Wikiproiektu eztabaida:Asteko itzulpena
E=mc² artikulua itzultzen hasi naiz, listatik kendu behar dut? Usogorri; (postontzia) 13:58, 9 Azaroa 2006 (UTC)
Guayana Esequiba
aldatuKaixo! Aste honetako itzulpenean akatsa dago ("Aldaketa berriak" orrian). "Esequivar Guiana" jartzen du, gaztelerako lotura txarra izanik. Gazteleraz Guayana Esequiba da. Beraz, nola euskeratu beharko genuke? Esekibar Guaiana? Ondo izan Lankide:Orereta 21:00, 19 Martxoa 2007 (UTC)
Itzulpen proposamenak
aldatuKaixo lagunok! Konturatuko zineten azken aldi honetan itzulpen asko txina edo japoniako gaien inguruan direla. Hori horrela da asiako bi hizkuntza hauetako komunitateak indar handia egiten duelako metan bere itzulpenak sartzeko. Guk ere aukerak ditugu sartzeko, eta hala egin nuen aurreko batean Joseba Sarrionandiaren artikuluarekin. Momentuz nahiko goian dago, baina zuen bozkekin gorago joan daiteke. Egin dezakezuena meta:Translation of the week/Translation candidates orrialdera joatea da eta bertan nahi dituzuen artikuluetan bozka positiboak eta negatiboak ematea da. Hau da, bertan ere erabaki zeintzuk izango diren hurrengo asteetako itzulpenak. Gainera interesa duen artikuluren bat itzul daitekela uste baduzue bertan proposatu dezakezue ere. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta 16:01, 2 Otsaila 2008 (UTC)
- Ondo. Metako lankide egin nintzen aurrekoan horretarako, baina ahaztuta neukan... Ez dago ezaugarri batzuk bete beharrik bozkatu ahal izateko (edizio kopuru minimorik edo horrelako zerbait)? --Orereta (erantzunak) 16:06, 2 Otsaila 2008 (UTC)
Zalantza
aldatuWikipedian berria naiz eta zalantza bat daukat. Nola jakin dezaket itzultzea aukeratzen dudana beste batek itzulpen hori bera egiten ari den edo ez? Gerta liteke itzulpen luze batean bi pertsona edo gehiago aldi berean aritzea ezta? Ez dut uste hori aproposa denik. Eskerrik asko zalantza argitzeagatik.--Iñigoo (eztabaida) 07:55, 10 abuztua 2016 (UTC)
- Itzulpena argitaratu arte ("Gorde orrialdea") ezin da jakin beste norbait artikulu horretan lanean ari ote den. Egokiena artikulua itzultzen joan ahala gordetzen joatea da eta guztia itzulia izan arte ez itxarotea. Bestalde, horretarako aproposa da lanean ari zaren bitartean artikuluaren goialdean {{Lanean}} txantiloia txertatzea. Iturburu kodean honela sartu beharko zenuke: {{Lanean|Iñigoo}}. Adibide bat hemen. Ikusizko editorea erabiltzen baduzu: Txertatu>Txantiloiak eta idatzi "lanean". Animo!!-Xabier Cañas (eztabaida) 08:15, 10 abuztua 2016 (UTC)