Muhammad ibn Lubb ibn Musa al-Qasaw ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (844Zaragoza, 898) Zaragozako wali musulmana izan zen.

Muhammad ibn Lubb
Bizitza
Jaiotza844
HeriotzaZaragoza, 898 (53/54 urte)
Familia
AitaLubb ibn Musa
Seme-alabak
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Biografia

aldatu

Lubb bere aitak bitartekotza egin zuen Musa ibn Musa bere aitona eta Muhammad emirra berriro adiskideak izan zitezen. Horri ezker, 859an Lubb Toledoko wali izendatu zioten. Kargua hartu eta berehala, Clavijon musulmanek porrot handia izan zutenez, Lubbek Ordoño I.a Asturiasko erregearen alde egin zuen: Ituna 866an Asturiasko erregea hil eta Alfontso III.a bere oinordekoarekin jarraitu zuen.

871n Banu Qasitarrek bere gotorlekuetatik altxatu ziren Kordobako emirraren aurka. Kordoban berehala antolatu zen razzia bat Muhammad emir berak zuzenduta eta Banu Tujibien laguntza zuena baskoi muladiak menperatzeko.

Emirrak lehendabizikoz Toledon sartu eta gero Zaragozan. Orduan gaztea zen Muhammad ibn Lubbek hiria utzi zuen Huescan aurpegia emateko. 875ean Lubb ibn Musa oreinak ehizatzen hil zenean, Muhammadek leinuaren buruzagi nagusi bilakatu zen[1]. Emirerriaren barneko tirabirak aprobetxatuz hurrengo urteetan muladiak bere aitonaren lurrak berreskuratu zituen, baita Toledo ere, Lope bere semearen eskuetan geratu zena.

882an, emirraren agindupean, Muhammadek Ismail ibn Musa bere osaba preso hartu zuen,[2] baina Ismail laster egon zen aske berriro. Egoera aprobetxatuz, bere familiaren aurka oldartu eta Zaragoza, Valtierra, Tutera eta Deioko Donezteberaino handitu zituen bere jabetzak. Iruindarren eremuetan sartu eta Gartzea Enekoitz erregearen aurka borrokatu zen. 882. urtean, Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.

Familia eta seme-alabak

aldatu

Muhammad ibn Lubbek[3] aita Lubb ibn Musa Banu Qasitar buruzagia [4] eta ama Ajab al-Balatiyya izan zituen. Emakume ezezagun bat edo gehiagorekin, gutxienez, zazpi seme izan zituen:

Erreferentziak

aldatu
  1. Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Vianako Printze Erakundea, 5-96 or..
  2. Mestre i Campi, Jesús (zuzendaria). (1998). Isma'il ibn Musà. in: Diccionari d'Història de Catalunya. Edicions 62, 575 or. ISBN 84-297-3521-6..
  3. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
  4. (Ingelesez) Banu Qasien genealogia

Kanpo estekak

aldatu