Luis Rosales

idazle espainiarra

Luis Rosales Camacho (Granada, 1910eko maiatzaren 31Madril, 1992ko urriaren 24a) 36ko belaunaldiko espainiar olerkaria izan zen. 1962an Real Academia Españolan sartu zen eta 1982an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Luis Rosales

Bizitza
JaiotzaGranada1910eko maiatzaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1992ko urriaren 24a (82 urte)
Hobiratze lekuaCercedilla
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Unibertsitate Zentrala
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta saiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Hispanic Society of America (en) Itzuli
Bartzelonako Kondearen Kontseilu Pribatua
Mugimendua1936ko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Musicbrainz: 348507f3-4a31-4569-93d7-03f2a9409df4 Find a Grave: 18994386 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak aldatu

Bere lehen olerki-bilduma 1935ean eman zuen argitara, Abril izenburupean, eta 36ko belaunaldia deritzon taldea osatu zuen, Miguel Hernández, Leopoldo eta Juan Panero, Luis Felipe Vivanco, Gabriel Celaya, Juan Gil Albert, Dionisio Ridruejo eta abarrekin batera. Garai hartan, abangoardien antzutasuna nabarmentzen zuten idazleek, eta horrela, Luis Rosalesek, beste olerkari batzuekin batera, molde klasikoetara eta, batez ere, Garcilaso de la Vegaren olerkigintzara itzultzeko ahalegina egin zuen, neogongorismoa alde batera utzirik. Garcilasozaleak izenez ezagunak dira horregatik egile horiek.

Rosalesen lanen artean, azpimarratzekoak dira Retablo sacro del nacimiento del Señor (1940, Jainkoaren jaiotzaren erretaula sakratua); La casa encendida (1949, Etxe piztua), familiaren, adiskidetasunaren, egunerokotasunaren adierazpen samur eta mina egin zuen lan horretan; Rimas (1951, Errimak, Espainiako Poesia Sari Nazionala); El contenido del corazón (1969, Bihotzaren edukia), prosaz idatzitako olerkia; Diario de la Resurrección (1979, Piztueraren egunkaria); Verso libre (1980, Bertso askea); La carta entera (1980, Gutun osoa); Un rostro en cada ola (1982, Aurpegi bana olatu bakoitzean).

Erreferentziak aldatu