Louis Jules Trochu
Louis Jules Trochu (Le Palais, Belle-Île, 1815eko martxoaren 12a - Tours, 1896ko urriaren 7a) frantziar jenerala izan zen. Frantzia-Prusia Gerraren garaian, Parisko gobernadore izendatu zuten. Frantsesen errenditzeak eta 1870eko irailaren 4an iraultza hasi (Bigarren Inperioaren erorketa, Hirugarren Errepublika deialdia eta Defentsa Nazionaleko Gobernua eratzea) eta honek aukera eman zion Alemaniako gudarosteari hiriburu aldera jotzeko. Iraultza zela eta, presidente bilakatu zen. Paris erori baino lehen Joseph Vinoyri eman zion Parisko gobernua. Paris eta Versailles irailaren 18an eta 19an erori ziren. Ferrièresko elkarrizketak huts egin zuen, eta frantsesek adoretsu aurre egin zieten alemaniarrei Parisen eta inguruko probintzietan.
Louis Jules Trochu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
1870eko irailaren 4a - 1871ko urtarrilaren 22a ← Napoleon III.a - Louis Adolphe Thiers →
1870eko irailaren 4a - 1871ko otsailaren 18a ← Charles Cousin-Montauban - Jules Dufaure →
1870eko abuztuaren 17a - 1871ko urtarrilaren 22a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Le Palais, 1815eko martxoaren 12a | ||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||
Heriotza | Tours, 1896ko urriaren 7a (81 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) ![]() Royal Staff Corps Demonstration School (en) ![]() | ||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra eta idazlea | ||||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Frantziako Indar Armatuak | ||||||||||
Gradua | dibisio-jeneral | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra Krimeako Gerra Aljeriako frantziar konkista Second Italian War of Independence (en) ![]() | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Orléanism (en) ![]() |
1871ko urtarrilaren 28an, Defentsa Nazionaleko Gobernuak armistizioa izenpetu zuen. Parisko herritarrek, ordea, ez zuten onartu, eta errenditu izanak tirabira handiak sortu zituen gobernu ofizialaren (Biltzar Nazionala eta Thiers) eta indar iraultzaileen artean. 1871ko otsailaren 13an Trochuk dimititu eta Thiers presidente bilakatu zen. 1871ko martxoaren 18an gobernu iraultzailea eratu zuten: Parisko Komuna.
Trochu Biltzar Nazionalean sartu zen baina 1872an politika eta hurrengo urtean armada utzi zituen.