Laurie Anderson (Chicago, 1947ko ekainaren 5a) estatubatuar artista da. Eskultura eta Artearen Historia irakatsi zituen New Yorken. Besteak beste, Brian Eno, David Byrne edota Philip Glass kide ziren artista- eta musikari-elkartean parte hartu zuen. Hainbat performance egin ditu, mimoa, musika, errezitalak, filmak eta argi- eta soinu-efektuak nahasiz.

Laurie Anderson

Bizitza
JaiotzaChicago1947ko ekainaren 5a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Lou Reed  (2008ko apirilaren 12a -  2013ko urriaren 27a)
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
Mills College at Northeastern (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria, poeta, koreografoa, idazlea, asmatzailea, biolin-jotzailea, argazkilaria, telebista-ekoizlea, performancelaria, film-zuzendaria, artista, bideoartista eta errealizadorea
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea
Mugimenduaarte feminista
Izengoitia(k)Anderson, Laura Phillips
Genero artistikoaperformance artea
Musika instrumentuabiolina
ahotsa
DiskoetxeaWarner Bros. Records
Warner Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

laurieanderson.com
IMDB: nm0002173 Allocine: 3315 Allmovie: p79627 IBDB: 29867
Facebook: LaurieAnderson Twitter: onlyanexpert Instagram: laurieandersonofficial MySpace: officialaurieanderson Youtube: UCd9XEHv3KJEoZ6Lxxopx7Cg Spotify: 5hqB3Fxgin9YGYa0mIGf1G Last fm: Laurie+Anderson Musicbrainz: 86809b51-cbe2-45f1-804a-e66eed635dea Songkick: 67607 Discogs: 26050 Allmusic: mn0000785773 Deezer: 4144 Edit the value on Wikidata
Laurie Anderson
Laurie Anderson (2008)

O Superman, One Ten diskoetxeak 1982an kaleratutako singleak lortu zuen Andersonen orain arteko arrakasta komertzial bakarra. Ahotsa eta musika elektronikoa landuz, berrikuntza asko ekarri dizkiote Laurie Andersonek eta haren taldeek abangoardiako musikari. 1984an, United States kaleratu zuen, eta, 1986an, Home Of The Brave, William S. Burroughs idazlearen lankidetzarekin. Andersonek askotariko norabideetan jarraitzen du lanean, industria diskografikoaren interes komertzialei jaramon egin gabe. Musika-tresnak ere asmatu ditu. Artista garrantzitsu askorekin lan egin du, Peter Gabrielekin, Chris Speedingekin eta Bobby McFerrinekin, esate baterako. Lan aipagarriak ditu: Bright Red (1994) —Brian Enoren eta Lou Reeden parte-hartzearekin— eta The Ugly One With The Jewels And Other Stories (1995).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu