zuten talde egonkorrik osatzen, hau da, lapurreta bakoitzean behar ziren partaideak biltzen ziren egin beharrekoaren arabera. Beraien artean hierarkia harremanak sortzen ziren eta Patakon beti talde buru bezala agertzen zaigu. Beraz, nortasun handiko gizona eta lapurren artean lidergo indartsua mantentzen zuenetakoa izan zen.

Erregezaleekin borrokatu ondoren, 1823an lapurtzeagatik harrapatu eta armadan zegoelako indultua eman zioten. 1825ean berriro harrapatu eta zortzi urteko espetxe-zigorra jaso bazuen ere, hiru besterik ez zuen eman Bilboko kartzelan. 1830ean harrapatu zutenean, Valladolidera eta Kanarietan dagoen Vélez de la Gomera haitzara eraman zuten. 1839an indultatu zuten.

1840ko hamarkadan ere lapurreta ugari leporatzen zaizkio, azkenean 1847an atxilotu eta Cartagenako kartzelera bidali zuten arte. Ondoren Ceuta eta Melillako kartzeletara bidali zuten. Handik ere ihes egin zuen. Dokumentaturik ez badago ere, mairu batek harrapatu omen zuen eta esklabo bezala saldu. Artzain bukatu omen zuen bizitza Afrikan, esklabo[2], ziur asko 1850 inguran[1].

Herri tradizioa

aldatu

Diman gordetzen den tradizioan Patakonen zaldiaren urratsak ikus daitezke Aramotz mendian. Zaldiari ferrak alderantziz jartzen omen zizkion, horrela etorri zen bidetik joana eta joana zen bidetik etorria zela pentsa zezaten[2].

Aberatsei lapurtu eta pobreen artean banatzen omen zuen dirua. Azkarra eta zuhurra, bandolero sozialaren adierazgarri guztiak jasotzen ditu Patakonek, sistemaren aurka borroka egiteko lapurtzen baitzuen. Honela dio esaera zaharrak:

« Patakon, dekoneri kendu eta estekoneri emon »

Nahiz eta herri tradizioak, Robin Hoodetik, bandolerismo kontzeptu hau kultura guztietan jaso, dokumentazioa aztertzean ez dugu halakorik aurkitzen. Bandolero gehienak bizi irauteko lapurtzen zuten eta ez zeuden, inondik ere, beren etekinak pobreagoen artean banatzeko asmotan[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Bazan, Iñaki. (2002). De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia. Madril: La esfera de los libros ISBN 84-9734-570-3..
  2. a b c Zumalakarregi Museoaren webgunea CC-BY-SA lizentziapean argitaratua