Lankide eztabaida:Xabier Armendaritz/Solasaldi zaharrak/2011

Eztabaida gehitu
Active discussions

Kaixo Xabier, et desitge un molt bon any nou!Aldatu

Kaixo, lamente no tenir prou temps per a saber una mica més d'euskera i d'imposar el meu català. T'escric essencialment per a desitjar-te unes molt bones festes de nadal i d'any nou amb moltíssima felicitat, salut i prosperitat, però també per a dir-te que estem preparant el desé aniversari de la Viquipèdia i que esperem poder comptar amb la presència d'almenys alguns de vosaltres per a representar l'euskera. Que 2011 siga un any meravellós per a tu i la teua família, el teu país i aquesta wikipedia. Et deixe a sota l'enllaç en el qual havia escrit un missatge general però que em tem que gairebé ningú no ha vist: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo. Una abraçada i de nou un molt bon any nou! Eskerrik asko per la teua atenció. Agur! Claudi/Capsot 22:20, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

en:Pre-Indo-European languagesAldatu

Hello Xabier,
I'm a Wikipedia user from St. Petersburg, Russia, and I am interested in linguistic and archaeological history of Europe before the arrival of Indo-Europeans, including the history of the Basques. I created a short survey article about pre-Indo-European languages in Europe, which now exists in several languages (including Spanish and catalan). Can you please help translate it into Basque? Regards, --Dmitri Lytov 09:30, 3 Urtarrila 2011 (UTC)

BisitazAldatu

Kaixo Xabier: Euskal Wikipedia dela eta, zurekin hitz egin nahi nuke. Fb-en utziko dizut mezu bat.--JosebaAbaitua 18:09, 12 Urtarrila 2011 (UTC)

LaguntzaAldatu

Iepe Itzultzaile! Badakit finlandieraz ez duzula tutik ulertzen, baina laguntza behar dut ondoko terminoekin:

  • Tunturi-Lappi (ingelesez, Fell Lapland) : euskaraz, Tunturi(en) Lappi?
  • Meri-Lappi (ingelesez, Sea-Lapland): euskaraz, Itsas Lappi?
  • Pohjois-Lappi (ingelesez, Northern Lapland) : euskaraz, Ipar Lappi.

-Sikret8 17:48, 20 Urtarrila 2011 (UTC)

Ados! Niri ustez, toponimoari gaineratzen zaizkion zehaztasunak direnez, Meri-Lappi eta Pohjois-Lappi, Itsas Lappi eta Ipar Lappi moduan itzultziko ditut. Eta Tunturiak, Eskandinaviako mendi mota berezi batzuk direnez (ingelesez, Fell, gaztelaniaz, Braña, frantsesez, Tunturi), eta artikulu bereizi beharko dutenez, zehatzena Tunturi Lappi moduan itzultzea izango litzateke, ez? Mendialdea orokorregia iruditu zait, jeje. Ez dakit...pare bat buelta emango dizkiot! Eskerrik asko! -Sikret8 10:55, 21 Urtarrila 2011 (UTC)

Ondare historiko aurkibide taulaAldatu

Arratsaldeon, Xabier. Nik urte honen hasieran denboraldi batez, bi hilabete edo, lan denbora murritzagoa izango diat (Wikipediaz kanpo lan, azterketa eta estualdi garaia baidiat), izango diaten denbora eskasa artikulu edo kokapen mapa bakan batzuk sortu eta batez ere oso gustokoak dizkiaten gaiei buruzko artikuluen sakontze eta zabaltzean jardungo diat: Trans-Antartika Espedizio Inperiala, Kellseko liburua, Irlanda, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila... hortaz eraikin edo ondare historikoen euskal herrialde bakoitzeko txantiloik sortzeko denborarik ez diat izango. Halere, nik hik bezala arkitektura adituekin elkarlanean hik aipatutako txantiloia horiek sortzen saiatuko ninduan. Bide batez, zorionak administratzaile berriaren postuagatik. Gero arte. -Euskalduna 17:39, 2011ko urtarrilaren 26a (UTC)

Oraingoz, urtarrila amaiera eta otsailaren hasierarako, abuztuan sortu nuen Trans-Antartika Espedizio Inperiala (Sir Ernest Shackleton eta bere eskifaiaren odisea) artikulua zabaldu, sakondu eta amaitzeko buru belarri nabil, hori helburua nagusi gisa hartu dut. Ondare historikoen inguruko gaian bere garaian nire iritzia eman nuen (mantentzearen aldekoa, aldaketaren aurkakoa), hortaz ezer gutxi gehitu dezaket. Ziur nago gai horretan lan ona burutuko duzuela. Halere eskertzen dizut eztabaidarako gonbidapena. Gero arte. -Euskalduna 17:39, 2011ko urtarrilaren 26a (UTC)

Txantiloi:ArgitzekoAldatu

Kaixo Xabier! (ve, mi ne parolas la euxskan lingvon) - mi provis plibonigi Txantiloi:Argitzeko per:

''Artikulu hau '''{{{1}}}''' buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus '''[[{{{2}}}]]'''.'' [[Fitxategi:Disambig.svg|20px]] <hr style="clear:both;margin-bottom:1em;" /><noinclude> [[Kategoria:Nabigazio txantiloiak|A]]

tamen iu malfaris mian redakton - cxu tio signifas ke iu ajn ne rajtas plibonigi "Txantiloi"? --Dominik 08:41, 8 Otsaila 2011 (UTC)

Milesker Xabier! Dankon pro via rapida respondo - mi scias ke vi ne malfaris mian redakton - ĉu iu devas peti permeson por ŝanĝi ŝablonon (txantiloi)? --Dominik 11:33, 8 Otsaila 2011 (UTC)
(aldono) Jes vi pravas, la angla ŝablono estas bona - kion mi riproĉas al eŭska ŝablono estas <small>..........</small>, ĉar mi malfacile povas legi tiel malgrandajn literojn! --Dominik 11:51, 8 Otsaila 2011 (UTC)
Nun Txantiloi:Argitzeko estas pli bona dank' al vi - milesker hainitz --Dominik 12:18, 8 Otsaila 2011 (UTC)

batezbesteko ...Aldatu

orrialdean eztabaida bat sortu dut. Zure ekarpena interesgarria izango da. - --Joxemai; (erantzunak) 12:52, 10 Otsaila 2011 (UTC)

ArgitzekoAldatu

Kaixo Xabier. Ez nago ados Txantiloi:Argitzeko-n egindako aldaketarekin. Garrantzi handiegia hartzen du artikuluaren hasiera-hasieran eta artikuluaren helburuaren kontra egiten du. Gainera, ikusmen zailtasunak dituztenek badakite Ctrl + egiten badute webguneko letra tamaina handitzen dela... --josugoni (erantzun hemen) 22:41, 15 Otsaila 2011 (UTC)

PerdóAldatu

Kaixo i perdó. He tardat moltíssim a respondre, es veu que no he posat l'adreça d'e-mail i no m'ha arribat la notícia que havíeu respost i no sé com, avui he passat per ací i he vist els vostres missatges. Perdona'm! Acabe de respondre a Josu ja que tampoc no havia vist el seu missatge; la trobada es farà a Perpinyà el 19 de març (l'arribada s'hi fa el 18 al vespre amb autocar de Barcelona i la tornada el 20 de matí): http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:10_anys_de_la_Viquip%C3%A8dia/Congr%C3%A9s. Espere que vindrà almenys un de vosaltres per a representar la vostra viquipèdia, xarrar i encetar un treball en comú, Gomà ha de contactar algú ja que les respostes que jo havia vist fins ara (Theklan i Janfri), tot i el seu interés, semblaven d'indicar una impossibilitat de vinguda. A priori és Gomà qui s'ha d'encarregar de contactar un de vosaltres, però com que sempre va molt atabalat, crec que més val que en parleu entre vosaltres i probablement valdria la pena de contactar-lo directament. Els gastos de viatge i d'estada de la persona (potser dues però s'haurà de parlar amb Gomà, jo espere que sereu almenys dos... :)) van a càrrec d'Amical (per això tenim clares limitacions!). A l'espera de veure-vos ben aviat, que et vaja tot molt bé, una abraçada ben bona, agur! Capsot 21:41, 20 Otsaila 2011 (UTC)

Moltíssimes gràciesAldatu

Gràcies, Xabier, per la traducció. La veritat és que em sentia una mica violent amb la pàgina escrita en una altra llengua. Ara l'únic que em sap greu és no poder escriure aquí en euskera. Ja saps on em tens. Aupa.--Climent Sostres 23:02, 25 Otsaila 2011 (UTC)

Lingva konsiloAldatu

Kaixo Xabier! Mi hodiaŭ petas de vi lingvan konsilon pri la eŭska lingvo, kiun mi tre malmulte scipovas. En mia artikolo Mylène Farmer ĉu estas pli bone diri "Mylène Farmer, Mylène Jeanne Gautier jaiotzez" aŭ "Mylène Farmer, jaiotzez Mylène Jeanne Gautier"? Milesker. --Dominik 09:08, 9 Martxoa 2011 (UTC)

Euskara garbiaAldatu

Urte baten ostean ikusi dut artikuluak jasan duen mozketa zabala. Erabat ados nago "Amonamantangorri"rekin, erreferentziak ipintzea falta dela, esate baterako "zenbakiak" atalean.

Bestela, hiztegia erabat desagertu da artikulutik eta nire ustez kontsultatzeko oso tresna erabilgarria zela, akatsak akats. Kontua da hiztegia osatzeko denbora luzea hartu nuela, gutxieneko errespetua merezi duena, eta horretarako Ines Pagolaren liburuaz baliatu naiz. Hau da, hitz gehien-gehienak Sabino Aranak asmatutakoak direla, nahiz eta bestelako hitzak ageri diren arren.

