Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Leopoldo I.a Habsburgokoa (Viena, 1640ko ekainaren 5a - Viena, 1705eko maiatzaren 5a) 1658-1705 urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, 1657-1705 bitartean Austriako artxidukea eta Kroaziako erregea, 1656-1705 bitartean Bohemiako erregea eta 1655-1705 urteetan Hungariako erregea izan zen. Fernando III.aren semea eta ondorengoa izan zen.

Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1658ko uztailaren 18a - 1705eko maiatzaren 5a
Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Bohemiako erregea

1658 - 1705
Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Hungariako erregea

1657ko apirilaren 2a - 1705eko maiatzaren 5a
Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaViena1640ko ekainaren 9a
Herrialdea Alemania
 Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaViena1705eko maiatzaren 5a (64 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Familia
AitaFernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaMaria Ana Espainiakoa
Ezkontidea(k)Margarita Austriakoa  (1666 -  1673)
Claudia Felicitas of Austria (en) Itzuli  (1673ko urriaren 15a -  1676ko apirilaren 8a)
Eleonor Magdalene of Neuburg (en) Itzuli  (1676 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
latina
gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta musikagilea
Lantokia(k)Viena
Jasotako sariak
Mugimenduamusika barrokoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 37d54785-90f9-4b80-8947-e1e53541c406 IMSLP: Category:Leopold_I,_Holy_Roman_Emperor Find a Grave: 22647 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Leopoldoren enperadorealdiaren ezaugarri nagusia Otomandar Inperioaren aurkako garaipen militarra izan zen. 1664an turkoei eutsi zien, Raimondo Montecuccoli printzeak Hungariako Szentgotthard hirian lortu zuen garaipenari esker. Hungariako aitonen seme protestanteak altxatu ziren ondoren, eta oste turkoek, egoera hartaz baliatuta, Viena setiatu zuten. Leopoldo I.ak Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen laguntzaz salbatu ahal izan zuen Viena (1683).

1699an turkiarrek Karlowitzeko Ituna izenpetu behar izan zuten, Leopoldo I.ak bultzatu zuen Aliantza Santuak horretaraturik. Huts egin zuen, ordea, Luis XIV.a Frantziako erregearen aurkako gerretan. Nimegako (1679) eta Ryswickeko (1697) hitzarmenak izenpetu behar izan zituen haren aurrean, eta Habsburgo eta Borboi etxeak elkarren aurka ezarri zituen Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian hil zen. Vienan bizi izan zen, eta benetako estatu bat sortu zuen hiri horren inguruan. Josef bere seme zaharrenari utzi zion tronua.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa