Monarkia Hispaniko
Hispaniar Monarkia edo Espainiar Monarkia Unibertsala (batzuetan, Monarkia Katolikoa edo Espainiako Monarkia deitua) Errege-Erregina Katolikoen Gaztela eta Aragoi koroen loturarekin jaio zen 1479 urtean, eta XVIII. mendera arte iraun zuen, alegia Filipe V.a Espainiakoak lurralde guztiak Espainiako Erresuman batu zituen arte. Batzuetan, adiera zabalago batean, edozein dinastiatako Espainiako errege-erreginak adierazteko ere erabiltzen da izen hau.
Hispaniar Monarkia Monarquía Hispánica | |||
---|---|---|---|
1479 – 1715 | |||
Monarkia | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburuak | Toledo (1479–1561) Madril (1561–1601) Valladolid (1601–1606) Madril (1606tik aurrera) | ||
Biztanleria | 31.000.000 (1580-1640) | ||
Azalera | 31.500.000 (1580-1640) km² | ||
Ekonomia | |||
Dirua | erreala | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | gaztelania, portugesa, katalana, cebuera, euskara, frantsesa, nederlandera, alemana, galiziera, siziliera, napoliera, lombardiera, aimara, kitxua, nahuatla, guaraniera, tagaloa eta latina, bereziki | ||
Erlijioa | katolikoa | ||
Historia | |||
Gaztela eta Aragoiko Erresumen batasuna | 1479 | ||
Granadako Erresumaren konkista | 1492 | ||
Nafarroako Erresumaren konkista | 1512 | ||
Portugalgo Erresumaren eransketa | 1580 | ||
Oin Berriko Dekretuak | 1715 | ||
XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia, munduko lehen potentzia izatera iritsi zen, lehenik Portugalekin eta, ondoren, Frantzia, Ingalaterra eta Otomandar Inperioarekin lehia zuzenean. Gaztela, Portugalekin batera, europar esplorazioan eta ozeanoen (Ozeano Atlantikoa Espainia eta Mendebaldeko Indien artean eta Ozeano Barean, Ekialdeko Asia eta Mexiko artean, Filipinen bidez) bidezko merkataritza ibilbideen irekitzean aurrenengoa zen.
Espainiar konkistatzaileek, Amerika eta Asia, Afrika eta Ozeaniako beste lurralde batzuetako kulturen lurralde zabaletara heldu ziren, eta haiek menperatu zituzten. Espainia, bereziki Gaztelako Erresuma, hedatu egin zen, lurralde horiek kolonizatuz, eta, horrekin, garai horretako munduko inperio ekonomikorik handiena osatuz. 1580ko Portugaldar Inperioaren eransketaren (1640an galdua) eta XIX. mendeko amerikar kolonien galeraren artean, lurraldeari dagokionez, inperiorik handienetako bat izan zen, XVII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, bere ekonomiak sekulako porrotak jasan arren, eta beste hainbeste arlo militarrean ere.
Erregeen ezkon politikak, lehenik, Aragoiko Koroarekin elkartzea, eta Borgoinako dukerriarekin, eta, ondoren, denbora batez, Austriarekin elkartzea ahalbidetu zuen. Politika honekin, Europan lurralde ugari lortu ziren, non potentzia nagusietako bat bihurtu zen.
Espainia ozeanoetan nagusi zen bere esperientziadun Armadari esker, bere soldaduak ziren hobekien entrenatuak zeudenak, eta bere infanteria, beldur gehien sortzen zuena. Espainiar Inperioak, bere Urrezko Mendea edo Urrezko Garaia, XVI. mendea eta XVII. mendearen lehen erdiaren artean izan zuen, militarki zein kulturalki.