Ondo iruditzen bazaizue, batez ere Wikipediako kudeatzaileei, ezabatutako edukiak berriro sartuko ditut, Amonamantangorrik aipatutako bi adibideak ezabatuta, baina galdera marka ipiniko dut "gosaldu" adieran. Jakingo duzuenez, Euskal Herriko mendebaldean "amortzua hartu" eta aldaerak erabiltzen da, eta akaso hori izango zen Aranak ezagutuko zuena. Zalantza daukat "gosaldu" hitza "afaldu" edo "bazkaldu" bezain zaharra ote dan beraz.

Zalantzazko beste hitz batzuk topatuz gero gauza bera egitera esango nizueke. Eta ziur badakizue hizten bat neologismorik ez dela, orduan bai ezabatu, ahal bada arrazoiak emanez.

--Patxi lurra 19:16, 13 Martxoa 2011 (UTC)

Lemur / LemuriformesAldatu

Kaixo Xabier. Irakurri hau, mesedez: Eztabaida:Lemuriformes -Theklan ·   ·   13:17, 15 Martxoa 2011 (UTC)

Antso III.aAldatu

Aupa Xabi! Euskaldun batek "Antso III.a" esaten badu, Nafarraz ari dela badakit, baina Gaztelan eta Gaskonian ere beraienak dituzte. Ez al da hobe Antso III.a argipen orria izatea? Ingelesez horrela egin dute, ikusi!. Ondo izan! --Marklar 18:05, 16 Martxoa 2011 (UTC)

Ados, oraintxe egingo dut. Bestetik, zorionak izarragatik, benetan merezi duzu eta! --Marklar 18:01, 17 Martxoa 2011 (UTC)

IzarraAldatu

Zuzenketa, hobekuntza eta euskara zaintzeagatik, hona nire izartxo txikia. Theklan ·   ·   00:46, 17 Martxoa 2011 (UTC)
Egia, merezi duzu! Zorionak! --josugoni (erantzun hemen) 17:09, 17 Martxoa 2011 (UTC)

ETAren definiziorako beste adjektibo batAldatu

Kaixo Xabier! Ondo iruditzen zait "klandestino" jartzea. Informazioa eskaintzen du -diozun bezala-, eta beste aukerak baino hobea da, ez baitauka estu-estuan zentzu negatiborik. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 19:14, 20 Martxoa 2011 (UTC)

TeletubbiesAldatu

Could you start a stub based on either en:Teletubbies or es:Teletubbies? Or any other language? බම්බි 20:06, 21 Martxoa 2011 (UTC)

  Egina. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:26, 21 Martxoa 2011 (UTC)
What about a page for en:Charlotte's Web or es:Charlotte's Web (novela)? And is there a Basque name for the book like there is for Teletubbies? බම්බි 22:12, 21 Martxoa 2011 (UTC)
That book hasn't been translated into Basque language, so there is no Basque name for it: it should appear in the original language i.e. in English.
Regarding your suggestion to create the article Charlotte's Web (eleberria) in Basque — unlike Teletubbies, whom the little ones in my family can see on TV and I myself often find mentioned in the mass media, Charlotte's Web is far away from my interests, so I think I'll continue editing some other cultural facts that aren't properly reflected in this Basque-language Wikipedia — I hope you'll understand. Best wishes. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:34, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Eman zure iritzia, mesedezAldatu

Ahal baduzu eman hemen zure iritzia: Wikipedia:Txokoa/Politikak#Bot_batekin_Frantziako_udalerrien_artikuluak_egiteko_aukera -Theklan ·   ·   23:25, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Lekeitio)Aldatu

Kaixo Xabier. Zergatik aldatu diozu izena Andra Mariaren Zeruratzea eliza-basilika (Lekeitio)‎ artikuluari? Aspaldi eztabaida txiki bat izan zen izenaren inguruan... Ez dut esan nahi aldaketarekin bat ez natorrenik, beste eliza ugariren artikulua "jasokunde" idatzi bainuen. Baina argibideren baduzu emateko, prest naukazu entzuteko! Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 22:05, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Milesker. Nik ere hala pentsatzen nuen, baina artikulugile batek "zeruratzea" zela egokiena adierazi zidan, eta erreferentzia Bilboko elizbarrutiaren webgunean eman. Eta egia esan, Zeruratzea "politagoa" da Jasokundea baino... Baina bego! Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 22:39, 23 Martxoa 2011 (UTC)

The Hunchback of Note Dame (1996ko filma)Aldatu

Fyi, I made a post about this animated Disney film at Eztabaida:The Hunchback of Notre Dame (1996ko filma). If you would like to move you can; you could also add anything new to the content. 99.56.72.50 20:49, 24 Martxoa 2011 (UTC)

Done, thank you! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:59, 25 Martxoa 2011 (UTC)
These pages need merging of the histories: Lehoi erregea and Lehoi Erregea; and Mickey Mouse and Mickey sagua. 69.254.168.255 18:22, 2 Abuztua 2011 (UTC)
You're right. Could you explain me how the merging can be done? Perhaps we need a Basque Wikipedia bureaucrat? (I'm an admin). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:38, 2 Abuztua 2011 (UTC)
  Egina. I've just discovered a detailed guide here, so I've done the merging of these pages' histories. --Xabier Armendaritz ·   16:15, 21 Iraila 2011 (UTC)

