Amoxizilina
Amoxizilina penizilina erdi-sintetikoa da, antibiotiko betalaktamikoen taldean sailkatzen dena. Bere egitura kimikoak eta jarduerak antza handia du anpizilinarekin.
Antibiotiko naturalei hainbat aldaketa kimikoak eginez lortzen dira antibiotiko erdi-sintetikoak. Amoxizilina penizilinatik lortzen da, eraztun betalaktamikoari amino taldea gehituz (amino-penizilina da).
Amoxizilina izen komertzial desberdinekin saltzen da: Clamoxyl, Polymox, Amoxidal, Augmentine...
Erasobidea
aldatuAntibiotiko betalaktamikoa denez, amoxizilinaren jarduerak bakterioaren zelula hormari eragiten dio. Zehazki, zelula horma osatzen duten peptidoglikano molekulen lotura galarazten du, eta ondorioz horma bakteriarra ez da osatzen. Hormarik gabe bakterioen lisia eta heriotza ezinbestez gertatzen dira.
Aplikazioak
aldatuAmoxizilinak eta, orokorrean, penizilina erdi-sintetikoek penizilina bera baino espektro zabalagoa dute: bakterio Gram positiboen aurka ez ezik, Gram negatibo askoren aurka eraginkorra da ere. Streptococcus pneumoniae (pneumonia), Listeria, Clostridium perfringens, Staphylococcus aureus, Neisseria gonorrhoeae (gonorrea), Neisseria meningitidis (meningitis), Helicobacter pylori (ultzera gastrikoa), Treponema, Leptospira eta Campylobacter dira amoxizilinarekiko sentikorrak diren mikroorganismoetako batzuk.
Ez da eraginkorra eraztun betalaktamiko apurtzen duten bakterioen aurka.
Amoxizilina gehienetan aho bidetik hartzen da, eta batzuetan zain barneko bidetik ere. Penizilina guztien antzera amoxizilinak alergia eragin dezake.