Zazpi
Ongi etorri, Zazpi, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Hego eta Ipar Euskal Herria
aldatuKaixo Zazpi!
Ikusi dut zure ekarpena lehen eta ondo nirekin hitz egiteagatik. Hala ere nik hemen beste edozeinek bezala erabakitzen dut, edo gutxiago, ez bainaiz administratzailea. Hego eta Ipar Euskal Herria egokiagoak direla uste dut Hegoalde edo Iparralde baizik eta ez dut uste desegokia denik erabiltzea (berez termino zehatzena iparekialde litzateke, Bermeo ere Iparraldean dagoelako mapan). Hori da Espainian Levante erabiltzen denean edo Frantzian Sud-Ouest, hau da, Frantzia edo Espainia ere eurentzat bat da baina esan daiteke en el Levante, adibidez, izen propioa eman zaiolako Espainiako ekialdeari modu horretan. Beraz guk Hego eta Ipar Euskal Herria erabiltzen dugunean zerbait konkretuaz ari gara, hau da, Hego Euskal Herriko herrialde guztiak ba Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira orden alfabetikoan. Kontrakoa esango bagenu, adibidez, Euskal Herriko hegoaldeko herrialde guztiak agian Araba eta Nafarroaz bakarrik ari gara, edo Euskal Herirko mendebaldeaz ari garenean Bizkaia eta Arabaz... baina izen propioa moduan erabiltzen denez eta nahiko arrunta denez izendapen hori nik uste egokiena momentuz hala dela.
Hala ere, eta brasa guzti hau kenduta, agian bozketa bat ireki liteke gai honekin. Gero arte! -Theklan; (zer?) 15:57, 13 Azaroa 2006 (UTC)
2 Hego eta Ipar Euskal Herriak-i buruz
aldatudena argi! ez zaio bueltarik eman behar, iradokizun bat besterik ez zen, lapurtar batek egin zidan bera. gertatzen zaidana da apur bat itota nabilela denboraz eta era berean wikipediari lagundu nahiaz. Ea ekarpenik egiten dudan. Lehenik trebatu behar naiz teknikarekin.
-a mugatzaileaz
aldatuKaixo!
Ba egia esan ez naiz oso euskaltzain fina... ez dakit. Nik uste a gabe jarri beharko litzatekela, ze hemen erabaki zen guztia a gabe jartzea ez bazen izen propio bat (Arantzazuko Monastegia). Adibide bat jartzearren ardoaren inguruan hitz egiteko ardo jarri behar da, a gabe, baina denominazioa badu, adibidez, arabar errioxan, Arabar Errioxako ardoa jarri beharko litzateke. Agian galdetu TXiKiri... berak zer uste duen komentatzeko. -Theklan; (zer?) 16:27, 21 Azaroa 2006 (UTC)
- Normalean hiztegiko sarrera baldin bada ez du -a artikulua mantentzen, eta artikulu entziklopedikoa bada, ordea, mantentzen du. Bestalde, normalean bakarrak diren gauzetan ere artikulua mantentzen da; adibidez, Bartzelonako AireportuA, eta ez Bartzelonako Aireportu.
- Baina nire ustez erabaki hori hartzeko modurik errazena modu praktikoago batean pentsatzea da. Izena pentsatzerakoan, -a artikulua kendu eta horren ordez bat mugatzailea jartzen saiatu; bat hori jartzeak zentzurik ez badauka, artikulua mantendu, horrek bakarra dela esan nahi baitu; bat hori jartzeak zentzua badauka, artikulua kendu. Bartzelonako Aireportu bat esateak ez dauka zentzurik, baina bai ordea ordenagailu bat esateak; horrexegatik dira Bartzelonako Aireportua (artikuluarekin, bakarra da) eta ordenagailu (artikulu gabe, ez da bakarra). Nire iritzia horixe da... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:07, 22 Azaroa 2006 (UTC)
jaiotze eta heriotzentzako kategoria berriak
aldatuBai, ahal duzun neurrian bai behintzat. Biografia bat sortzerakoan Kategoria:Xko jaiotzak eta Kategoria:Xko heriotzak kategorietan sailkatzen dira. Ondoren, pertsona horren jaiotza eta heriotzari buruz idazten da bai urte eta bai egunei dagozkien artikuluetan. Pertsona hori esanguratsua baldin bada, hamarkada eta mendearen artikuluetan ere jartzen saiatzen gara... badakit erraza ez dela, baina ahal den neurrian saiatzea ondo dago. Bestela ere, jaiotza eta heriotzen kategoria hauek urte eta eguneko heriotza eta jaiotzak osatzeko lagungarri zelako ere egin genuen. Edozein zalantza dela-eta, galdetu lasai! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:07, 22 Azaroa 2006 (UTC)
- Hori da, bai, oso ondo egin duzu. Aldatu dizudan gauza bakarra kronologia izan da, Abuztuaren 6ari dagokion artikuluan 2005a agertzen zen 1933a baino lehenago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:07, 23 Azaroa 2006 (UTC)
Commonseko lotura eta interwikiak
aldatuKaixo,
hainbat artikulu ari zara sortzen eta hori oso ona da! Hala ere artikuluei dagokionez pare bat gauzatxo argitu nahiko nizkizuke. Lehenengoa bukaeran dagoen {{commons}}
txantiloiari buruzko da. Txantiloia ezer jarri gabe jartzen baduzu ez du funtzionatzen, ez baitago commonsen inolako orrialderik, adibidez, Razionalismo Arkitektoniko izenarekin. Ziuraski ([commons.wikimedia.org/wiki/Azala commonsera] joan eta bertan bilatu beharko duzu zein orrialde den. Ondoren txantiloian jarri. Ideia bat egiteko joan Bizkaia artikulura eta begira behean nola daogen jarrita.