Inperio zabal eta sakabanatu hau, etengabe egon zen borrokan potentzia etsaiekin lurralde, merkataritza edo erlijio kontuengatik. Mediterraneo itsasoan Otomandar Inperioarekin, Europan, Frantziarekin, nork nagusitasuna lehiatzen zion, Amerikan, hasiera batean Portugalekin, eta, askoz geroago, Ingalaterrarekin, eta herbeheretarrek behin euren independentzia lortu ondoren, baita hauekin ere beste toki batzuetan.
Gorantza zetozen Europako potentziekin etengabeko borrokek, askotan guztiekin aldi berean, denbora luzean zehar eta ezberdintasun erlijioso zein politikoetan oinarrituak, lurraldeen pixkanakako galerekin, euren sakabanaketaren ondorioz defendatzeko zailak zirenak, espainiar boterearen pixkanakako gainbeheraren arrazoiak izan ziren. 1648 eta 1659 bitartean, Westfalia eta Pirinioetako bakeek, Espainiaren gainbehera berretsi zuten potentzia nagusi bezala. Gainbehera hau, europar lurraldeen gaineko domeinuari dagokionez, Utrechteko bakearekin amaitu zen, 1713an, herrialde arerioetako batetik zetorren errege batek sinatua, Filipe V.a Espainiakoak. Espainiak, Italian eta Herbehereetako bere lurraldeei uko egiten zien, Europako nagusitasuna galtzen zuen, europar politikan domeinatzen jarraitzeari uko egiten zion.
Hispaniar Monarkiaren hasiera
aldatuEspainiaren bateratzea eta Errekonkistaren amaiera
aldatuErrege-erregina Katolikoen ezkontzak (Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa) bi koroak elkartu zituen Juana la Beltraneja Gaztelako Ondorengotza Gerran garaitu zuenean Elisabet tronuratua izan zenean. Hala ere, erresuma bakoitzak bere administrazio propioa mantendu zuen monarkia beraren pean. Estatu bateratu baten eraketa soilik gobernari beren agintepean mendeetan elkartu ondoren gertatu zen. Errege berriek estatu moderno absolutista sartu zuten euren domeinuetan, laster handitu nahi izan zituztenak.
Gaztelak Atlantikoan parte hartu zuen, penintsulatik kanpoko bere inperioaren hasiera izan zenean, Portugalekin lehiatuz inperio honen kontrolagatik XIV. mendearen amaieratik, une horretan Kanariar uharteetara zenbait bizkaitar eta andaluziar espedizio bidali zirelarik. Uhartedi honen behin betiko konkista Henrike III.a Gaztelakoaren gobernupean hasi zen 1402an Jean de Bethéncourtek gaztelar erregeari enpresa horretarako baimena eskatu zionean basailutzaren truke. Bitartean, XV. mendean zehar Gonçalo Velho Cabral bezalako esploratzaile portugaldarrek Azore, Cabo Verde eta Madeira uharteak kolonizatu zituzten. 1479ko Alcaçovaseko hitzarmenak, Gaztelako Ondorengotza Gerran bakea suposatu zuena, herrialde bakoitzaren eraginguneak banatu zituen Afrikan eta Atlantiko Ozeanoan, Gaztelari Kanariar uharteen gaineko subiranotza eta Portugali honek jada bazituen uharteen gainekoa, Ginearena eta oro har "baldintza horietan topatua zen edo topatuko zen lurralde ororen gainekoa". Fezeko Erresumaren konkista ere esklusiboki Portugalgo erresumarentzat geratzen zen. Hitzarmena Sixto IV.a aita santuak berretsi zuen 1481ean Aeterni regis buldaren bidez. Bitartean Errege-erregina Katolikoek Kanariar uharteen konkistaren azken fasea hasi zuten, enpresa hori euren kontura hartuz, jauntxo feudalek hango indigena guantxe guztiak euren mende hartzeko zuten zailtasunen ondorioz: kanpaina luze eta gogor batzuetan zehar, gaztelar armadak Kanaria Handia uhartea (1478-1483), La Palma 81492-1493 eta, azkenik, Tenerife (1494-1496) uharteak hartu zituzten.
Gaztelar Errekonkistaren jarraipen bezala, Errege-erregina Katolikoek 1492an Granadako taifa erresuma konkistatu zuten, Al-Andaluseko azken erresuma musulmana izan zena, Gaztelari ordaindutako urrezko zergen bidez eta Aragoiko koroarekin eta Ipar Afrikarekin zuen aliantza politikaren bidez mantendu ahal izan zena.
Errege-erregina Katolikoen espantsio politika Afrika kontinentalean ere nabaritu zen: Andaluziako kostaldea eta valentziar eta kataluniar komertzio komunikabideak mehatxatzen zituen pirateriarekin amaitzeko helburuarekin, kanpaink egin ziren Afrika iparraldean: Melilla 1497an hartua izan zen, Villa Cisneros 1502an, Mazalquivir 1505ean, Vélez de la Gomera haitza 1508an, Oran 1509an, Aljer eta Bugia 1510ean eta Tripoli 1511n. Elisabet I.aren ideia, bere testamentuan agertzen dena, errekonkistak Ipar Afrikatik jarraitu behar zuela zen, erromatarrek Nova Hispania deitu zuten tokitik.
Euskal Herriko itsasontzi eta itsasgizonak inperioaren armadan
aldatuHego Euskal Herriko ontzioletan eraikitako itsasontziek eta bertako marinelen trebetasunak prestigio handia izan zuten, bai Hispaniar Monarkian, bai Europako zati handi batean. Hala jaso zuen Fernando (edo Hernando) del Pulgar idazleak "Crónica de los Reyes Católicos" lanean: «Bizkaiko konderrian eta Gipuzkoako probintzian bizi zirenak oso iaioak ziren nabigatzen, eta oso saiatuak gudetan; bazituzten horretarako itsasontziak eta lanabesak, eta hiru gauza horietan -itsasoko gerretarako beharrezkoenak-, munduko beste edozen naziok baino ezaguera handiagoa zuten.»
XVI. eta XVII. mendeetan, Bizkaiko Ontzidiak eta Gipuzkoako Ontzidiak zuten Hego Euskal Herriko kosta babesteko ardura, ingelesen eta frantsesen erasoei aurre egiteko, batez ere. Gero, batzuen eta besteen artean mesfidantzarik ez izateko, Kantauri Ontzidia eratu zuten; ontzidi horrek kostalde osoa babesteko ardura zuen, eta Ozeano Itsasoko Armadari laguntzen zion: ontzidi hori 1590ean sortu zen, atlantikoko kostaldea babesteko eta Indietako ontzidien sarrera bermatzeko.
Hego Euskal Herriko ontziek aktiboki parte hartu zuten zenbait gertaera historikoetan. Esate baterako, Gaztelako errege Fernando III.ak Bizkai-Gipuzkoetan eraikitako ontzidi bat erabili zuen 1248an, Sevillaren errendizioa lortzeko. Geroago, Euskal Herriko ontziek Ehun Urteetako Gerrako Wilchenseako guduan (1350) parte hartu zuten, bai eta Kanariar uharteen konkistan ere (1396tik aurrera).
Era berean, Euskal Herriko itsasgizonak Aro Modernoko itsas gudu guztietan izan ziren, eta ardura eta ohore handia izan zuten. Esate baterako, Itsas Armada Handian (1588) Euskal Herriko hiru kapitain nabarmendu ziren: Miguel Okendo (Gipuzkoako Ontzidiaren burua), Juan Martinez de Rekalde (Bizkaiko Ontzidiaren burua) eta Martin Bertendona (Levanteko Ontzidiaren burua). Lehenengo biak huts egin zuten espedizio horretatik itzuli eta handik gutxira hil ziren. Bertendonak, berriz, zenbait ontzi eraikitzeko agindu zuen, Bizkaiko Ontzidia antolatzeko, Filipe III.aren erregealdian.