Hau zuzendu, mesedezAldatu

Kaixo Xabier! Botarekin lehenengo artikulua sortu dut eta emaitzarekin itsututa nago. Baina ziurrenik akats batzuk izango ditu (hizkuntzara moldatu behar izan dugu) eta horiek zuzentzea hobe, askotan errpikatu aurretik, ezta?. Bucy-le-Long artikulua orraztu eta zuzendu, mesedez. Zuzenketa horiekin nik bertsio definitibo bat egingo nuke. Animo! -Theklan ·   ·   12:26, 15 Apirila 2011 (UTC)

Beno, guztia ezin da aldatu, botaren esaldiak eratzeko era kontuan hartu behar delako. Bestela dena aldatu beharko genuke. Berriro egin dut artikulua, guztiek eginiko zuzenketekin. Beste zerbait aldatzea garrantzitsua dela uste baduzu, esaidazu. -Theklan ·   ·   14:39, 15 Apirila 2011 (UTC)
Konpondu dut hori ere. Hala ere lasai, beste udalerri batzuetan gauza gehiago egongo direnez, hori ere konpondu beharko dugu. Momentuz 02 departamenduarekin hasiko naiz. Eta emaitza horren gainean beste departamenduekin ere lanean hasiko nintzateke. -Theklan ·   ·   14:50, 15 Apirila 2011 (UTC)

TUSC token 869ab9211a76818dbc873de82cac7b68Aldatu

TUSC tresnarako nire kontua sortzeko idazi dut mezu hau. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:02, 29 Apirila 2011 (UTC)

Un salutoAldatu

Scusa il disturbo, ma ci farebbe piacere avere una pagina (anche solo una parte - stub ) pubblicata su eu.wikipedia: quando hai tempo potresti aiutarci? Eccola:[1] oppure in spagnolo[2]. Con gratitudine --Aeron10 04:33, 12 Maiatza 2011 (UTC)

  Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:35, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Grazie per la tua gentilezza!!! Saluti cordiali dall'Italia --Aeron10 04:56, 13 Maiatza 2011 (UTC)
Prego! È stato un piacere. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:09, 13 Maiatza 2011 (UTC)

Hondarribiko auzoakAldatu

Epa, tokaio. Ba bai, lantegi horretan lagundu baldin banezakek, eskertuko nikek. Nik, une honetan bertan, Hendaiako auzo txantiloiari ekin nahi zioat eta. Gabon pasa. -Euskalduna 22:47, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)

Helpon pri tradukoAldatu

Kaixo Xabier! ĉu "Kunlaboro de ĉiuj uzantoj de Eŭsklingva Vikipedio" estas bona traduko por "Euskarazko Wikipediako lankide guztien arteko auzolana"? Antaŭdankon - zorionak. Dominik --Dominik 17:49, 24 Maiatza 2011 (UTC)

KatutxoaAldatu


Oso polita, eskerrik asko! Wikilari katuzaleak bilatu beharko ditut, katuak banatzeko, karkarkar. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:15, 10 Ekaina 2011 (UTC)

Derby ChallengeAldatu

Kaixo Xabier! koncerne "Derby Challenge", mi rimarkis ke ĝis nun, neniu eǔsklingvano partoprenis - ĉu vi aǔ aliaj ne ŝatus partopreni ĝin? Zorionak --Dominik 01:29, 27 Ekaina 2011 (UTC)

Saluton Xabier! kaj dankon pro via respondo - en tiu challenge ne tiom interesas min la kompetado, kiom la videbleco de lingvo inter la aliaj - kaj la eǔska tute ne estas videbla ĝis nun kompare kun la kastilia kaj ĉefe la kataluna lingvoj :-( --Dominik 02:48, 28 Ekaina 2011 (UTC)

Ezabaketa masiboaAldatu

Iepe, Xabier! Agian bazenekien, baina kasu horietarako oso funtzio baliagarria dago, banan-banan ezabatu behar ez izateko: ezabaketa masiboa. IPa sartu, esango dizu zein artikulu sortu dituen, eta, denak ezabatu nahi izatekotan, baietz esan, behin bakarrik. Ondo segi!--Unai (esan) 12:05, 8 Abuztua 2011 (UTC)

Napoleonena barka, despistea izan daAldatu

Arrazoi duzu, bertsioak alderatzen aritu naiz eguneraketa egokiak ez ezabatzeko, eta horregatik ain zuzen ere, despistatu eta egin nahi nuenaren kontrakoa egin dut! beste baterako erneago ibiliko naiz.

