Maite Alvarez

biologoa eta ikertzailea

Maite Alvarez Rodriguez (Ermua, Bizkaia, 1982 - ) biologoa eta ikertzailea da, minbiziaren immunologian eragina duten zelulen azterketan aditua.

Maite Alvarez

Bizitza
JaiotzaErmua, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria
Enplegatzailea(k)University of California, Davis, School of Medicine (en) Itzuli  (2009ko urtarrilaren 1a -  2013ko urtarrilaren 26a)
University of California, Davis (en) Itzuli  (2009 -  2013)
Stanford University School of Medicine (en) Itzuli  (2013 -  2016)
Nafarroako Unibertsitatea  (2017 -
Nafarroako Unibertsitatea  (2018ko otsailaren 15a -  2019ko abenduaren 31)
Nafarroako Unibertsitatea  (2020ko urtarrilaren 1a -  2022ko abenduaren 31)

Bizitza

aldatu

Biologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2005ean lizentziatuz eta bi urtera Genetika eta Biologia molekularra masterra burutu zuen kanpus berean.[1]

2007an University Studies Abroad Consortiumeko ikerketa beka lortu zuen eta Murphy doktoreak Renon, Nevadako Unibertsitatean zuzentzen zuen laborategian egin zuen lan. Estatu Batuetan urtebeterako egonaldia izan behar zuena, hamar urte eta erdi bihurtu zitzaion.

Renon zegoela doktorego-tesia egitea proposatu zioten eta Sacramentoko UC Davis Unibertsitatean lau urte egin zituen zeregin horretan. Hangoak amaituta, Standfordeko Unibertsitatean doktoratu osteko lanak egiteko aukera sortu zitzaion eta ondorengo urteak kanpus horretara lotuta eman zituen, etxe ingurura itzultzea erabaki zuen arte.[2][1]

2017an Europar Batzordeak sustatutako Marie Curie Action Fellowship beka lortu zuen, Nafarroako Unibertsitatean eta bi urteko iraupenarekin garatzeko proiektuari lotuta. 2019an, Unibertsitate bereko CIMA ikerketa zentroan hasi zen lanean, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) beste beka baten bitartez eta honek sustatutako “Investigador AECC 2019” deialdiaren barruan .[2][3]

Minbiziaren immunologiaren ikerketan aritu izan da, gaixotasunaren aurka oso eraginkorrak diren Natural Killer (NK) Cells, hau da, Zelula Hitzaileetan espezializatuz. Minbiziaren immunoterapiaz gain, bere ikerketa-eremua hezur-muinaren transplantera eta zelula innatoen biologiara ere hedatzen da, ikerketon helburu delarik minbizi mota batzuen tratamendua hobetzea.[4][5]

Sariak

aldatu
  • 2016an, Millennium Fellowship in Limphoma Research saria eman zion American Association of Cancer Research (AACC) elkarteak[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) ««Echo de menos las cosas más sencillas, como pasear o sentarte en una terraza»» El Correo 2011-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. a b c Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 297 zenbakia (2021eko otsaila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. «Personal de Investigación. Cima Universidad de Navarra» cima.cun.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. (Gaztelaniaz) «Mujeres y ciencia» Cientificas AMIT (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, EUROPA PRESS. (2017-02-12). «Tres investigadores reciben becas Marie Curie para proyectos de la Universidad de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Kanpo estekak

aldatu