Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

 
Josef I.a, umetan

Leopoldo I.a enperadorearen eta bere hirugarren emazte Eleonor Magdalena Neuburgekoaren semea zen. 1699an, Amalia Wilhelmina Braunschweig-Calenbergekoarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1705ean, Leopoldo I.a aitaren ondorengo enperadore-kargua hartu zuen.

Bere anaia Karlos artxidukeak Espainiako tronua lortzeko zituen asmoen aldeko politika egin zuen[2]. 1708an, Hungarian, Ferenc II.a Rákóczi buru zuen matxinada bat menderatu ahal izan zuen.

Karlos artxidukea izan zen haren ondorengo enperadorea Germaniako Erromatar Inperio Santuan, Karlos VI.a izenarekin. Gertaera horrek Utrechteko Ituna eta Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera ekarri zituen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef I.a Habsburgokoa