Nicki MinajAldatu

Mila esker Nicki Minaj aritkuluan egin dizkidazun zuzenketatxoengatik! :) -Asiertxu 15:31, 2 Iraila 2011 (UTC)

Musika disko infotaula txantiloia.Aldatu

Kaixo! Berriro ere eskerrak ematera natorkizu, "musika disko infotaula" txantiloia konpondu duzula ikusi baitut! Dagoeneko lau artikulutan erabili dut. Milesker zure laguntzarengatik! Eta katutxoarengatik ere, noski! ---Asiertxu 23:01, 2 Iraila 2011 (UTC)

Ibiriku Eguesibar etab.Aldatu

Aupa Xabier, Ibiriku Eguesibar bezalako izenburuak Ibiriku (Eguesibar) bezalakoak baino hobetzat jotzen dituzula ikusi dut; printzipioz aipatzen duzun 155. arauaren arabera, eta artikuluen hasieran dakarren gisan (beste Ibiriku herritik bereizi behar denean), Ibiriku (Eguesibar) bezalakoak hobeto daudela uste dut. Hau da, zeuk EODA aipatzen duzu hautu hori egiteko baina EODAk dioena horixe bera da: Ibiriku lehenetsitako izena da eta Ibiriku Eguesibar sinonimotzat jo. Beste aldetik, aldaketa horiek egin baino lehen kontsultatzea eskertuko nukeen, ikusten duzunez ez da pare bat kasuren kontua, dozenaka batzuk daudelako...eta herriz herriko bisita asko pendiente daude, argipen artikuluen eta beste txukuntze kontu batzuen harira. Ondo izan.--Adrar esan? 16:02, 7 Iraila 2011 (UTC)

Aupa, Adrar. Euskaltzaindiak bi forma onartu dituenez (bietako bat nolabait lehenetsita), lehenetsitako forma erabili ezin denean, bestea erabili behar dugula garbi dagoelakoan nago. Hau da, artikuluaren beraren izenerako Ibiriku soila erabili ezin badugu (hainbat Ibiriku daudenez, bereizi behar direlako), herri horretarako bigarren mailako formatzat onartuta dagoen izen zehatzagoa erabili beharrekoa dela garbi dagoelakoan nago.
Horretarako, 155. arauan emandako jarraibide argietan hartu dut oinarri. Ikus, adibidez, arau horretako 165. oin oharra, Etxauri herri izenari buruzkoa:
« Euskal Herrian dauden beste Etxarri-etatik bereizi behar denean, honela erabiliko da: Etxarri Etxauribar (izenburu gisa); testuetan, deklinaturik eman behar denean: Etxarri Etxauribarko eliza berritu dute. »
Ohar hori ikusita, Euskaltzaindiak horrelako kasuetarako —herri baterako bi izen onarturik, bata izen soil lehenetsia izanik, eta bestea eskuinean eskualdea gehituz zehazturiko izena izanik— guztiz irizpide argia eta erabilgarria ematen digula dirudi. Dena dela, ez naiz tematuko: kontrakoa uste baduzu, eta Euskaltzaindiak irizpide hori Ibirikurako eta egitura bereko gainerako herri izenetarako are modu argiagoan ematen ez duen bitartean, nire aldetik behintzat ez da funtsezko gaia. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:29, 7 Iraila 2011 (UTC)
Aupa Xabier, neuk ere funtsezkoagoak daudela uste dut. Baina pare bat konturengatik zuzenagotzat jotzen ditut Ibiriku (Eguesibar) bezalakoak: herriaren izena Ibiriku da eta arauak kasu honetan (eta dozenaka barik, ehunka kasu dira) bigarren aukera bat (ere) ontzat hartzen du. Noski, kontrakoa gertatzen denean (Uharte Arakil) horixe lehenetsi behar. Bigarren aukera erabilpen zehatz batzuetarako uztea hobe da, bestela (ia) inoiz eta inork erabiltzen diren hainbat forma (Bastida Errioxa, Uharte Eguesibar) lehenetsita agertuko lirateke. Beraz, Euskaltzaindiak bigarren aukera bat sinonimotzat hartu ala bakarra onartuta ere (Getaria, kasurako), arazo handirik gabe eta wikipedian homonimia kudeatzeko eraren arabera, Getaria (Gipuzkoa) edo Ibiriku (Eguesibar) lehenetsi eta beste forma zuzen guztiekin birzuzenketa artikuluak egin daitezke. Hainbat herriri zer dela eta "deiturak" ezarri zaizkien apur bat hobeto ulertzeko, interesgarria espainierazko Torralba del Río artikuluak dioena. Ondo ibili.--Adrar esan? 14:03, 8 Iraila 2011 (UTC)

Ikusten dut kezkatzen zaituen arriskua: artikuluari izenburua Ibiriku Eguesibar jarriz gero, artikuluaren gorenean letra handiekin ageri dela toponimo hori (Euskaltzaindiak berez bigarren mailakotzat onartu duena) eta lehen begiratuarekin konformatzen denak beharbada forma hori hartuko duela herriaren izentzat, ez da hala?

