Mohácseko gudua

Mohácseko gudua (hungarieraz: Mohácsi Csata edo Mohácsi Vész; turkieraz: Mohaç Savaşı edo Mohaç Meydan Savaşı; kroazieraz: Bitka na Mohačkom polju) gudualdirik erabakigarrienetako bat izan zen Erdialdeko Europako historian. 1526ko abuztuaren 29an gertatu zen, Mohácsetik gertu (Hungaria); bertan, Suleiman I.a buru zuen otomandar armada nagusitu zitzaion Hungariako eta Bohemiako Luis II.aren armadari.

Mohácseko gudua
Battle of Mohács, Turkish miniature.jpg
Otomandar miniatura
Data1526ko abuztuaren 29a
LekuaMohács, Hungaria
Koordenatuak45°56′29″N 18°38′50″E / 45.941388888889°N 18.647222222222°E / 45.941388888889; 18.647222222222
EmaitzaOtomandar garaipen erabakigarria
Gudulariak
 Otomandar Inperioa

Coa Hungary Country History (14th century).svg Hungariako Erresuma
Croatian Chequy.svg Kroaziako Erresuma
Flag of Bohemia.svg Bohemiako Erresuma
Banner of the Holy Roman Emperor with Arms (1493-1556).svg Germaniako Erromatar Inperio Santua
Flag of Bavaria (lozengy).svg Bavaria
Aita Santuen Lurraldea

POL Przemysł II 1295 COA.svg Poloniako Erresuma
Buruzagiak
Suleiman I.a
Pargalı Ibrahim Pasha
Malkoçoğlu Bali Bey
Behram Pasha
Luis II.a Hungariakoa
Pál Tomori
György Zápolya
Indarra
~55.000-60.000[1] ~25.000-28.000
Galerak
1,500 ~ 14.000-20.000

Otomandarren garaipenaren ondorioz, Hungaria zatiturik gelditu zen hurrengo mendeetan, Otomandar Inperioaren, Habsburgotar Monarkiaren eta Transilvaniako Printzerriaren artean. Luis II.aren heriotzak Jogalia dinastiaren amaiera ekarri zuen Hungariako eta Bohemiako errege gisa. Habsburgotarrak izan ziren dinastia horren ondorengoak, Luis II.aren arrebarekin izandako ezkontzaren bidez.

ErreferentziakAldatu

  1. Nolan, Cathal J.. The Age of Wars of Religion 1000-1650. in: An Encyclopedia of Global Warfare and Civilization., 602 or..

Kanpo estekakAldatu