Armeniako Eliza Apostolikoa

Armeniako Eliza Apostolikoa, ofizialki Armeniako Eliza Gregoriano Apostolikoa (armenieraz: Հայ Առաքելական Սուրբ Եկեղեցի), Armeniako Eliza Ortodoxoa edo, besterik gabe, Armeniako Eliza bezala ere ezaguna, munduko Eliza Nazional zaharrena da.[1] Ekialdeko eliza ortodoxo autozefaloa da, armeniar tradizio liturgikoari jarraitzen diona eta armeniera klasiko hizkuntza liturgiko gisa erabiltzen duena.

Armeniako Eliza Apostolikoa
Datuak
Motaeliza nazionala eta Kristau-sinesbidea
HerrialdeaArmenia
Jarduera
KidetzaElizen Munduko Kontseilua eta National Council of Churches (en) Itzuli
Kide kopurua9.000.000
Honen parteEkialdeko Eliza ortodoxoak
Agintea
LehendakariaKarekin II.a
Egoitza nagusi
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: holyetchmiadzin Twitter: HolyEtchmiadzin Edit the value on Wikidata

Kristautasuna, tradizionalki, Armeniara I. mendean Bartolome eta Juda Tadeo apostoluen misioetan iritsi zen, eta, beraz, Armeniako Elizaren fundatzailetzat hartzen dira. Armeniako Erresuma kristautasuna erlijio ofizial gisa hartu zuen lehen Estatua izan zen,[2] IV. mendearen hasieran Tiridates III.aren erregealdian.[3] Gregorio Argiztatzaileak erregea bihurtu eta elizaren hierarkia antolatu zuen: catholicosaren lehen egoitza Vagharshapat hirian ezarri zuen eta Ejmiatsingo santu konplexu monastikoa eraikitzen hasi zen.

Erromatar Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta ekialdeko gainerako eliza ortodoxoek bezala, Armeniako Eliza Gregoriano Apostolikoak Hirutasun Santua (Aita, Semea eta Espiritu Santua) aitortzen du, santuen gurtza praktikatzen du, batez ere Ama Birjina, Bartolome apostolua eta Juda Tadeo, eta zazpi sakramentu onartzen ditu: bataioa, sendotza, damua (penitentzia), eukaristia, ordenazioa, ezkontza eta gaixoen oliadura. Badira presbitero ezkonduak eta zelibeak, baina apezpikuek zelibeak izan behar dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. The Armenian Massacres, 1894–1896: 1894–1896 : U.S. media testimony, p. 131 by A. Dzh. (Arman Dzhonovich) Kirakosian
  2. The Journal of Ecclesiastical History, p. 268, Cambridge University Press, Gale Group, C.W. Dugmore
  3. (Frantsesez) Grousset, René. (1984). Histoire de l'Arménie. Payot, 122 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.