Bat nator arrisku hori badela. Hain zuzen ere arrisku horri ihes egin nahirik jarri nuen parentesi artean ohar hori («beste Ibiriku herritik bereizi behar denean»), nahiz eta Euskaltzaindiak berariaz halakorik esan ez duen (zeharka bai, uste osoa dut nolabait adierazi duela, Nafarroako udal izendegiko arauan). Nire ustez, parentesi arteko ohar hori jarrita eta artikulu osoan (bereziki, artikuluaren eskuineko infotaulan) sistematikoki Ibiriku erabilita (artikulua oraintxe dagoen bezalaxe, alegia) erabateko lehentasuna ematen diogu Ibiriku formari, eta bigarren maila batean geratzen da Ibiriku Eguesibar.

Bestalde, artikuluaren izenburutzat Ibiriku (Eguesibar) forma erabiliz gero, uste dut, arriskua konpondu beharrean, aldatu baizik ez dugula egiten: horrela jarriz gero, Euskaltzaindiak onartua ez duen hirugarren forma bat nabarmenduko genuke, eta norbaitek pentsa lezake hiru formak direla onargarriak: Ibiriku, Ibiriku Eguesibar eta Ibiriku (Eguesibar).

Txokoan plazaratuko dugu gaia, lankideek iritzia eman dezaten? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:34, 8 Iraila 2011 (UTC)

Azalpenen ildoarekin bat nator; hautuarekin ez. Ibiriku (Eguesibar) formak ez du Euskaltziandiaren onarpena behar, wikipediako argipen artikuluen formulazioa dauka. Honelakoak asko daude: Getaria (Gipuzkoa) ez du Euskaltzaindiak jasotzen, ezta Ezkai (Longida) ere; azken honetan adibidez argipena toponimoaren eta landarearen artekoa da eta Euskaltzaindiak hori ez ezik Ezkai Longida ere ez du jasotzen, noski baina argipen artikulua denez x (y) formula du. Ez da hirugarren forma bultzatzea, homonimoen arteko argipena burutzea baino. Herria Ibiriku (edo Getaria) deitzen bada, halakoa izan behar du izenburuak. Wikipediako hizkuntza guztietan egiten dena da: hiria Barcelona bada, espainieraz, katalanez, frantsesez, ingelesez...normal-normal formula horiek erabiltzen dira.
Txokoan plazaratzeaz neuri berdin dit. Egia esateko esan beharreko inportantea den guztia jasota dagoela uste dut, orduan zeuk ikusi ea merezi duen...hau da, funtsezko eztabaida den ala ez. Oro har gaur egun kasu horietan ditugunak Ibiriku (Eguesibar) formulakoak dira eta esan bezala, ehunka batzuk izan daitezke aldatu beharrekoak.--Adrar esan? 14:32, 8 Iraila 2011 (UTC)
Konforme. Niregatik, behintzat, jar ezazu atzera ere Ibiriku (Eguesibar) izenburua (oker ez banabil, gisa horretako beste herri izen bat ere aldatu nuen). Euskal Wikipediaz nik baino ikuspegi osoagoa duzu herri izenen gaian, eta Ibiriku Eguesibar izenburuak gai horretan homogeneotasuna hausten duela iruditzen bazaizu, aski arrazoi iruditzen zait. Euskaltzaindiak herri izena + eskualde izena egiturarekin bigarren izen bat onartua dien herri guztiei izena aldatzeko beste arrazoirik azaltzen bada, izango dugu denbora horretarako ere. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:55, 8 Iraila 2011 (UTC)
Fale, noizbait lankideen artean sakonago eztabaidatzeko beharra somatzen badugu, hala egingo dugu.--Adrar esan? 19:07, 11 Iraila 2011 (UTC)

Vandalisms on eu.wikiAldatu

HI Xabier, please, can you hide via revdelete the telephone numbers which had been posted by the last vandal you blocked? Wikipedia should hold this on some public pages, best regards :)

--Vituzzu 17:45, 14 Iraila 2011 (UTC)
Thanks for letting me know, Vituzzu! I'd already revdeleted a telephone number, but I wouldn't notice that there was another one that there were two more if I hadn't read your message! --Xabier Armendaritz ·   17:54, 14 Iraila 2011 (UTC)
You're welcome :)
--Vituzzu 17:59, 14 Iraila 2011 (UTC)

Zuzenketatxoa azaleanAldatu

Aupa Xabier. Aizu, ez daukat baimenik azalean dagoen "Urteurrenak" atala aldatzeko, eta David Livingstonen izena gaizki idatzita dago, azken "e" letra falta zaio. Zuzenduko al zenuke? Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 15:38, 16 Iraila 2011 (UTC)

  Egina. Minutu pare bat kostatu zait bidea aurkitzea, baina azkenean konturatu naiz urteurrenen atala automatikoki sortzen dela, egunean eguneko gertaera nagusien artikulutik. Oraingo honetan, Irailaren 16 artikulua zen aldatu beharrekoa. Lortu dugu ageriko hutsegitetxo bat gutxiago izatea, behintzat. --Xabier Armendaritz ·   20:20, 16 Iraila 2011 (UTC)

