Emakumeen hezkuntza emakumeen hezkuntza eta hezkuntzaren egoerari dagokion terminoa da, hezkuntza maila eta arloei dagokienez (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, goi hezkuntza, formakuntza profesionala, unibertsitatea...). Emakumeen hezkuntzarako eskubidea defendatzen du emakumeen berdintasunak, edozein adin eta kondiziotan (ekonomiko, erlijioso, etniko, klase...).

Gineako eskola bateko neskak.

Mugimendu feminista, emakumeen hezkuntzan dauden arazoei buruz kontzientziatzen saiatzen da.

Edukazio unibertsala, oinarrizko hezkuntza bat eskaintzeko Estatuaren betebehar gisa ulertuta, ez da oraindik arau unibertsal bat, nahiz eta herrialde garatu guztietan onartzen den. Mendebaldean, emakumeek gizonak gainditzen dituzte hainbat arlotan. Horretaz gain, emakume elbarriei zuzendutako hezkuntzan hobekuntzak hobetu dira. 2011n graduatu zen Palermoko Unibertsitatean Down Sindromea duen lehen emakumea (Giusi Spagnolo).

Emakumeen hezkuntzaren hobekuntzek aurrerapenak egiten dituela ikusi da arlo ekonomiko eta osasunean, gizartearen arloaz gain. Hezkuntza  jaso duten emakumeen haurren heriotza-tasa erdia da, hezkuntza jaso ez dutenenarekin alderatuta. Aberastasunen banaketa txikiagoa dagoen herrialdeetan, nesken erdiak ez du eskola baino hezkuntza gehiago jasotzen. Kalkulatu da, emakumeen eskolatzeak, bizi esperantza %15ean handitzen duela. Hezkuntzaren hobekuntzek ez dute emakumeen potentziala handitzen soilik, beraien seme-alaben etorkizuna ere hobetzen baitu. 

Eskolatze-tasen hazkuntzak, emakumeak ahalbidetu ditu karrera profesionalak egiteko, soldata hobeetarako aukera izateko, eta ardura handiagoko postuak lortzeko.

Geroz eta hezkuntza maila handiagoa, geroz eta beranduago hasten dira emakumeak aktibitate sexualetan, ezkontzan eta amatasunean; hala nola, ezkongabetasuna eta antisorgailuak erabiltzeko aukera ere handitzen da. Horretaz gain, genero indarkeria ere ekiditean, dibortzioak lortzen, politikan parte hartzen eta postu altuagoak lortzen ere laguntzen du.

Emakumeen hezkuntzari aurka egitea, talibanak edo Boko Haram bezalako mugimenduen ezaugarria da. Honen adibide da Malala Yousafzai, Bakearen Nobel Saria jasotakoa, emakumeen hezkuntzaren aldeko borrokagatik.

Kanpo estekak aldatu