Bigarren gauzatxoa interwikiena da. Artikuluetan komenigarria da beste hizkuntza batean artikulu bera badago lotura bat jartzea. Horretarako [[es:Racionalismo arquitectónico]] jarri beharko litzteke, adibidez, hori bada gazteleraz dagoen artikuluaren izena. Hori zuk zeuk bilatzea da egokiena, askotan idazten duenak ezagutzen duelako terminoaren izena beste hizkuntza batean.
Beno, dudarik baduzu, badakizu, galdetu! Aio -Theklan; (zer?) 13:57, 23 Azaroa 2006 (UTC)
Banned?
aldatukaixo, Nh3 lankidea naiz eta izena emana dutenean ezin dut eu.wikira sartu. Baneatuta nago?? egia bada, nik ez dut orri guzti hoiek sortu "eh zarautz baizik" ni konpontzen ari nintzen.
Uops, barkatu, gaizki-ulertze bat izan daNh3; (hemen idatzi)
Arkitektura erromarra
aldatuKaixo, Zazpi. Ezabatu dut, ez zaidalako burutik pasa "Arkitektura erromanikoa" esan nahi zuela. Uste nuen "Arkitektura erromatarra"ren errepikapena zela. Elhuyarrek "Erromanikoa" dio, noski. Zurekin erabat ados nago, eta Josugoniri jadanik esan diot mezu batetan. Nik aldatuko nuke. Izan ongi! --Unai Fdz. de Betoño 09:21, 15 Ekaina 2007 (UTC)
Asteko itzulpena
aldatuKaixo, hortarako duzu Asteko Itzulpenaren eztabaida, gauza hauek beste lankideei abisatzeko etab. Bakoitzak zer itzuli behar duen adibidez adosteko: Wikiproiektu_eztabaida:Asteko_itzulpena
Hirigintza wikiproiektuan
aldatuKaixo Zazpi!
Eskerrik asko gonbitagatik, hirigintza atala orain dela aste pare bat hasi nuen, eta horretan nabil. Wikipediaren istorioekin, dena den, oraindik ere ez naiz ondo konpontzen, ta egia esan uste baino motelago nabil artikuluaren idazketan. Hala ta guztiz ere, juxtu momentuan hirigintza eta hiriari buruzko gogoetekin nabil egun guztian, gora ta behera, eta horregatik gustoz hartu dut gaia. Proiektuarekin nabil oraindik (horrek ere informazio dexentez hornitu nau).
Beno, ba bestelako laguntzarik behar baduzue, zuek esan. Hirigintza neretzat, beste norbaiten laguntza jasotzen badut, ba de puta madre, bestela problemarik ez. Ni bitartean eta dordoken moduan ibiliko naiz, ea helmugara noiz edo noiz heltzen naizen. Ondo segi!
--Gandi 12:12, 10 Uztaila 2007 (UTC)
Post Scriptum (Post jazz festivalis); Hummm...ze intersgarri identitate izkutuen jokutxo hau, ezta, jejeje... Ondo segi ta gorantziak estudioan!
Arkitektura greziarra
aldatuEpa 7.
