Lubb ibn Muhammad ibn Lubb ibn Musa al-Qasaw ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (?907), Lleidako wali (890-907) zen.

Lubb ibn Muhammad
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLubb ibn Muhammad ibn Lubb ibn Mūsà al-Qasawī ibn Mūsà ibn Furtūn ibn Qāsī ibn Furtūn
Jaiotza?
HerrialdeaKordobako emirerria
Heriotza907 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaMuhammad ibn Lubb
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Arbasoak aldatu

Lubb ibn Muhammad[1] Banu Qasi leinu muladikoa zen. Aita Muhammad ibn Lubb, Musa ibn Musaren oinordeko zuzena zuen.

Bere anai-arrebak Musa ibn Muhammad, Jusuf ibn Muhammad, Abdulah ibn Muhammad, Junus ibn Muhammad eta Mutarrif ibn Muhammad ziren. Anai hauen arteko borrokak Banu Qasien suntsipena eragin zuten.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

Lubb ibn Muhammadek hiru seme izan zituen:

  • Abdulah ibn Lubb
  • Muhammad ibn Lubb
  • Furtun ibn Lubb, kristau bilakatu zena.

Borrokak aldatu

Lubbi etengabe Katalunia eta Aragoiko konderriaren noble kristauak borrokatuz aritzea ez ezik hegoaldetik musulmanen espedizioak ere zetozkion. Hori zela eta, Lubbek agindu zuen zenbait hiri gotortzea, tartean Lleida, Monzon edo Balaguer. Lleidako meskita, egungo Seu Vella, eta aljama ere eraiki zituen.

897ko abuztuaren 11an, Lubbek Bartzelonako konderria eraso zuen, Guifre iletsua kondea Vall d'Oran, Solsonatik gertu, hiltzen.

Tutera, Tarazona (899) eta Araba eraso eta Toledo konkistatu zuen Jaendik gertuko lurraldeak ere hondatuz. 904ko beste espedizioan Ramon I.a Pallarsekoa mendean hartu eta Ribagorzako konderria okupatu zuen.

907an Iruñea erasotzea saiatu zuen baina ezin zuen hiria mendean hartu. Hilabete gutxi geroago, Lubb Antso Gartzeitzek antolatutako lakio batean erori eta erail zuten.

Huescako jauna eta Loperen antzinako etsaia zen, Muhammad al-Tawil muladiak Furtun ibn Lubb Lubben semeari bere jarauntsia ostu eta Lleidako wali berria bihurtu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..

Kanpo estekak aldatu