Lesbos
Lesbos[1][2] (grezieraz: Λέσβος), Egeo itsasoan, Turkiako kostaldetik gertu dagoen greziar uhartea da. 1.632.8 km²ko eremua du eta 2011n 85.330 biztanle zituen. Hiriburua Mitilene da. Antzinatean garrantzi handia izan zuen, eta ezaguna egin zen, batez ere, Safo olerkaria bertan bizi izan zelako. Honen poemak ospetsuak ziren beste emakume batzuekin izaten zituen amodio kontuez idazten zuelako. Hortik dator lesbianismo hitza.
Lesbos | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 968 m |
Azalera | 1.641 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 39°13′N 26°17′E / 39.21°N 26.28°E |
UTC ordua | Ekialdeko Europako Ordua |
Kokapena | Egeo |
Estatu burujabe | ![]() |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of the Aegean |
Eskualdea | Ipar Egeo |
Ur-gorputza | Egeo |
Leku geografikoa | Mediterraneoa |
Mendizaletasuna |
Historia Aldatu
Antzina Pentapolis izena eman zioten eta eoliarrek kolonizatu zuten. K.a. VII. eta K.a. VI. mendeetan kultura loraldia izan zuen. K.a. 428-427an Atenasen kontra matxinatu zen. Matxinadak, ordea, ez zuen ezer lortu eta Lesbos Delosko Ligari elkartu zitzaion. Gero, Bizantziar Inperioaren mende egon zen; Erdi Aroan, berriz, Genovaren (1345) eta otomandarren mende (1462).
Ekialdeko errefuxiatuen krisiaren ondorioz, 2014tik aurrera Lesbos uhartea Ekialde Hurbileko gatazketatik ihesi zeudenentzat Europarako sarbide bilakatu zen eta Idomeniko kanpamendua atxilotze-zentro bilakatu zen milaka lagunentzat Greziako Gobernuak Europar Batasunaren aginduak jarraiki mugak itxi eta desalojatu zituenean. [3][4][5][6][7]
Geografia Aldatu
Lesbos uharte bolkaniko menditsua da. Iparralde eta erdialdean kokatutako Lepetymos (968 m) eta Olympo (968 m) mendiak dira gailurrak. Itsasertza oso malkortsua da. Bi badia nabarmen ditu, Gerasekoa hego-ekialdean eta Kallonikoa hego-mendebaldean. Uhartearen %40 olibondoek hartzen dute; guztira 11 milioi bat olibondo daude beste fruta-arbola batzuekin batera. Basoek, berriz, %20 okupatzen dute eta beste guztia lur landua edo hiri-lurrak dira. Uhartearen mendebaldean dagoen harri bihurtutako sekuoien basoa munduko bigarren handiena da.
Hiriak Aldatu
- Agia Paraskevi (Αγία Παρασκευή)
- Agiasos (Αγιάσος)
- Gera (Γέρα)
- Eresos-Antissa (Ερεσός-Άντισσα)
- Evergetoulas (Ευεργέτουλας)
- Kalloni (Καλλονή)
- Loutropoli Thermis (Λουτρόπολη Θερμής)
- Mantamados (Μανταμάδος)
- Mithimna (Μήθυμνα)
- Mitilene (Μυτιλήνη)
- Petra (Πέτρα)
- Plomari (Πλωμάρι)
- Politxnitos (Πολίχνιτος)
Ekonomia Aldatu
Ekonomia jarduera nagusia laborantza (garia, garagarra, zitrikoak, olibondoak, tabakoa) da, eta ospe handia du hango ardoak.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/06/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ «“Errefuxiatuen kanpamentuetan, Gobernuz Kanpoko Erakunde handiak hedabideak datozenean ateratzen dira”» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «Grezia Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua jendez husten hasi da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Crisis de los refugiados» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-02-02). «Munduko hotelik onenean bizi dira 400 errefuxiatu Grezian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
- ↑ «N_201606_idomeni_campusa - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
Kanpo estekak Aldatu
- Webgune ofiziala Lesvos.gr
- Bidai gida ofiziala Lesvoslemnos.com
- Leboseko prefektura Culture.gr
- Lesbos Google Maps-en