Lydia Koidula

estoniar poeta

Lydia Emilie Florentine Jannsen, Lydia Koidula bezala ezagutua (Vandrä, 1843ko abenduaren 24aGreg/abenduaren 12aJulKronstadt, 1886ko abuztuaren 11Greg/uztailaren 30aJul) estoniar olerkaria izan zen.

Lydia Koidula

Bizitza
JaiotzaVändra (en) Itzuli1843ko abenduaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Talde etnikoaEstoniarra
HeriotzaKronstadt1886ko uztailaren 30a (juliotar egutegia) (42 urte)
Hobiratze lekuaMetsakalmistu
Heriotza modua: bularreko minbizia
Familia
AitaJohann Voldemar Jannsen
Ezkontidea(k)Eduard Michelson (en) Itzuli  (1873ko otsailaren 19a -  ezezaguna)
Hezkuntza
HeziketaQ31275457 Itzuli 1861)
Hizkuntzakalemana
Estoniera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, kazetaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Musicbrainz: ae7694ae-8b79-4ede-937a-4d118d47f6bf Discogs: 1326680 Find a Grave: 194784501 Edit the value on Wikidata

Bere izengoitiak Egunsentiko Lydia esan nahi du. Koidulailik (Egunsentiko abeslaria) ere deitu zioten.

Familia Pärnu hirian bizi izan zen 1850az geroztik eta bertan bere aitak 1857an estonierazko lehen egunkaria sortu zuen. 1864an Tartu unibertsitate-hirira joan ziren. Lydiak aitaren egunkarietan argitaratu zituen bere lanak. 1873an Eduard Michelson armadako medikuarekin ezkondu eta Kronstadteko itsas basera joan zen.

1867an bere lanik garrantzitsuena publikatu zuen, Emajõe ööbik (Emajõe ibaiko urretxindorra). Bere lanan alemaniarren eragina dago, eta Estoniak atzerriko botereen mende egotearen sentimendua agertzen da. Estonieraz idatzi zuen, zapaldutako nekazariaren hizkuntzaz.

Estoniako antzerkiaren sortzailetzat ere jotzen da, Vanemuine Elkartean egindako lanaren bidez. Estonieraz idatzi zituen lehen antzezlanak.