Margarita Austriakoa (Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza)
Margarita Austriakoa (gaztelaniaz: Margarita Teresa, alemanez: Margarete Theresia; Madril, 1651ko uztailaren 12a - Viena, 1673ko martxoaren 12a), Margarita Teresa Espainiakoa eta Margarita Infanta ere deitua, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea, Alemaniako erregina, Austriako artxidukesa eta Hungariako eta Bohemiako erregina izan zen. Haren anaia Karlos II.a Habsburgo etxeko azken Espainiako erregea izan zen.
Margarita Austriakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1651ko uztailaren 12a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Viena, 1673ko martxoaren 12a (21 urte) | ||
Hobiratze lekua | Imperial Crypt (en) ![]() | ||
Heriotza modua | : arazo puerperala | ||
Familia | |||
Aita | Filipe IV.a Espainiakoa | ||
Ama | Mariana Austriakoa | ||
Ezkontidea(k) | Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (1666 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Habsburgo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | empress consort (en) ![]() | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
![]() ![]() |
Diego Velázquezen Meninak margolan famatuko figura nagusia da, eta beste hainbat margolarik ere eraman dute koadrora, tartean Pablo Picassok.
Bizitza
aldatuFilipe IV.a Espainiakoaren eta Mariana Austriakoaren alaba zen. Aitaren aldeko aitona-amonak Filipe III.a Espainiakoa eta Margarita Austriakoaren ziren, eta amaren aldekoak Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa eta Maria Ana Espainiakoa.
Vienan hil zen, 1673ko martxoaren 12an. Lau hilabetez haurdun zegoen, zazpigarren haurdunaldia sei urtez, eta 21 urte zituen.[1]
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1666ko apirilaren 25ean, ahalordez ezkondu zen bere osaba Leopoldo I.a enperadorearekin. Lau seme-alaba izan zituzten:
- Ferdinand Wenzel (1667ko irailaren 28a – 1668ko urtarrilaren 13a)
- Maria Antonia (1669ko urtarrilaren 18a – 1692ko abenduaren 24a), Austriako artxidukesa; 1685ean Maximiliano Emanuel II.a Bavariakoarekin ezkondu zena.
- Johann Leopold (1670)
- Maria Anna Antonie (1672)
Irudi galeria
aldatu-
Infanta Margarita Teresa (1655), Musée du Louvre, Paris.
-
Infanta Margarita Teresa zilarrezko jantzian (1656), Diego Velázquez, Kunsthistorisches Museum, Viena.
-
Infanta Margarita Teresa (c. 1662-1664), anonimoa, Kunsthistorisches Museum, Viena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Margarethe (Margarita Maria Teresa), Infantin von Spanien. deutsche-biographie.de (Noiz kontsultatua: 2022-7-10).