Levon Ter-Petrosian (armenieraz: Լևոն Տեր-Պետրոսյան; Alepo, Siria, 1946ko urtarrilaren 9a) armeniar politikari eta filologoa da. 1991 eta 1998 bitartean, Armeniako lehenbiziko presidentea izan zen.

Levon Ter-Petrosian


1. Armeniako presidentea

1991ko azaroaren 11 - 1998ko otsailaren 3a - Robert Kocharyan
Bizitza
JaiotzaAlepo1946ko urtarrilaren 9a (78 urte) (79 urte)
Herrialdea Armenia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k)Lyudmila Ter-Petrosyan
Hezkuntza
HeziketaErevango Estatu-Unibertsitatea
Faculty of Oriental Studies of the St. Petersburg University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in Philology (en) Itzuli
Hizkuntzakarmeniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta historialaria
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaArmeniar apostolu-eliza
Alderdi politikoa Armeniar Biltzar Nazionala

Bizitza aldatu

Ikasketak Erevanen (Armenia) egin zituen, eta ondoren San Petersburgora joan zen doktoregoa egitera. Ter-Petrosianek hamar hizkuntza dakizki. Siriar patristikako eta Armeniako erlijio-literaturako eskolak eman zituen Ejmiatsingo seminarioan. 1966an sobietar gulag batean atxilotu zuten.

Karabakheko mugimendua sortu zuen, Karabakh Garaia Armeniako errepublikara lotzea eskatzen zuena; izan ere, bertako biztanleen % 80 armeniarrak ziren. Karabakheko mugimenduko kide zela espetxeratu egin zuten 1988an, batzordeko gainerako kideekin batera. Sei hilabete igaro zituen espetxean. Denbora horretan hiru greba orokor izan ziren Armenian. 1989an, Armeniako mugimendu nazionaleko zuzendaritza-batzordeko presidente zela, diputatu hautatu zuten Herriaren Diputatuen Biltzarren sobietar hauteskundeetan.

1990an hasi ziren armeniarren eta azerien arteko borrokak Karabakh Garaia eskualde autonomoa kontrolatzeko. 1990ean Sobiet Gorenak Ganberako presidente hautatu zuen Ter-Petrosian. 1991ean SESBen izan zen estatu-kolpeko saioaren ondoren, armeniarren % 99k burujabetasunaren alde eman zuen botoa, eta Errepublikako Legebiltzarrak, Ter-Petrosian buru zela, burujabetasuna aldarrikatu zuen. Bera izan zen Armeniako lehen lehendakaria.

1998an oposizioak dimisioa ematera behartu zuen. Gerora, ia ez zen hedabideetan agertu, eta The Crusaders and Armenians ikerketa-lan historiko-politikoa argitaratu zuen. 2008. urtean Ter-Petrosian lehendakari-hauteskundeetara aurkeztu, eta bigarren geratu zen. Haren aldekoek hauteskunde egunean irregulartasunak egon zirela salatu zuten[1].

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Levon Ter-Petrosian