Nabarmendu zen beste itsasgizon bat Pedro Zubiaur marinela izan zen, 1541ean Zenarruzan jaioa. Ingelesen eta nederlandarren aurkako zenbait ekintzatan arrakasta handiak izan zituen. Diplomazialari ere aritu zen: 1605ean Britania Handira bidali zuten, eta han hil zen.
Zalantzarik gabe, guztietan nabarmenena Antonio Okendo (1577-1640) izan zen, Miguelen semea: Ozeano Itsasoko Armadako almirante izendatu zuten 1626an. Hogeita Hamar Urteko Gerran nederlandar ontzidiaren aurka aritu zen, Dunetako Guduan (1639ko urria), eta galtzaile atera ziren. Porrot horrengatik atsekabetuta eta osasun arazoak zituela, 1640ko ekainean hil zen.
Europako politika
aldatuErrege-erregina Katolikoek Aragoiko Koroaren mediterranear politika ere heredatu zuten, eta Napolesko leinu aragoitarraren alde egin zuten Karlos VIII.a Frantziakoaren aurka, eta, leinu hau amaitu ondoren, Napoles koroara itzultzea aldarrikatu zuten. Aragoiko gobernari bezala, Fernando II.a Frantzia eta Veneziaren aurkako lehian murgildu zen Italiar penintsularen kontrolagatik. Gatazka hauek bere kanpo politikaren ardatz nagusi bihurtu ziren. Gudu hauetan, Gonzalo Fernández de Córdobak (Kapitain Handia bezala ezagutzen dena) koroneliak sortuko zituen (geroago tertzioak izango zirenen oinarria) armadaren oinarrizko antolaketatzat. Espainiarrak euren une gailenetara eramango zituen iraultza militar bat izan zen.
Elisabet erregina hil ondoren, Fernandok, errege bakar bezala, Elisabeten senar bezala izan zuena baino politika agresiboago bat hartu zuen, gaztelar aberastasunak. Italian aragoitar eragin eremua hedatzeko erabili zuen, Frantziaren aurka eta, nagusiki, Nafarroako Erresumaren aurka: 1512an konkistatu zuen Nafarroa Garaia.
Menpean izandako lurraldeak
aldatuEuropa
aldatu- Gaztelako Koroa
- Aragoiko Koroa
- Napoliko Erresuma
- Siziliako Erresuma
- Sardinia
- Malta (1530era arte)
- Roussillon eta Cerdanya (1659ra arte)
- Franche-Comté (1678ra arte)
- Charolais (1684era arte)
- Granadako Erresuma (1492tik aurrera)
- Nafarroako Erresuma (1512tik aurrera)
- Nafarroa Beherea (1512 eta 1527 artean)
- Espainiar Herbehereak (1555etik aurrera)
- Milanerria (1535etik aurrera)
- Portugalgo Erresuma (1580 eta 1640 artean)
- Azores uharteak (1580 eta 1640 artean)
Afrika
aldatu- Kanaria uharteak
- Melilla (1497tik aurrera)
- Cazaza (1505 eta 1532 artean)
- Mers el-Kebir (1505 eta 1708 artean)
- Vélez de la Gomera haitza (1508 eta 1522 artean; 1564tik aurrera)
- Oran (1509 eta 1708 artean)
- Aljer (1510 eta 1530 artean)
- Bejaia (1510 eta 1555 artean)
- Aljerko haitza (1510 eta 1529 artean)
- Santa Cruz Itsaso Txikikoa (1510 eta 1644 artean)
- Tripoli (1510 eta 1530 artean)
- Honaine (1531 eta 1535 artean)
- Bizerta (1535 eta 1573 artean)
- La Goleta (1535 eta 1574 artean)
- Tunis (1535 eta 1574 artean)
- Monastir (1541 eta 1550 artean)
- Susa (1541 eta 1550 artean)
- Mahdia (1550 eta 1553 artean)
- Perrexil uhartea (1580tik aurrera)
- Ceuta (1580tik aurrera)
- Arcila (1580 eta 1589 artean)
- Madeira uharteak (1580 eta 1640 artean)
- Casablanca (1580 eta 1640 artean)
- El Jadida (1580 eta 1640 artean)
- Tanger (1580 eta 1640 artean)
- Angola (1580 eta 1640 artean)
- Arguin (1580 eta 1633 artean)
- Fernando Poo (1580 eta 1640 artean)
- Annobon (1580 eta 1640 artean)
- Elmina (1580 eta 1640 artean)
- Portugaldar Ginea (1580 eta 1640 artean)
- Portugaldar Ekialdeko Afrika edo Mozambike (1580 eta 1640 artean)
- Sao Tome eta Principe (1580 eta 1640 artean)
- Zanzibar (1580 eta 1640 artean)
- Ajuda (1580 eta 1640 artean)
- Malindi (1580 eta 1593 artean)
- Somalia (1580 eta 1640 artean)
- Santa Helena (1580 eta 1640 artean)
- Tristan da Cunha (1580 eta 1640 artean)
- Mombasa (1593 eta 1640 artean)
- La Mamora (1610 eta 1619 artean)
- Larache (1610 eta 1689 artean)
- Alhucemetako haitza (1673tik aurrera)
Amerika
aldatu- Espainia Berriko Erregeorderria (1521etik aurrera): Mexiko, Mexiko Berria, Arizona, Kalifornia, Kolorado, Nevada, Texas, Oregon, Kansas, Luisiana eta Utah.
- Santo Domingoko Kapitaintza Nagusia (1493tik aurrera): Santo Domingo eta Haiti.
- Kubako Kapitaintza Nagusia (1510etik aurrera): Kuba, Florida, Louisiana eta Jamaika.
- Guatemalako Kapitaintza Nagusia (1540etik aurrera): Chiapas, Guatemala, Panama, Costa Rica, El Salvador, Nicaragua eta Honduras.
- Yucatango kapitaintza nagusia (1565etik aurrera): Yucatán, Campeche, Quintana Roo eta Tabasco ekialdea.
- Puerto Ricoko Kapitaintza Nagusia (1582tik aurrera): Puerto Rico.
- Peruko Erregeorderria (1542tik aurrera): Peru, Ecuador, Colombia, Venezuela, Bolivia, Argentina, Paraguay, Uruguay, Guayanak eta Brasilgo mendebaldea.
- Txileko Kapitaintza Nagusia (1540etik aurrera): Txile eta Argentinako Patagonia eskualdea.
- Uharteak: Bahamak (1670era arte), Caimán uharteak (1492 eta 1660 artean), Antigua eta Barbuda (1493 eta 1632 artean), Montserrat (1493 eta 1632 artean), San Martín (1493 eta 1648 artean), Anguila (1493 eta 1640 artean), Bonaire (1499 eta 1633 artean), Trinidad eta Tobago, Granada (1498 eta 1674 artean), Curazao (1499 eta 1634 artean), Aruba (1499 eta 1636 artean), Jamaica (1655era arte), Birjina uharteak (1493 eta 1672 artean), San Cristóbal eta Nieves, Dominica, Guadalupe (1502 eta 1635 artean), Martinica (1502 eta 1635 artean), San Bartolomé (1502 eta 1635 artean), San Andrés eta Providencia (1502tik aurrera), Santa Lucía (1504 eta 1654 artean), Bermudak (1511 eta 1609 artean), Turcas eta Caicos (1512 eta 1680 artean) eta Barbados (1518 eta 1624 artean).