Egia esan, nik ez nuen ezer erantzun, bestela zure eztabaidan idatziko nuen (horrela egin behar baita). Norbaitek zure galderaren azpian idatzi du nire eztabaidan, sinatu gabe. Nik uste, egin zenuen bezala oso txukun dago, eta ulerterraz. Nik ez nuke gehiegi aldatuko, baina zuk ikusi... --josugoni (erantzun hemen) 09:51, 12 Uztaila 2007 (UTC)
Hiri gaskoien zerrendaz
aldatuTira, oraindik oporretan nago baina ezin izan dot korreoa begiratzen nengoela nire eztabaida orriari begiratu bat botatzea ekidin. Ni zu banintz zera egingo neunke: banan-banan galdetzen joan beharrean, Bozketa bat antolatu eta txokoan jarri iragarkia. Bozketa horren emaitzaren arabera aldatuko da Baionaren "egoera" (edo ez). Izan ondo!--Janfri; idatzi lasai 08:50, 22 Uztaila 2007 (UTC)
Errealari buruzko wikiproiektu berria
aldatuBa oso ondo iruditzen zait. Artikulu berri asko sor daitezke errealari buruz, eta proiektuak lagunduko du horretan. Nere galdera da zer izen ipiniko zaion: "Wikiproiektu:Erreala", "Wikiproiektu:Real Sociedad" ... baina aurrera. Kabri, (erantzunak hemen) 13:49, 13 Azaroa 2007 (UTC)
- Kaixo Zazpi. Ni ere ados nago wikiproiektu hau aurrera eramatearekin. Uste dut eduki aldetik asko dagoela gehitzeko, eta parte-hartzaileen aldetik ekarpenak egiteko prest ere lagun batzuk bagaudenez, ondo egon daiteke. Izena definitzerakoan Wikiproiektu:Reala edo Wikiproiektu:Real_Sociedad jarriko nioke. Erreala/Realaren kontua ere eztabaidatu beharko genuke. Aurrera! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:08, 13 Azaroa 2007 (UTC)
- Bai, ados nago; Wikiproiektu:Real_Sociedad beraz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:21, 13 Azaroa 2007 (UTC)
- Ados ere Kabri, (erantzunak hemen) 16:24, 13 Azaroa 2007 (UTC)
- Kaixo Zazpi! Ni aste honetan ohartu naiz bazela Realari buruzko wikiproiektu bat eta izena eman dut. Galdetu nahi nuke ea nondik hasi edo beste zerbait erabaki duzuen, edo bakoitza bere kasa ari den gaiari buruzko artikuluak sortzen eta osatzen. Euskaltzale bat 23:20, 7 Otsaila 2008 (UTC)
- Eskerrik asko erantzunagatik, eta lasai, ni ere batzutan geratzen naiz internet gabe. Ondo segi. Euskaltzale bat 14:55, 10 Martxoa 2008 (UTC)
- Kaixo Zazpi! Ni aste honetan ohartu naiz bazela Realari buruzko wikiproiektu bat eta izena eman dut. Galdetu nahi nuke ea nondik hasi edo beste zerbait erabaki duzuen, edo bakoitza bere kasa ari den gaiari buruzko artikuluak sortzen eta osatzen. Euskaltzale bat 23:20, 7 Otsaila 2008 (UTC)
iepa zazpi!
animatu naiz Wikimunduan sartzera, tutoriala irakurri det, eta beno, oraingoz artikulo xinpleak (argazki, grafiko eta halakorik gabeak) idazteko gai naizela uste det.
Nere perfila aldatzea ere gustatuko litzaidake, zaletasunak, hizkuntzak, e.a. adIriartejauna 12:21, 12 Abendua 2007 (UTC)ierazteko. Hemen bertan edo bestela nere e-maila iriartetxiki@euskalerria.org da.
Ondo segi!
(ber) ongi etorri
aldatuKaixo Zazpi. Pozten naiz berriz bueltan ikustean, eta lasai ibili, zuk hasitako artikuluak zuzentzea normal-normala baita, horretarako gaude! Denon artean askoz txukunagoak geratzen baitira (gehienetan). --josugoni (erantzun hemen) 09:35, 16 Urria 2009 (UTC)
GATePAC
aldatuIkusi bezain laster aldatu dut. Baina zuk zeurk ere egindezakezu, mugitu sakatuz eta izenburu berria emanez. --josugoni (erantzun hemen) 21:38, 19 Urria 2009 (UTC)
CIAM
aldatuKaixo 7! Aldaketa batzuk egin ditut CIAM artikuluan, izenburua bera besteak beste (nazioartekoagoa edo). Garrantzitsuena euskarazko baliokidea da: Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarra idatzi dut, Arkitektura Modernoko Biltzar Internazionala ordez. Ea zer iruditzen zaizun. --josugoni (erantzun hemen) 18:57, 20 Urria 2009 (UTC)
Eraikin historikoak
aldatuKaixo, Zazpi. Arkitektoa zarenez, pentsatu dut euskal Wikipedian eraikin historikoak aipatzeari buruzko politika honen eztabaidan parte hartu ahal izango zenukeela, zure iritzia emateko. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:19, 26 Urria 2010 (UTC)