Erronkaribar: OKAldatu

Aupa Xabier, ados. Neure asmo nagusia lehenago zuen izenburua (Erronkariko ibarra) aldatzea zen, Euskaltzaindiari segituz. Bigarren mailako zuzenketak ere bazuen interesik, bertan ez baitute Erronkariko ibaxa esaten, Erronkari ibaxa baino. Hori esanda, diozun bezala gera dadila batuko forma hoberen ikusten den lekura, tokikoa beste nonbait jasotzeko. Ondo ibili.--Adrar; (esan?) 18:31, 27 Iraila 2011 (UTC)

Incubus (1966ko filma)Aldatu

Kaixo Xabier! Mi redaktis ĝermon de la artikolo "Incubus (1966ko filma)" - mi bezonas vian helpon: ĉu eblas forigi artikolon "Incubus" kies titolon mi erare uzis? Zorionak --Dominik 05:50, 4 Urria 2011 (UTC)

Kaixo, Dominik! Mi metis alidirektilo. Noto: "Zorionak" signifas "gratulojn" — "dankon" estas "eskerrik asko" eŭske. :-)
Dankon pro via granda laboro, Dominik! --Xabier Armendaritz   09:40, 4 Urria 2011 (UTC)
Milesker (edo bi mila esker) Xabier! --Dominik 10:53, 4 Urria 2011 (UTC)

IzozteAldatu

Eskerrik asko, Xabier. Oraindik gauza bat falta da, zuzentzeko (edo bi): lehena, egutegiaren aurkibidean, izozte hilera joan nahi denean, ez du izozte (egutegia)ra eramaten, baizik eta izozte (argipena)ra. Nik ez baitakit nola arraio aldatzen ahal den aurkibide hori... Eta bigarrena, nonahi ageri da "errepublikar egutegia", baina zuzentzaileak gorriz jartzen dit eta hitz forma hori ez dut aurkitu hiztegian: errepublikano, errepublikako, edo errepublika- dira forma onak. Zuzentzen ahal dira agerpen guztiak? Eskerrik asko, berriro ere. --Musde H 23:32, 26 Urria 2011 (UTC)

OarsoaldeaAldatu

Kaixo Xabier:Euskaltzaindiak oiartzualdea hobesten duela badakit, baino hori ia iñork ez du erabiltzen. Betidanik oarsoaldea izan da (oiarso) eta orain euskaltzaindiako 4-ri oiartzualdea okurritu zaie(bai, oinarri historiko-soziologikoak,etab....). Oarsoaldea sinonimo gisa onartzen dute eta erabiliena denez (http://www.oarsoaldekohitza.info/) nik behintzat oarsoaldea erabiliko dut -Utolotu 21:05, 6 Azaroa 2011 (UTC)

Kaixo, Utolotu. Oiartzualdea orrian ikus dezakezunez, Oarsoaldea asmakizuna da, eta gaizki asmatua: Oarso idatzi zuten latinez, eta hori, euskaraz, Oartzo edo antzeko zerbait izango litzateke segur aski, garai hartan.
Beraz, batzuek duela urte gutxi, euskararen historia ondo ezagutu gabe, duela bi mila urte euskaraz ez zekitenek latinez idatzitakoa (Oarso) eta gaur egungo euskara (aldea) nahasita, Oarsoaldea asmatu zuten; eta Euskaltzaindiak gomendatu du izen asmatuberri horretarako formarik egokiena Oiartzualdea dela. Formarik zentzuzkoena da, euskal hizkuntzaren ikuspegitik: toponimo horren gaur egungo euskal forma (Oiartzun) hartzen du, eskualdeak izendatzeko gaur egun darabilgun eta oso tradizio luzea duen atzizkia (aldea) eransteko.
Beste hainbat toponimotan ere gertatu izan da halako nahasmena, Euskaltzaindiak, gaia aztertu eta gero, formarik egokiena zein den azaldu arte. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2011-11-07, 09:40

Athletic ClubAldatu

Xabi: bandalo honek artikuluan egindako aldaketak batean kendu ditzakezu? Eskerrik asko. --Marklar 18:16, 7 Azaroa 2011 (UTC)

Izenburu etzanaAldatu

Eskerrik asko, ez nekien. Konponduko dut.--Unai (esan) 11:18, 11 Azaroa 2011 (UTC)

Kale borroka eta ETAAldatu

Aupa Xabier! Horrela primeran dagoela iruditzen zait. Hori zen nire iritzia: sarreran baieztapen moduan agertu beharrean, beheragoko testuan agertzea, eztabaida handia denez azalpen bat behar baitzuen kale borrokari buruzko aipamenak. Besterik gabe, orain dagoen bezala oso ondo dagoela uste dudala. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 15:23, 17 Azaroa 2011 (UTC)

Primeran! Gai hori falta zela nabari nuen, baina ez nuen asmatzen nola aipatu. Zuk jarritako erreferentziari esker, uste dut nahiko biribila geratu zaigula gai hori, ikuspegi nagusiak agertuta. --Xabier Armendaritz   2011-11-17, 16:35

Mundu-gerrakAldatu

Aupa Xabier. Euskaltzaindiaren araua hori bada (ez nuen ezagutzen), atzera botako ditut aldaketak. Hala ere, testu jaso gehienetan marratxoaz erabiltzen dela esango nuke... (nahasmen handia dago, bai, marratxoen gai horrekin). Izan ondo, --Orereta (erantzunak) 14:10, 30 Azaroa 2011 (UTC)

Hala da, bai. Eskerrik asko oharrengatik! --Orereta (erantzunak) 14:22, 30 Azaroa 2011 (UTC)
Ba mila esker berriz ere, horrela argiago geratu zait eta (Mundu-gerra forma, egia da, ez da asko ikusten). Ondo segi!--Orereta (erantzunak) 15:14, 30 Azaroa 2011 (UTC)

Txantiloi:Azala/HizkuntzakAldatu

Kaixo Xabier, detailetxo batzuk Txantiloi:Azala/Hizkuntzak atalean: Esloveniera errepikatuta dago eta 50.000kotik kendu behar da. Kroazierak 100.000 artikulu baino gehiago ditu. Finlandierak eta Norvegierak (bokmål) 250.000 artikulutik gora dituzte. Frantsesak 1.000.000 artikulutik gora ditu. --Utolotu 15:05, 7 Abendua 2011 (UTC)

polikiroldegi → kiroldegiAldatu

Kaixo Xabier:

Bot eskaera bat egingo nuen baina dudak ditut; Nik uste nuen Euskaltzaindiak polikiroldegi hitza ez zuela onartzen, kiroldegi zela hitz egokia. Euskaltzaindiako orrian polikiroldegi hitza ez da agertzen eta kiroldegi, berriz, bai. Hala ere euskaltzaindiaren berrietan jartzen duenez, erakusketak Sarako polikiroldegian jartzen dituzte...

Zer iruditzen zaizu bot eskaera egitearena? -Utolotu 20:46, 11 Abendua 2011 (UTC)

Prentsa ohar horiek adibide bezala jarri nituen bakarrik, arau itxura askorik ez dute! Ba orduan, eskaria egingo det, argudio horiekin.

eskerrik asko, -Utolotu 11:26, 12 Abendua 2011 (UTC)

Lezo/topaguneaAldatu

Bueno, euriarena anekdotikoa baino gehiago izan zen, eee! jajaja

Bertan egin zela aipatu nahi nuen gutxienez. ca:lezo orrian ikusi nuen aipatzen zutela eta beraz jartzea ondo iruditu zitzaidan. -Utolotu 11:23, 12 Abendua 2011 (UTC)

Intzako dorreaAldatu

Intzako dorrean jarritako argazkian laino azpian dauden tontorrak Beldarregi edo Zamarmentoko Haitzak direla esango nuke, Intzako dorrea eskuinetik hasi eta bigarren tontorra dela ia ziur nago, txiki-txiki hori. Aldatu baino lehen kontsultatu nahi nuen.

--Artsuaga 09:42, 13 Abendua 2011 (UTC)

Ondo, bilatuko dut argazkietan zerbait, Aralarko Malloak artikuluan jarri dudan Malloetako tontorren argazkian ondo ikusten da zein den. --Artsuaga 18:20, 13 Abendua 2011 (UTC)

Mikel AramendiAldatu

Aupa, Xabier! Aldaketa honen inguruan galdetu nahi nizun. Bi Mikel Aramendi daude (lehengusuak dira), eta nahastu egin ditugu (ikusi nire azken aldaketak). Ziur zaude idazlea kazetaria ere izan dela?--Unai (esan) 12:10, 15 Abendua 2011 (UTC)

Kontua da ez zenuela hau desegin ;-) Asuntua da idazleak berak idatzi didala e-mailez hauxe argitzeko... --Unai (esan) 12:20, 15 Abendua 2011 (UTC)

ZalantzakAldatu

Epa, Xabier

Kontu pare batekin natorkizu. Lehenengoa: Kategoria:Academie francaise izenekoak bere horretan utzi beharko genuke edo Frantses Akademia izenarekin jarri behar da?. Eta, oro har, jatorriko hizkuntzako izena jarri behar da edo saiatu behar dugu itzulpena egiten? Bigarrena: zalantza sortu zait Euskal Herriko historialariak eta antzekoei buruz, Euskal Herriko historialarietan euskal herritarrak diren historialariak agertzen dira, baina nola jarriko genuke Euskal Herria gai nagusitzat izan duten historialariak: Euskal Herriari buruzko historialariak agian?. Berdina gertatzen da hizkuntzalariekin: euskara gai nagusia izan duten hizkuntzalariak biltzeko, zein kategoria erabiliko genuke? Milesker. - --Joxemai; (erantzunak) 08:20, 20 Abendua 2011 (UTC)

"Xabier Armendaritz/Solasaldi zaharrak/2011" erabiltzailearen orrira bueltatu.