Ireki menu nagusia

Lau Urteko Gerra edo Italiako 1521-26ko Gerra Habsburgotarren eta Valois leinuaren arteko gerretako beste gatazka bat izan zen. Alde batetik, Frantziako Frantzisko I.a eta Veneziako Errepublika batu ziren Karlos V.a enperadorearen, Ingalaterrako Henrike VIII.aren eta Aita Santuen Lurraldeen kontra. Gatazka sortu zen Karlos 1519-20an enperadore hautatu izanak sortutako nahigabearengatik eta Leon X.a aita santuak Martin Lutherren aurka egiteko Karlosekin bat egiteko zuen premiarengatik.

Lau Urteko Gerra
Italiar Gerrak
Battle of Pavia 1525.PNG
Paviako gudua, Ruprecht Heller-en margolana
Data 1521-1526
Lekua Italia, Frantzia, Euskal Herria
Emaitza Espainiar Inperioaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
 Frantzia
Flag of Most Serene Republic of Venice.svg Veneziako Errepublika
 Nafarroa
Flag of Cross of Burgundy.svg Monarkia Hispanikoa
 Germaniako Erromatar Inperio Santua
Flag of England.svg Ingalaterrako Erresuma
CoA Pontifical States 02.svg Aita Santuen Lurraldea
Buruzagiak
Pavillon royal de la France.svg Frantzisko I.a Frantziakoa
Pavillon royal de la France.svg Odet Foixkoa
Pavillon royal de la France.svg Guillaume Gouffier
Pavillon royal de la France.svg Pierre Terrail
Bandera Navarra.svg Henrike II.a Nafarroakoa
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlos Habsburgokoa
Flag of Cross of Burgundy.svg Fernando Ávalos
Flag of Cross of Burgundy.svg Prospero Colonna
Germaniako Erromatar Inperio Santua Karlos Lannoykoa
Germaniako Erromatar Inperio Santua Karlos III.a, Borboiko dukea

Gerra 1521ean piztu zen, Frantziako eta Nafarroako espedizio bat saiatu baitzen Nafarroa berreskuratzen eta Frantziako armada batek Herbehereak inbaditu baitzituen. Espainiako armada batek geldiarazi zituen nafarrak Pirinioetan, eta Inperioko beste indar batzuek Frantziako iparraldeari eraso zioten.

Aita santuak, enperadoreak eta Henrike VIII.ak aliantza bat eratu zuten Frantziaren aurka eta gerra piztu zen berriz Italiako penintsulan. Bicoccan, 1522ko apirilaren 27an, enperadorearen eta aita santuaren indarrak Frantziakoei gailendu zitzaizkien eta Lonbardiatik kanporatu zituzten. Ingalaterrak Frantzia inbaditu zuen 1523an eta Karlos Borboikoa, Frantziskok haren oinordetza bere egin nahi zuelakoan, enperadorearekin aliatu zen. Frantziarrak saiatu ziren Lonbardia bereganatzen berriz 1524an, baina porrot eginda, Borboikoak Proventza inbaditu zuen Espainiako armada baten buru.

Frantzisko bera buru zela, Frantziak Milani eraso zion berriz 1525ean. Baina Pavian garaituta, atzeman zuten, eta bere noble nagusietako batzuk hil. Frantzisko Espainian atxilo zegoela, haren ama Luisa Savoikoa maniobratzen hasi zen hura liberatzeko, besteak beste Otomandar Inperioko Suleimanekin. Horrek eskandalua ekarri zuen mundu kristaura, baina bi herrialdeen arteko aliantzaren hasiera izan zen. Suleimanek egoera probestu eta Hungaria inbaditu zuen 1526an (Mohácseko gudua). Ahaleginak ahalegin, Frantziskok Madrilgo Hitzarmena sinatu zuen eta uko egin zien Italian, Flandrian eta Borgoinan zituen errebindikazioei.

Aske gelditu eta aste batzuetara, dena dela, hitzarmena arbuiatu eta gerra piztu zen berriz (Cognaceko Ligaren Gerra). Italiako gerrek beste hiru hamarkada iraun zuten, baina amaierarako Frantziak ezer gutxi lortu zuen Italian.