- Brasil (1580 eta 1640 artean)
Asia
aldatu- Filipinetako kapitaintza nagusia (1521etik aurrera)
- Tidore (Indonesia) (1526 eta 1663 artean)
- Bahrain (1580 eta 1602 artean)
- Bandar Abbas (1580 eta 1615 artean)
- Oman (1580 eta 1640 artean)
- Ormuz (1580 eta 1622 artean)
- Qeshm (1580 eta 1640 artean)
- Mumbai (1580 eta 1640 artean)
- Cananor (1580 eta 1640 artean)
- Chittagong (1580 eta 1640 artean)
- Kochi (1580 eta 1640 artean)
- Kollam (1580 eta 1640 artean)
- Portugaldar India (1580 eta 1640 artean)
- Angediva (1580 eta 1640 artean)
- Hugli-Chuchura (1580 eta 1632 artean)
- Malaka (1580 eta 1640 artean)
- Moluka uharteak (1580 eta 1605 artean)
- Nagapattinam (1580 eta 1640 artean)
- Salsette (1580 eta 1640 artean)
- Zeilan (1580 eta 1640 artean)
- Tanegashima (1580 eta 1639 artean)
- Thoothukudi (1580 eta 1640 artean)
- Diego García uharteak (1580 eta 1640 artean)
- Singapur (1580 eta 1605 artean)
- Macau (1580 eta 1640 artean)
- Nagasaki (1580 eta 1587 artean)
- Portugaldar Timor (1580 eta 1640 artean)
- Kanbodiako protektoratua (1597 eta 1599 artean)
- Ternate (1606 eta 1663 artean)
- Mendebaldeko Papua, Nabire eta Yapen Waropen barne (1606 eta 1663 artean)
- Formosa (1626 eta 1642 artean)
- Borneo (1648tik aurrera)
Ozeania
aldatu- Mariana uharteak (1521tik aurrera)
- Karolina uharteak (1526tik aurrera): Palaos, Mikronesia, Marshall eta Gilbert uharteak
- Ginea Berria (1528 eta 1616 artean)
- Hawaii uharteak (1542tik aurrera)
- Salomon uharteak (1568 eta 1595 artean)
- Zeelanda Berria (1576)
- Markesa uharteak (1595etik aurrera)
- Espiritu Santua (1606)
- Espiritu Santuko Australia (1606)
Biztanleria eta antolamendu juridikoa
aldatuAmerika eta Filipinak
aldatuAmerikako Espainiar Inperioaren gizartea guztiz berriak ziren estatutuen bitartez arautu zen, baina Gaztelako lege-multzoetan oinarrituz, menpekoen artean desberdinduz, eta bakoitzari antolamendu juridiko ezberdina ezarriz: Espainiarren errepublika eta indioen errepublika. Lurralde berrien biztanleria arraza- eta juridiko-maila desberdinetan sailkatzen ziren:
Espainiarrak
aldatuEuropar jatorriko menpekoak, Amerikan jaioak (kriolloak) edo metropolian jaioak (penintsularrak). Espainiarrak ez ziren inoiz ere inperioko lurraldeen gehiengoa izan, metropolian izan ezik. Espainiarentzako kostu demografikoa, bereziki Gaztelako Koroarentzat, handia izan zen, penintsulako hazkunde demografikoa ezeztatu egin baitzuen Amerikarako emigrazioak.
Indigenak
aldatuEspainiar konkisten kostu demografikoa latza izan zen: biztanleria amerindiarra 80 milioitik XVI. mendean 12 milioietara igaro zen urte batzuk pasa ondoren, konkista-guda, erbesteratze, bortxazko lanak eta kolonizatzaileak barreiatutako gaixotasunen ondorioz (indigenak ez zituzten Europar gaixotasunen kontrako babes naturalik).
Indigenen eskubideen defentsa Salamanca ikastolan eta Bartolome de Las Casasen izan zituen bere adierazgarri nagusienak. 1550 urteko Valladolideko Juntetan, Juan Ginés de Sepúlvedaren ezekoaren arren, indigenak arima zutela erabaki zen. Aldez aurretik Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren testamentuan, amerindiarrak Gaztelako Koroako menpekoak aitortu zituen, horren ondorioz, ezin zintezkeen esklabotzarako erabili, Afrikako esklabo beltzak ekartzea sortaraziz. Hala ere, babes legal honek kasu askotan teorikoa izan zen egiazkoa baino. Enkomiendaren erakunde sozio-ekonomikoa, hau da, indigenak babestu eta kristautu beharreko arduraduna azken hauen tributuak exijitzearen truk, indigenen esplotazio eta bortxazko lanak izan zituen ondorio bezala (adibidez, mita sistemaren bitartez).
