Leptospirosia Leptospira interrogans bakterioak eragindako patologia da, zoonosi dena. Bakterio patogenoaren gordailuak animalia ugaztunak dira (txakurrak, katuak, arratoiak, zaldiak, bobidoak...), gizakia infektatzen dutenak. Europan arraroa bada ere, lurralde tropikaletan oso hedatua da leptospirosia (Thailandian, esate baterako, biztanleriaren laurdenak Leptospiraren aurkako antigorputzak ditu odolean).

Leptospirosi
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, espiroketosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Leptospira interrogans
Sintoma(k)sukarra, mialgia, buruko mina, pozoitzea, giltzurruneko gutxiegitasuna, miokarditisa, Negela, koagulazio intrabaskular barreiatua
hotzikara
Patogenoaren transmisioaukitzeen bidezko kutsapen
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Gernu-analisi, Hemograma, odol-analisi, ziztada lunbar, ekokardiografia, elektrokardiograma, ekografia, optical microscope (en) Itzuli, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa, Immunofluoreszentzia
agglutination test (en) Itzuli
Honen izena daramaAdolf Weil (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakbenzylpenicillin (en) Itzuli, zefotaxima, zeftriaxona, amoxizilina, Pentoxifilina, aprotinin (en) Itzuli eta ethamsylate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA27, A27.0, A27.9 eta A27.8
GNS-9-MK100, 100.0 eta 100.9
OMIM607948
DiseasesDB7403
MedlinePlus001376
eMedicine001376
MeSHD007922
Disease Ontology IDDOID:2297
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Aitortu beharreko gaixotasuna da leptospirosia. EAEn, 2017an, 18 kasu jakinarazi ziren [1]

Etiologia eta infekzioa

aldatu

Leptospira interrogans-ek serotipo asko ditu, patogenizitate ahalmen desberdinak dituztenak. Patogeno direnek leptospirosia eragiten dute.

Bakterioak 100 animalia baino gehiago infektatu dezake, abereak zein basatiak. Giltzurrunetan ugaltzen da Leptospira, eta hortik animaliek gernuaren bitartez kanporatzen dute.

Gizakia animalia infektatuen gernuarekin kutsatzen da, animaliekin harreman zuzena izanik (abeltzainak, albaitariak, baserritarrak...) ala animalien gernua duten uretan sartuz (ibaietan, lakuetan...). Hortaz, animaliak ez ezik, hauen gernua duten urek eta lurzoruek ere bakterioaren gordelekua izan daitezke.

Mikrobioa azalean dauden zauri edo pitzadura txikietatik sartzen da gorputzean, eta baita mukosetatik ere. Bakterioa mugikorra denez, odolera iristen da.

Leptospirosia lan-gaitza izan zen garai batean, ogibide batzuekin lotura handia zuena (albaitariekin, baserritarrekin, estolderietako langileekin...), baina gero eta gehiago ikusten dira aisialdiarekin lotuta dauden kasuak, ibaietan edo lakuetan ibili direnen artean.

Erasobidea

aldatu

Odolera iristerakoan bakterio patogenoek septizemia eragiten dute, eta gorputz osora zabaltzen dira. Giltzurrunetan pilatzen dira bereziki, gernuaren bitartez kanporatuak izanik.

Ez da ezagutzen bakterioaren mekanismo patogeno zehatza, baina bere birulentzia toxina batzuekin lotuta dagoela ematen du.

Sintoma klinikoak

aldatu

Leptospirosiaren sintomak oso aldakorrak dira: sarritan sintomarik gabeko infekzioa da, gaixotasuna garatzen ez duena, baina pertsona batzuengan hilkorra izan daiteke. Norberaren egoera immunologikoa eta bakterioaren serotipoaren ezaugarriek baldintzatuko dute gaitzaren eboluzioa.

Sintomak daudenean gripearen antzekoak dira: buruko mina, sukarra, mialgiak eta hotzikarak agertzen dira. Inkubazio epea 7-10 egun artekoa da. Kasu gehienetan sintomek astebete inguru irauten dute; gero, gaixoaren immunitate-sistemak bakterio patogenoak akabatzen ditu.

Zenbait gaixok, baina, ez dute lortzen gaitza gainditzen, eta leptospirosiak okerrera jotzen du. Bakterioak gibela, nerbio-sistema, giltzurrunak eta beste organo batzuk kaltetzen ditu, eta -tratamendurik ezean- heriotza eragin dezake.

Diagnostikoa

aldatu

Sintoma klinikoak oso espezifikoak ez direnez, Leptospiraren kultiboa da metodorik ziurrena diagnostikoa egiaztatzeko. Odola eta gernua dira kultiboa burutzeko laginak.

Diagnostiko azkarragoa lor daiteke froga serologikoen bitartez.

Tratamendua

aldatu

Penizilina eta tetraziklinak dira antibiotiko eraginkorrenak leptospirosi kasuetan, baldin eta gaixotasunaren lehenengo egunetan hartzen badira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Gaixotasun kutsakorren zainketa euskadi.eus, Osasun-saila

Kanpo estekak

aldatu