XVII. mendean, Jesusen Konpainiak misioak ezarri zituen portugaldar Amerikaren eta espainiar Amerikaren mugan, lurraldea kristautzeko asmoarekin. Misio horiek autonomia handia jaso zuten, hirietako askatasun eta foruetan oinarrituz, indigena bizimodura moldatuta. Kolonoen artean ez zeuden ondo ikusita, bereziki Brasilgo portugesen artean, lurraldeen arteko tentsioak areagotuz. Karlos III.ak jesuiten kanporatzea agindu ostean, deuseztatu egin ziren.
Mestizo
aldatuHala eta guztiz ere, Hispanoamerikako gizarteak mestizo bereizgarri nagusia zuen, Frantses eta Britainiar kolonietan aurki ez zitzakeena. Konkistaren hasieratik arraza desberdineko pertsonen artean mestizajea eman zen, horren ondorioz arraza-jatorriaren araberako izendapenak sortu ziren menpekoen artean. Mestizoak, kolonien gutxiengoa osatzen zuten hasieran, baina etorkizunean ia inperioko lurralde guztien biztanleriaren gehiengoa bilakatu ziren.
Afrikarrak eta besteak
aldatuBartolomé de las Casasek bultzatuta eta Indietako Legeak emandako babes legalarekin, afrikarrak ekarrarazi ziren, lurralde zehatz batzuetan. Karibe itsasoan eta Brasilen biztanleriaren gehiengo bihurtu ziren.
Inperioaren ondare linguistikoa
aldatuEspainiar Inperioa mundu osoan izan zuen hedaduragatik, bere ondare kulturala handia eta indartsua izan zen (hori, gaur egungo migrazio fenomenoa kontutan hartu gabe). Gaur egungo mendebaldeko eta hegoaldeko Estatu Batuetik Amerikako Argentina eta Chileraino, Asiako Filipinak edota Ekuatore Ginean Afrikan, inperioren legatua ikus daiteke.
Gaztelania hizkuntza, Txinera hizkuntzaren ostean, munduko hizkuntzarik hitz eginena da ama-hizkuntza bezala zenbatuz gero. Hortaz gain erakunde politiko-ekonomiko internazional askoren hizkuntza ofiziala da (ONU, UE, UA, OEA, TLCAN, MERCOSUR, ALCA, UNASUR eta CAN, beste batzuren artean). Lehenengo eta bigarren hizkuntza bezala 450 eta 500 milioi pertsonen inguruan hitz egiten dute, munduko hirugarren hizkuntzarik handiena izanik lehenengo eta bigarren hiztunak kontatuz gero. Gainera gaztelania munduko bigarren hizkuntza irakatsiena da ingelesaren ostean, 17,8 milioi ikasle gutxienez dituelarik, beste iturri batzuen arabera 45 milioi ikasle baino gehiago direla esanez 90 herrialde artean banatuta.
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Thomas, Hugh. El imperio español: de Colón a Magallanes. Editorial Planeta, S.A. ISBN 84-08-04951-8
- Kamen, Henry. Imperio. Editorial Santillana. ISBN 84-03-09316-0
- Carnicer García, Carlos J. y Marcos Rivas, Javier. Espías de Felipe II: Los servicios secretos del imperio español. Editorial La Esfera de los Libros, S.L. ISBN 84-9734-278-X
- Klein, Herbert S. (1994). Las finanzas americanas del imperio español, 1680–1809. Edita Instituto Mora y UAM-Iztapalapa. ISBN 968-6914-23-4
- Balfour, Sebastian. El fin del Imperio español (1898–1923). Editorial Crítica. ISBN 84-7423-815-3
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu